Bizikasi ekimena: eskola-jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako ekimena (730)

17/05/2021 al 05/06/2021
07/07/2021 al 09/07/2021
15
Euskera
Centro Elbira Zipitria, Paseo de Ondarreta 18. 20018 - Donostia-San Sebastián
Fase Horas Modalidad Inicio Final Horario Días semana
1 15 D - Presencial fuera del horario lectivo
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Finalizado
20
Presencial

Johan Galtung soziologoaren esanetan, indarkeria sortzen da pertsona batek ezin dituenean bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu, faktore mugatzaileak edo eragozleak dituelako. Eskola-eremuan, ikaskideen arteko indarkeriak asko zaildu eta higatzen du gaitasun horien garapena, kolokan jartzen baitu ikasleok erabat garatzeko eta eskola-inguruneari atxikitzeko behar duten segurtasuna.

Bizikasi ekimenak eskola-jazarpenari dagokionean Hezkuntza Komunitatean ikuskera bateratzailea izateko ekarpena egin nahi du. Horretarako, hizkuntza bateratua eta ezagutza partekatua eraiki nahi du eskola-jazarpenaren inguruan, jazarpen egoerei aurre egiteko tresnak eta egiteko erak proposatu, esku-hartze koordinatuak sustatu, eta hezkuntza eragileengan eragin positiboa izatea nahi du, besteak beste. Hau da, erantzun orokorra emanez  batu nahi ditu elkarbizitza positiboa garatzeko eta eskola-jazarpena errotik ezabatu nahian euskal ikastetxeetan urteetan zehar abiarazitako hainbat proiektu.

Uda Ikastaro honen bitartez ezagutarazi nahi dira: Bizikasi ekimenaren ezaugarri nagusiak, eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioan diharduten aldagai esanguratsuenak, jazarpena prebenitzeko bizikidetza positiborako hautu eta probentzio neurriak, eskola-jazarpen kasuen ebazpenean kontuan izan beharreko alderdiak, eta eredu errestauratzailean eta ikuspegi ekologiko-sistemikoan oinarritutako esku-hartze zuzenerako tresna eta estrategia egokiak.

Competencias
Competencias del alumnado
  • Aprender a aprender y para pensar
Competencias del docente
  • Competente para proponer, aplicar y evaluar situaciones de aprendizaje en el aula
Requisitos
Requisitos
  • Profesorado en general
Requisitos de titulación: No hay requisitos
Requisitos de titulación excluyente No hay requisitos
Programa del curso
Objetivos
Bizikasi ekimenaren ezaugarri nagusiak ezagutzea. Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren gako kontzeptualak ezagutzea. Arrisku aldagaiak eta begirune berezia behar duten gizataldeak identifikatzea. Eskola (ziber) jazarpen kasuak prebenitzeko tresna eta antolaketa neurrien proposamenak egitea. Eskola (ziber) jazarpen kasuak ikuskera sistemiko-ekologiko eredutik abiatuta ebazteko tresnak eta aldagaiak ezagutaraztea. EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan gertatzen diren eskola jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa (2019) lantzea. (Ziber)bizikidetza positiboaren alde eta (ziber) jazarpenaren aurkako lehenetsitako neurriak aurkeztea. Ikastetxeetako esperientziak ezagutzea. Kasu praktikoen lanketan aritzea. Bizikasigunea ezagutzera ematea.
Contenido del curso

Ikastaroaren egitaraua:

2021-07-07

09:00 - 09:10

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

09:10 - 10:30

“Bizikidetza eta Bizikasi. Zer da (ziber) bizikidetza? Eta indarkeria? Eskola-(ziber) jazarpena indarkeria mota bat.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

10:30 - 10:45 Geldiunea

10:45 - 12:00

“Zer da eskola (ziber) jazarpena? Nortzuk ari dira/gara dinamika horretan? Usteak, mitoak…eta ikerketek diotena. Ideiak partekatzen.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

12:00 - 12:15 Geldiunea

12:15 - 13:30

“Eskola jazarpena eta gu. Nola jokatzen dugu? Konexio eta deskonexio moralak.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

13:30 - 14:00 Sintesia

2021-07-08

09:00 - 10:15

“Arrisku eta babes aldagiak. Nola aurre hartu eskola-jazarpenari? Esku-hartze mailak eta jazarpena detektatzeko tresnak.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

10:15 - 10:30 Geldiunea

10:30 - 11:45

“Esku-hartze mailak eta jazarpena ebazteko tresnak.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

11:45 - 12:15 Geldiunea

12:15 - 13:30

“Biktimekin, erasotzaileekin, ikusleekin eta familiekin lanean“

  • Aitor Albizu Intxausti

13:30 - 14:00 Sintesia

2021-07-09

09:00 - 10:15

“EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan gertatzen diren eskola jazarpen egoeretan jarduteko protokoloalen lanketa “

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

10:15 - 10:30 Geldiunea

10:30 - 11:45

“Kasu praktikoen lanketa“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian

11:45 - 12:15 Geldiunea

12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Ikastetxeetako esperientziak“

  • Iñigo Ramos Sarriugarte Otxandioko eskola - Zuzendaria
  • Lur Olabarri Etxebarria Otxandioko eskola - Aholkularia

13:30 - 14:00 Sintesia

Metodología

Aktiboa eta esanguratsua. Ideia eta bizipen elkartrukeak bideratuko dituena. Metodologia komunikatiboan oinarritua. Praktikan oinarritutako hausnarketa garatuko duena. Kasuen azterketa. Ikastetxeetako esperientziak ezagutzeko aukera.  Baliabide anitzak eta taldekatze ezberdinak erabiliko duena.

Evaluación e impacto

-

Recursos

https://bizikasi.euskadi.eus/eu/

Acciones formativas relacionadas
Inscripción: Sin definir
Impartición: 01/10/2025 al 31/10/2025
Inscripción: Sin definir
Impartición: 22/09/2025 al 24/09/2025
Inscripción: 17/06/2025 al 30/09/2025
Impartición: Sin definir
Inscripción: Sin definir
Impartición: 10/09/2025 al 10/10/2025