Geometria eta diseinua 2D eta 3Dn Sketchupekin STEAM arloetan (005)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/09 - 2022/12/14
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/11/09 2022/12/14
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/12/07 2022/12/14
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
Ematen
20
On-line

Ikastaro honetan, teknologia, artea, zientzia eta matematika irakasleei hainbat material didaktiko aurkeztuko zaizkie beraien ikasleekin modu erraz batean erabil ditzaten geometria eta diseinua irakasteko eta ikasteko, bai zuzenean dauden bezala erabiliz, bai beraien egoeretara egokituz, baita material berriak garatuz ere. Erreminta barri honekin, maila eta egoera guztietara egokitu daitezkeen jarduerak sortuko ditugu ikasleriaren berariazko beharretara egokituz. Geometria eta Diseinua lantzeaz gain, ikasleriaren sormena eta ikerlana sustatzeko tresna bat aurkeztuko dugu. Gainera, gaien arteko interdisziplinarietatea garatzeko tresna egokia dugu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
SketchUp diseinu programaren aukerak ezagutzea 2D eta 3D geometria lantzeko eta ikasleen begirada matematikoa areagotzeko; Partaideen prestakuntza ikastaroaren arloan sustatzea; Matematika eta zientzia gainontzeko esparruekin kateatzea; Matematikaren irakaskuntzan ezagutza eta baliabide gehiago izatea.Ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak gelatan erabiltzeko praktika berritzaileak zabaltzea eta ikasleen aukerak areagotzea; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz, sortutako baliabideekin eta bizi izandako egoerekin sinergiak bilatu; Ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea.
Ikastaroaren edukia

SketchUpekin 2 dimentsiotan diseinatzen:
- Simetrien mundua.
- Neurketak: angeluak, luzerak, azalerak.
- Akotazioak.
- Mosaikoak eta fraktalak.
- Animazioak.

SketchUpekin 3 dimentsiotan diseinatzen:
- Gorputz geometrikoak. 
- 3D modeluen eraikuntza. 
- Sortutako modeluen bisten lorpena. 
- Diseinua: piezak, etxebizitzak…
- Aplikazioak.

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da. Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Azalpenak adibide praktikoetan oinarrituta egongo dira. Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, pausoz pauso erremintaren funtzionamendua eta jarduerak nola egiten diren azalduko zaizkielarik. Ikastaroko parte-hartzaileek jarduera didaktikoak prestatuko dituzte beti ere bere ikasleen beharretara egokituta. Beharrezkoa izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo meeten bidez online saioak egingo dira.

Ebaluazioa eta eragina

Geometria eta Diseinua lantzeko modu berriztatzaile, erakargarri eta praktikoa aurkeztuko zaie ikastaroko parte hartzaileei; ikasgelan lan metodologia aktiboagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa, motibatzaileagoa eta pertsonalizatua ekarriko duena, eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetuko duena.
Ikastaro honetan, teknologia, artea, zientzia eta matematika irakasleei hainbat material didaktiko aurkeztuko zaizkie beraien ikasleekin modu erraz batean erabil ditzaten geometria eta diseinua irakasteko eta ikasteko, bai zuzenean dauden bezala erabiliz, bai beraien egoeretara egokituz, baita material berriak garatuz ere. Erreminta barri honekin, maila eta egoera guztietara egokitu daitezkeen jarduerak sortu ahalko ditu ikasleriaren berariazko beharretara egokituz.
Geometria eta Diseinua lantzeaz gain, ikasleriaren sormena eta ikerlana sustatzeko tresna bat aurkeztuko zaie.
Gainera, gaien arteko interdisziplinarietatea garatzeko tresna egokia dugu.
Moodle plataformaren bidez eskatuko diren tareak egin beharko dira. Tarea horiek proposamen didaktikoekin egongo dira erlazionatuta. Proposamen didaktiko horiek, baita horiek gelan ikasleengan izandako eragina ere ikastaroko foroen bidez ezagutzen joango gara.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe