B2 mailatik gorako Zeinu Hizkuntza (173)

20/05/2022 al 04/06/2022
19/09/2022 al 28/10/2022
60
Euskera
-
Fase Horas Modalidad Inicio Final Horario Días semana
1 57 H - On-Line 19/09/2022 28/10/2022
2 3 G - Elaboración de un informe y/o memoria 24/10/2022 28/10/2022
EUSKAL GORRAK-FEDERACION VASCA DE ASOCIACIONES DE PERSONAS SORDAS
Aitor Bedialauneta Arrate; Maria Vazquez Cid
Finalizado
20
On-line

Gizakiok izaki sozialak garen heinean, elkarrekiko komunikazioa funtsezkoa zaigu gure identitatea eraikitzeko eta pertsona gisa garatzeko. Era berean, hizkuntzak informaziorako, pentsamenduaren egituraketarako zein gure ideia, iritzi eta sentimenduen adierazpenerako bidea ematen digu. Bestetik, umeek eskolan ekiten diote euren garapen pertsonal, akademiko eta sozialari, horretarako euskarririk onena ahalik eta testuinguru aberatsena izatea dela, oinarrizko konpetentziak bereganatu ditzaten.

Irakasleek Zeinu Hizkuntza ikasteak, beraz, hezkuntza-ingurunea aberastuko du eta irakasleak gai izango dira beharrizan bereziak dituzten ikasleei erantzun edo arreta egokiagoa emateko.

Era berean, eta estatu mailan 27/2007 Legeak, urriaren 23koak, zeinu hizkuntza espainolak onesten dituenak eta pertsona gorren, entzumen-ezgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko hizkuntza errazteko baliabideak onartzen dituenak, Zeinu Hizkuntza hezkuntza-sisteman hautazko irakasgai moduan txertatzen hastea ekarri du. Beraz, B2 mailatik gorako Zeinu Hizkuntza ikastaroak irakasleei etorkizunean eman daitekeen testuinguruari aurrea hartzeko aukera eman lieke, Zeinu Hizkuntza ere EAEko hezkuntza-programaren parte izango den eguna heltzea litekeena baita.

Competencias
Competencias del alumnado
  • Comunicación verbal, no verbal y digital
Competencias del docente
  • Competente para enseñar procedimientos y actitudes relacionados con las competencias transversales y disciplinares
Requisitos
Requisitos
  • Profesorado en general
Colectivo preferente
  • Educación Infantil y Primaria Audición y Lenguaje
  • Educación Infantil y Primaria Consultores
  • Educación Infantil y Primaria Pedagogía Terapéutica
  • Educación Secundaria Obligatoria (1 y 2) Audición y Lenguaje
  • Educación Secundaria Obligatoria P. Terapéutica
  • Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato Orientadores
Requisitos de titulación: No hay requisitos
Requisitos de titulación excluyente
  • Requisito nivel B2 de lengua de signos.
Programa del curso
Objetivos
Pertsona gorren garapen integralean komunikazio tresna bezala zeinu hizkuntzaren erabilera erraztea; Zeinu hizkuntzaren erabileraren jarrera bultzatzea; Eskolan komunikazio zeinu hizkuntzan garatzeko oinarrizko ezagutza eskaintzea; Zeinu hizkuntza ikasteko saio praktikoak egitea eta eskola esparruan kokatzea.
Contenido del curso

ZHEko Linguistika
-III Mailako eduki eta egituren errepasoa.
-ZHren baliabide linguistikoetan sakontzea, norbere ekoizpena aberastera begira.
-Ahozko eta zeinu hizkuntzaren arteko lotura linguistikoak ezartzea.
-ZHren berezko esaera eta esamoldeak ezagutu eta horien erabileran trebatzea.

Gelara egokitutako ZHE
-Ipuinak ZHn egokitasunez kontatzeko irizpideak ezagutu eta horietan trebatzea.
-Ipuinetan ageri diren zeinu zehatzak aztertu, barneratu eta erabiltzea.
-Ipuinak kontatzean ezinbestekoa den gorputz- eta aurpegi-adierazpena garatzea.
-Narrazio edo kontakizunetan agertzen diren pertsonaien ezaugarri fisikoen deskribapena lantzea.
-Kontakizun, azalpen edo solasaldietan ZHren berezko esapide eta egitura gramatikalak erabiltzea.
-Gelako programazioa eta errutinen araberako ZHko hiztegi eta esaera zehatzak ikasi edo sortzea.

ZHEra egokitutako gorputz-adierazpena
-Gorputza komunikaziorako tresna gisa ulertzea.
-Gorputz-baliabideak edozein mezu adierazteko erabiltzen ikastea.
-Gorputzaren bidez umeek igortzen diguten informazioa antzematen ikastea.
-Gorputz-adierazpena erabiltzeko beldurra haustea.
-Hitzezko eta zeinuzko mezuak errazago ulertzeko gorputz-adierazpenaz baliatzen ikastea.

Komunikazio-baliabide osagarriak
-Ikusizko pertzepzioa lantzea.
-Mezuak eta komunikazioa aldaera bisualean igortzeko estrategietetan trebatzea.
-Eskura ditugun baliabide oro zein norberak sortutakoak ere umeekiko komunikazioa eta harremana errazteko erabiltzea.

Zeinu-jarioa eta komunikazio-gaitasuna
-Zeinu Hizkuntzaren osagai gramatikalak egokitsunez erabiltzen ikastea.
-ZHn espazioak duen funtzionaltasun gramatikalaz jabetu eta horren erabilera egokian trebatzea. 
-Gela-inguruneko elementu eta osagaien ikuspuntu bisualean oinarritutako ZHko deskribapenean trebatzea.
-Idatzizko zein ahozko testuak ZHra egokitzeko gaitasuna barneratzea.
-ZHko mezuaren ulermenean trebatu eta hobetzea.
-Klasifikadoreen ekoizpen eta erabilera praktikaren bidez sustatu eta bikaintzea.

Metodología

B2 mailatik gorako Zeinu Hizkuntza ikastaroa, e-learning deritzon ikasketa elektronikoa ahalbidetzen duen baliabide teknologikoen bidez gauzatuko da. Horretarako, erraminta anitzak eskuragarri dituen plataformarako sarbidea kudeatuko da non ikastaroko parte-hartzaileek formatu desberdinetan aurkituko dituzte edukiak. Besteen artean, idatzizko materialak zein multimediazkoak. Plataforman bertan, irakaslearekin hartu-eman zuzena gauzatzeko ere aukera desberdinak eskainiko dira; idatziz (txat-a eta irakaslearen helbide elektroniko zuzena), bide-deiak, foroa etab.

Zeinu Hizkuntzaren ikaskuntzak komunikazio-metodoa du ardatz. Ildo horretan, ikasleek testuinguru bakoitzari dagozkion eduki aipagarriak igorriz eta jasoz komunikatzen ikas dezakete. Horretaz gain, egunerokotasuneko egoera zehatzetan beharrezkoa den komunikazio gaitasuna barneratu dezakete.
Hots, erabaki metodologikoek ekintzara begirako ikuspegiarekin bat egiten dute, zeregin pedagogikoetan biziko arreta jarriz.

Evaluación e impacto

Ikastaroa emateaz arduratuko diren irakasleak honako teknika hauetaz baliatuko dira ikasleek barneratutako ezagutza eta gaitasunak baloratzeko:
- Galdetegiak eta eztabaidak.
- Ebaluaketa jarraia.
- Autoebaluaketa.
- Banako azken lana.

Ikastaroari dagokion ebaluaketa dela eta, honen amaieran, ikasle bakoitzari asebetetze galdetegi bat banatuko zaio, Euskal Gorrakek irizpide gisa duen hobekuntza etengabea ziurtatuz.

Recursos

-

Acciones formativas relacionadas
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 03/05/2023 al 29/05/2023
Inscripción: 20/05/2022 al 04/06/2022
Impartición: Sin definir
Inscripción: 20/05/2022 al 04/06/2022
Impartición: Sin definir
Inscripción: 20/05/2022 al 04/06/2022
Impartición: Sin definir