Ikasleen konpetentzia digitalak Lehen Hezkuntzan (214)

16/09/2022 al 30/09/2022
10/01/2023 al 28/02/2023
30
Euskera
-
Fase Horas Modalidad Inicio Final Horario Días semana
1 24 H - On-Line 10/01/2023 28/02/2023
2 1 H - On-Line 10/01/2023 10/01/2023 17:00-18:00 M
3 1 H - On-Line 17/01/2023 17/01/2023 17:00-18:00 M
4 1 H - On-Line 07/02/2023 07/02/2023 17:00-18:00 M
5 3 G - Elaboración de un informe y/o memoria 10/01/2023 28/02/2023
NAHITEK DIGITAL SLU
Nerea Zubizarreta Osinalde
En trámite
30
On-line

Lehen Hezkuntzan konpententzia digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dira ikastaro honetan eta ikasleekin landu beharreko konpetentzia digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa. 

Formakuntza aktibo eta autonomo baten bitartez ikastaroko helburuak lortuko dituzu eta ikasleekin konpetentzia digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztuko zaizu. Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak antolatuko dira. Ikastaroa online burutzeko erabiliko den plataforma Moodle izango da. Irakasteko modalitate honetan, prestakuntza-ekintzen ikaskuntza-prozesua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez garatzen da, ikasleen, irakasleen eta beste toki batean kokatutako baliabideen arteko elkarreragina ahalbidetuz.

Competencias
Competencias del alumnado
  • Comunicación verbal, no verbal y digital
Competencias del docente
  • Competente para utilizar e integrar las TIC en el currículo
Requisitos
Requisitos
  • Profesorado Educación Primaria
Requisitos de titulación: No hay requisitos
Requisitos de titulación excluyente No hay requisitos
Programa del curso
Objetivos
Ikasleek etapa bukaeran lortu behar dituzten konpetentzia digitalak ezagutzea; Arazo-egoeretan konpetentzia digitala txertatzeko estrategiak erabiltzea; Zehar konpetentzia izaki, irakasleak bere irakasgaietan lantzeko estrategia egokienak eskuratzea; Konpetentzia digitala ebidentzien bitartez ebaluatzea.
Contenido del curso

1. DigComp herritarren konpetentzia digitalak.
• Ikuspegi orokorra:
   -DigComp.
   -Heziberri 2020.
   -Irakasleen konpetentzia digitala.
   -Lehen Hezkuntzarako irteera-profila.
• Informazioaren kudeaketa.
• Komunikazio-kolaborazioa.
• Eduki digitalak sortu.
• Segurtasuna.
• Arazoak bideratzea.

2. Konpetentzia digitalen integrazioa Heziberri curriculumean: Arazo-egoeren diseinuan konpetentzia digitalen txertatu.
• Konpetentziak lantzen. Heziberri 2020.
• Konpetentzia digitalak arazo egoeretan txertatu. Heziberri 2020, LH arazo egoerak bilduma.
• Konpetentzia digitalak unitate didaktikoetan txertatu. Heziberri 2020, LH unitate didaktikoak bilduma.

3. Baliabide digitalen erabilera kritiko eta arduratsua.
• Konpetentzia digitalarekin lotutako ikaskuntza-jarduerak prestatzeko online aplikazioak.
• Interneten erabilera gure ikasleekin ikasteko ekosistema digital gisa.
• Ikasleekin jarduerak garatzeko aukera emango diguten aplikazio zehatzak.

4. Konpetentzia digitalaren ebaluazioa.
• Esperientzia pedagogikoak IKTekin.
• Gaitasun digitala garatzeko IKTen bidezko jardunbide egokiak, eta hainbat curriculum-maila eta -arloren identifikazioa.
• Gaitasun digitalerako proposamen didaktikoak.
• Irakaslearen figura, ikasgelan gaitasun digitala garatzeko.
• Konpetentzia digitala lantzeko estrategiak eta metodologiak.

Metodología

Ikastaroa Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak izan beharko baitira. Ikastaroan metodologia aktiboak erabiliko dira, eta praktikan oinarrituta. Garrantzi handia izango du partaideen arteko kolaborazioak eta elkarrekintzak.

Evaluación e impacto

Amaieran partaide bakoitzak konpetentzia digitalen inguruko hausnarketa egin beharko du eta bere ikasleen konpetentzia digitala garatzeko erabilgarria izango den Arazo-egoera bat sortuko du.

Ikastaroan zehar, ikasleek hainbat jarduera praktiko burutuko dituzte (eztabaida foroetan parte hartu, bakarka eta talde lanean burutu behar diren ariketa praktikoak egin), horrela tutoreak ikasleen maila jakingo du uneoro. Ikasle batek etengabeko ebaluazio honetan ez baditu gutxiengoak lortzen, berarekin jarriko da kontaktuan, maila baxua edo desmotibazioaren arrazoiak jakiteko eta laguntzeko. Jarduerak, indibidualki eta lan talde baten barruan, egingo dira, eta guztietan, tutoreak feedbacka emango die eta beharrezkoa denean hobetzeko iradokizunak emango zaizkie.

Helburuen lorpen-maila eta ikasleen gaitasunen garapena ezagutuko da partehartzaileek azken proiektua entregatzen dutenean, hori dela eta azken proiektua egitea derrigorrezkoa izango da ikastaroa gainditu ahal izateko.

Recursos

-

Acciones formativas relacionadas
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 09/05/2023 al 20/06/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 10/05/2023 al 21/06/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 09/01/2023 al 12/02/2023
Inscripción: 16/09/2022 al 30/09/2022
Impartición: 09/01/2023 al 12/02/2023