Adimen Artifizialaren erabilera arduratsurako sentsibilizazio ikastaroa - Euskaraz (001)
| Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 10 | H - On Line |
Adimen Artifiziala erabiltzen duzu? Era egokian egiten duzula uste duzu ezta? Espero dugu hala izatea, baina badazpada ere, hemen dituzu erabilera arduratsurako gako nagusiak.
Nori zuzendua:
-
Lanbide Heziketako eskaintza SOILIK duten ikastetxeetako langile guztiei zuzendua.
-
Lanbide Heziketako eskaintza duten, eta integratuak ez diren, ikastetxe publikoen kasuan, Lanbide Heziketako irakasle guztiei zuzendua.
Izen-ematea: Ikastaroan izena emateko epea irekita egongo da gaurtik eta ikasturte osoan zehar 2026/07/09 - 2027/05/28 bitarte.
Matrikulazioa: Behin izena emanda, matrikulazioa ez da berehalakoa izango. Hurrengo matrikulazioa 2026ko irailaren 25ean burutuko da eta ondorenera hilabetean behin hilabeteko azken ostiralean..
- Konpetentzia digitala
- Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
- LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEAK OROKORREAN
Adimen Artifizialaren erabilerak izan ditzaken onuretatik haratago hainbat esparruen gainean jarriko dugu arreta:
- Legedia.
- Pribatutasuna.
- Nortasunaren galera.
- Edukien sorrera.
- Adimen Artifizialeko tresnen sorrera.
- Autoformakuntza formatoa
- %100 online, asinkronoa
Ikastaroko ataza desberdinak era automatikoan ebaluatuko dira eta ikastetxearen eraldaketa digitalerako dinamikan izango dute inpaktua.
Ikastetxeetan Adimen Artifizialaren erabilera arduratsua sustatzea eta kontzientzia digitala lantzea izango da helburua.
Moodle-n dauden baliabideak.
- Ikusentzunezko baliabideak.
- Materiala PDF formatoan.
- Galdetegiak.