Moodle: ikaskuntzarako ingurune digitala (212)

16/09/2022 al 30/09/2022
09/01/2023 al 12/02/2023
30
Euskera
-
Fase Horas Modalidad Inicio Final Horario Días semana
1 27 H - On-Line 09/01/2023 08/02/2023 17:30-18:30 X
2 3 G - Elaboración de un informe y/o memoria 09/01/2023 12/02/2023
ELURNET INFORMATIKA ZERBITZUAK, S.L.
En trámite
30
On-line

Ikastarorako Moodle plataforma bera erabiliko da eta ikasleek bertan beraien ikastaro propioa sortu eta kudeatu beharko dute. Ikastaroan zehar proposatuko diren ariketa praktikoen bidez, ikasle bakoitzak bere gelarako erabilgarria izango den ikasketa ingurunea diseinatu eta eraikitzen joango da Moodle erabiliz. Talde lana sustatu egingo da Moodleek eskaintzen dituen komunikazio tresnen bidez.

Ikastaroan eduki audiobisuala erabiliko da, bideo interaktiboak izanik oinarrizko elementua baina ez bakarra. Parte-hartzaile eta orokorrean ikasleen ikaste-era ezberdinak kontutan hartzen ditugu, horregatik, eduki asko formatu ezberdinetan eskainiko dira, hau da, eduki berdina lantzeko formatu ezberdinak eskaini ahal izango dira aldi berean; bideo interaktiboa, eduki berdina testu moduan dokumentu inprimagarri batean eta eduki bera mp3 formatuan adibidez podcast bezala entzuteko.Tresnen erabilera eta edukiaren ulermena hobetzeko ere gida azkarrak eta infografikoak eskainiko dira.

Competencias
Competencias del alumnado
  • Comunicación verbal, no verbal y digital
Competencias del docente
  • Competente para utilizar e integrar las TIC en el currículo
Requisitos
Requisitos
  • Profesorado en general
Requisitos de titulación: No hay requisitos
Requisitos de titulación excluyente No hay requisitos
Programa del curso
Objetivos
Irakasleen konpetentzia digitala hobetzea; Ikastetxeko Moodle plataforma/ingurunea ezagutzea; Moodle-ek gelarako zein on-line aritzeko eskaintzen dituen baliabide eta jarduerak ezagutzea; Gelaren ingurune digitala antolatzea; Konpetentzietan ebaluatzeko aukerak ezagutzea; Moodle-ren oinarrizko ezagutza praktikoa eskuratzea; Norberaren lanerako erabilgarria izango den ikastaro bat sortzea.
Contenido del curso

Aurrez aurreko saioa: aurkezpena.

1. Modulua: Moodle eginkizuna gelan.
   - Ingurune fisikoa VS ingurune birtuala.
   - Ikasteko ingurune birtualak, ereduak eta abantailak.
   - Rol aldaketak.
   - Ingurune birtualak sortzeko tresnak: LMSak.
   - Mitoak desegiten.
   - Noiz erabili ingurune birtual bat eta noiz ez.

2. Modulua: Ezaugarriak. 
     - Gelarako tresnak: Moodle ikuspegi orokor bat gelarako tresna bezala, ikagelaren sorkuntza eta konfigurazioa, ikasleen matrikulazioa, atzipen kontrola, ikasleen jarraipena, kalifikazioa.
     - Informazioaren kudeaketa: Orriak, liburuak, fitxategiak, URLa, Karpeta, Etiketak.
     - Eduki interaktiboaren sorkuntza: H5P.
     - Komunikaziorako eta parte hartzeko tresnak: Foroak, Txat-gela, Mezularitza.
     - Lanerako eta elkarlanerako tresnak: Wikiak, Glosategia, Datu basea.

3. Modulua: Moodle administrazioa.
     - Ikastaroen diseinua eta egituraketa; ikastaroen bizi zikloa, osagiak, ikastaroaren egitura moodleen.
     - Kanpo baliabideen integrazioa.
     - Pluginak.
     - Erabiltzaileen kudeaketa.

4. Modulua: Dinamizazioa.
     - Dinamizazio estrategiak; eztabaida asinkronoak, eztabaida sinkronoak.
     - Eduki interaktiboaren integrazioa dinamikan       
     - Erabilpen metodologikoak eta joerak.
                 Gamifikazioa eta jokoetan oinarritutako ikaskuntza – Tresnak Moodle-en eta estrategiak.
                 Blended learning eta Flipped Classroom – Tresnak Moodle-en eta estrategiak.

5. Modulua: Ebaluazioa Moodleen.
     - Ebaluazioa estrategiak.
     - Konpetentziak eta beraien ebaluazioa.
     - Ebaluazio aurreartua Moodleen; errubrika bidezko ebaluazioa, kolaborazio ebaluazioa edo parekoen ebaluazioa, ebaluazio gida.
     - Irizpideak eta praktika onak.

Aurrez aurreko saioa (edo birtuala aurrez aurrekoa posible ez bada): Itxiera.
Ikastaroaren bukaeran egindako lana amankomunean jartzeko. 

Metodología

Ikastaroa metodologia aktiboak erabiliz garatuko da, hau da, ikasleetan eta praktikan oinarrituta; eginez ikasiko dugu  erronkak, kasu praktikoak eta proiektuak erabiliz. Ikasle bakoitzak bere lan esparrua sortu beharko du Moodle erabiliz eta bertan azaltzen diren kontzeptuak praktikan ipini beharko du. Partaideen ikasketa prozesua gidatzen joango gara jarduera, talde dinamikak eta lan orrien bidez, besteak beste. Garrantzi handia emango diogu partaideen arteko kolaborazioa eta elkarrekintzari, guztion artean eta taldearen indarra aprobetxatuz jakintza kolektiboa eraikitzeko.

Ikastaroan eduki audiobisuala erabiliko da, bideo interaktiboak izanik oinarrizko elementua baina ez bakarra. Parte-hartzaile eta orokorrean ikasleen ikaste-era ezberdinak kontutan hartzen ditugu, horregatik, eduki asko formatu ezberdinetan eskainiko dira, hau da, eduki berdina lantzeko formatu ezberdinak eskaini ahal izango dira aldi berean; bideo interaktiboa, eduki berdina testu moduan dokumentu inprimagarri batean eta eduki bera mp3 formatuan adibidez podcast bezala entzuteko.Tresnen erabilera eta edukiaren ulermena hobetzeko ere gida azkarrak eta infografikoak eskainiko dira.

Parte-hartzaileekin komunikazioa foro ezberdinen bidez burutuko da nagusiki; ohar taula, foro teknikoa, zalantzetarako foro espezifikoak eta “Klub soziala”. Baina horretaz gain lan esparru kolaboratiboak ere ezarriko dira ikasleen arteko elkarrekintza errazteko . Gainera hainbat webinar edo online tutoretzak burutuko dira galdera konplexuagoak azaltzeko, saio hauen grabaketa egingo da eta erabiliko den plataforman egongo dira eskuragarriak behin bukatu ondoren.

Ikastaroan eduki osagarrirako arlo espezifiko bat edukiko du, ezagutzetan sakontzeko nahi izanez gero eta erabilgarriak izan daitezkeen tresnak eskuragarri edukitzeko. Bestalde edukiei etengabeko atzipena emango zaie behin ikastaroa

Evaluación e impacto

Kurtsoaren hasieran aurkezpen dinamika bat garatuko da ikasleen ezaugarriak, hasierako jakintzak eta lan esparrua ezagutzeko eta praktiketan eta talde dinamiketan taldekatzeo.

Ikastaroan zehar hainbat ebaluazio eta jarraipen tresnak erabiliko dira:
Eztabaidak eta talde dinamikak; gai ezberdinei buruzko hausnarketak egite eskatuko da ikastaroan zehar, foro bidez, elkarlanerako tresnen bidez (wikiak, glosategiak, horma digitalak…) 
Lan orriak; lan orrien bidez, azaldutako kontzeptuen gaineko hausnarketa pertsonala eta aplikazio zehatzen diseinuak landuko dira, lan orri hauen bidez partaideek bere kasu partikularrean kontzeptuak aplikatzeko aukera izango dute diseinu mailan.
Praktikak: Praktiken bidez, ikasleak ikastaroan landuko diren kontzeptuak aplikatu egingo du bere kasu partikularrean, kontzeptuak hobeto barneratuz.

Hiru jarduera mota hauen bidez ikasleen jarraipena burutu egingo da eta partaideen ebaluazio prozesuala. Feedback zuzena jasoko du bere jarduera hobetzen joateko. Modu honetan ere egon daitezkeen ikaste arazoak azkar detektatu ahal izango dira eta behar diren neurriak hartu zuzentzeko.

Amaiareko saioan egindako lanaren aurkezpen bat egingo da azkeneko hausnarketak elkarbanatzeko.

Ikastaroaren bukaeran Ikasleak beraien gelan erabiltzeko prest egongo den ingurune birtual bat sortuta edukiko du Moodleen plataforman, eta gai izango da ingurune hori bere Moodle propiora migratzea edota berregitea, baina ingurune berriak sortzea ere. Gainera ingurune hau erabilera bidez optimizatzen joateko prozedurak zein tresnak edukiko ditu.

Ingurune birtualak dituzten onurak eta beraiei esker erabili daitezkeen metodologia berritzaileak ezagutzeak, partehartzaileen irakaskuntza prozesua hobetuko du, eta beraien ikastetxeen hezkuntza proiektuan integratzeko gai izango dira.

Recursos

-

Acciones formativas relacionadas
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 09/01/2023 al 12/02/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 12/01/2023 al 28/02/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 10/01/2023 al 28/02/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 09/05/2023 al 20/06/2023