Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan (103)
2021/09/13 - 2021/10/02
2022/02/07 - 2022/03/30
30
Euskara
Zehaztu gabe
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Mireia Delgado Exposito; Oihana Gardoki Ibarra
Tramitatzen
25
On-line

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau.

Askotan irakurmena zatika aztertzen dugu eta horrek zailtasunak sortzen dizkigu. Ulermenezko irakurketa gertatzeko ezinbestean kontuan hartu beharreko hari desberdinak (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala…) eta berau eskuratzeko zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea, kontuan hartu, erlazioan jarri eta hezkuntza-praktika hobetzen laguntzera dator ikastaro hau.

Betiere ikasgelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Haur eta Lehen Hezkunta Liburutegi Arduraduna
  • Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakurketa prozesuaren ezaugarriak aztertu eta irakurketa arlo guztietan lantzeko eta ebaluatzeko oinarrizko irizpideak eta ereduak ematea. Irakurketa plana ikastetxean garatzeko irizpideak zehaztea
Ikastaroaren edukia
  • Irakurketa prozeasuren ezaugarriak
  • Irakurketa garatzeko estrategiak
  • Baliabideak eta praktika
  • Ikastetxeko irakurketa plana
  • Kalitatezko bibliografia
Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

6. Astea: Seigarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du.

Baliabideak

Moodle plataforma

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2021/09/13 - 2021/10/02
Inpartizioa: 2022/01/12 - 2022/02/23
Inskripzioa: 2021/09/13 - 2021/10/02
Inpartizioa: 2022/01/18 - 2022/02/11
Inskripzioa: 2021/09/13 - 2021/10/02
Inpartizioa: 2022/01/10 - 2022/03/31
Inskripzioa: 2021/09/13 - 2021/10/02
Inpartizioa: 2022/04/04 - 2022/05/09