Dolua prozesuetan laguntzeko tresnak (058)
Fase | Horas | Modalidad | Inicio | Final | Horario | Días semana |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | H - On-Line | 07/11/2022 | 07/11/2022 | 18:00-19:30 | L |
2 | 19 | H - On-Line | 08/11/2022 | 09/12/2022 | ||
3 | 8 | G - Elaboración de un informe y/o memoria | 09/12/2022 | 19/12/2022 | ||
4 | 1 | H - On-Line | 19/12/2022 | 19/12/2022 | 18:00-19:30 | L |

Heriotzaren ondoren, dolu-prozesua gizakiaren erantzun natural gisa agertzen da, era askotan azaleratuz eta garatzen garen testuinguru guztietan eraginez, baita ikastetxean ere. Era honetan, familiaren, lagunen, irakasleen eta ikastetxearen zeregina erabakigarria izango da haur eta nerabeen dolu prozesuan.
Galera bizi duten pertsona guztiontzat esperientzia zaila da, baina zenbait norbanako edo familientzat, dolu prozesua konplexu bihur daiteke; bizitza berrantolatzeko ezintasunarekin, mina gainditu ezinik eta osasun-arazoak eta arazo psikologikoak bizitzen (depresioa, antsietatea, somatizazioak, gaixotasunak, etab.). Hau dela eta, dolu prozesu bat bizitzen ari diren ikasle zein beraien familien erreferentzizko irudi gisa, ikastetxeetan hausnarketarako jarraibideak eta tresnak zehaztea garrantzitsua da, heriotza eta dolua modu argi eta irekian tratatu ahal izateko, taburik eta beldurrik gabe. Era honetan, doluaren esperientzia naturalizatu daiteke, gertaera natural bati erantzun naturala emanez.
- Aprender a ser
- Competente para enseñar procedimientos y actitudes relacionados con las competencias transversales y disciplinares
- Profesorado en general
I.Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta oinarrizko kontzeptuetan murgilketa (1,5 orduko saio telematikoa) Azaroak 7, 18:00etatik 19:30etara.
Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Online plataforma eta materialen aurkezpena. Sarrera: heriotza eta dolu prozesuaren kontzeptuak ezagutzen (doluaren definizioa, dolu motak, doluaren aldiak).
II. Ardatza: Doluan dagoen pertsonari hurbiltzen (8 ordu) Azaroak 8tik 21era.
Heriotza eta dolu prozesuaren kontzeptuak sakontzen. Atxikimenduaren kontzeptua eta oinarri teorikoak: motak eta ondorioak. Doluaren lanketa oztopatzen eta errazten duten aldagaiak eta jarrerak ezagutu. I.Ariketa (a): Nork bere burua ezagutzeko jarduera, heriotzaren eta sufrimenduaren inguruko sinesmenak eta pentsamenduak argitzeko teknika. I.Ariketa (b): Heriotza bizi ondoren nolako interakzio sozialak jaso ditut. Zeintzuk lagundu didate eta zeintzuk ez.
III. Ardatza: Dolu-adierazpenak haurtzaroan eta nerabezaroan (11 ordu) Azaroak 22tik abenduak 9ra.
Dolua haurtzaroan. Aita edo ama galtzea. Nola esan haur bati senide bat hil dela. Ume eta gazteen ohizko erantzunak doluaren aurrean. Ume eta gazteen eskubideak gizaki maitatu baten heriotzaren ostean. Dolu-prozesuan laguntzeko gauzatu daitezkeen jarraibideak eta orientabideak. II.Ariketa: Egoera erreal-etan oinarrituriko adibide praktikoen lanketa.
IV. Ardatza: Hezkuntza-jarduera dolu-prozesuetan (8 ordu) Abenduak 9tik 19ra.
Esku-hartzea doluan: familia, ikasleak, ikasgela eta ikastetxean. Heriotzaren inguruko heziketa: helburuak, edukiak baliabide didaktikoak eta ebaluazioa. IV.Ariketa: Gelan zein ikastetxean hainbat adin-tartetako haurrekin lantzeko jardueren eta baliabideen proposamena. Izenburua, aholkatutako adina, helburuak, jardueraren garapena.
V. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 orduko saio telematikoa) Abenduak 19, 18:00etatik 19:30etara. Esperientzien partekatzea, taldeko hausnarketa eta inpaktuaren ebaluazioa. Ikastaroaren ebaluazioa.
Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.
Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, bibliografiko osagarria zein erreferentziazko web orrialdeak). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz PADLET tresnaren bitartez. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez. IKTen erabilera ebaluaziorako ere erabiliko da, Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnekin, galdetegiak eta espazio irekiak eskainiz. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko, sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak eskaintzen dituen baliabideen erabilera sustatuz (EIMA katalogoa, IRALEko baliabideak, Ikasgunea, Amarauna eta BIZIKASI ekimena).
Erronka bidezko ikasketa: ardatz teoriko bakoitza ezagutza beharrizan batek eraginda aurkeztu eta aztertuko da.
Analisi bibliografikoan oinarritutako ikasketa autonomoa: hausnarketarako galderak proposatu eta ikasleek horiei erantzuteko informazioa bilatuko dute azterketa bibliografikoen bidez. Ikastaroko irakasleak gidari, sustatzaile eta zirikatzaile rola beteko du.
Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, suertatzen zaizkien zalantzak argitu ahal izateko
Lehenik, aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez. Bigarrenez, ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko.
Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioari dagokionez, ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).
-