Jatorri ezberdinetako familien seme-alabak gure ikastetxeetan (006)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/26 - 2022/10/26
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 2 H - On Line 2022/09/26 2022/09/26 18:00-19:30
2 22 H - On Line 2022/09/27 2022/10/25
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/18 2022/10/25
4 1 H - On Line 2022/10/26 2022/10/26 18:00-19:30
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Bukatuta
40
On-line

Gero eta nabarmenagoa da ikasgelako ikasleen jatorria askotarikoagoa dela. Horrek guztiak erronka berriak sortzen ditu hezkuntzan eta bizikidetzan. Askotan gertatzen da testuinguru horietan zaila dela, alde batetik, curriculumaren edukia orientatzea eta, bestetik, ikasle guztien beharrei erantzun egokia eman ahal izatea, ikasgelako aniztasunaren gorakada hori dela eta. Prestakuntza honen bidez, ikasgeletan gertatzen ari den premia multikultural hori aztertu, jorratu eta horri aurre egin nahi zaio. Ikasgeletan hezkuntza-prozesu egokia egin ahal izateko, alde batetik, irakasleak eskura dituen estrategia, teknika eta metodologia nahikoak izan ditzan, aniztasun eta errealitate berri hori guztia barne hartu ahal izateko. Eta, bestetik, ikasgelan sortzen diren premia berriak lortu eta horiei erantzuna eman ahal izatea, banaka, taldean eta familian.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakasleengan hezkuntza inklusibora, aniztasunera, integraziora eta berdintasunera bideratutako ekintzak sortzeko gaitasunak garatzea; Kulturartekotasuna kontzeptua sakonean ezagutu eta barneratu; Ikasle etorkinei hezkuntza-arreta ematea, eskola inklusibo eta kulturarteko baten esparruan; Ikasleen bizitzarako gaitasunen garapen-mailarik handiena lortzea, eskola inklusiboaren bidez; Ikasgelan kulturartekotasunean oinarritutako praktika inklusiboak martxan jartzeko eta ikasteko prozesuak antzemateko gaitasuna.
Ikastaroaren edukia

I. Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta gaiaren testuinguraketa (1,5 orduko saio telematikoa) Irailak 26.
Kurtsoaren eta edukien aurkezpena eta ikasleen espektatibak. Aurre-ebaluazioa eta online plataforma eta materialen aurkezpena. Jatorri ezberdinetako pertsonen egoera soziodemografikoa EAEn.

II. Ardatza: Aniztasuna, bizikidetza eta Hezkuntza inklusiboaren oinarriakerak (7 ordu) Irailak 27tik urriak 3ra.
Kontzeptuen definizioa eta analisia eta etorkinen eta beste gutxiengoen beharrizan espezifikoak. Ikastetxeetan ematen den errealitatea ulertzea, ikasgeletan sortzen den aniztasun kulturalari dagokionez. Eskolako bizikidetzarako oinarriak eta aniztasunarekiko arreta. Sormenezko eta kulturarteko irakaskuntzako estrategiak. Munduaren ikuspegi pluralista garatzea eskolan.

III. Ardatza: Murgiltze programak eta inklusibitatea garatzeko beste estrategiak (7 ordu) Urriak 4tik 10ra.
Programaren oinarriak eta helburua orokorrak, hartzaileen beharrizanetik. Hizkuntza indartzeko irakasleen eginkizunak. Bigarren hizkuntzan murgiltzeko oinarriak. Programa baten diseinua eta garapena egiteko oinarriak.

IV. Ardatza: Ikasle etorkinentzako hezkuntza-arreta eskola inklusiboaren eta kulturartekoaren barruan. (8 ordu) Urriak 11tik 17ra.
Harrera PLANA: ikasle berrien eta haien familien harrera ikastetxeetan. Aniztasunari erantzuteko plana inklusibitaterako baliabideak. Irakaslea prebentzio-agente gisa eta Kultura arteko bizikidetza sustatzeko konpetentzien garapena.

V. Ardatza: Ikasgelan aniztasunari erantzuna emateko proposamen pertsonala (5 ordu) Urriak 18tik 25ra.
Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Hurrengo elementuak izango ditu lanak: ikasleak ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak (kultura, kultur aniztasuna, ikasleen jatorria, sortzen diren arazoen deskribapena, kulturartekotasuna garatzeko oztopoak), proposamenaren diseinua (helburuak, baliabideak, tresnak edo estrategiak, harrerarako planteamendua), praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak; praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean urre ikusten diren zailtasunak, oztopoak, onurak eta analisia.

VI. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 orduko saio telematikoa) Urriak 26an.
Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatu. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez.

Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza. Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. 

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa eta koebaluazioa.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe