Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak BHn: erronkak sortzen eta garatzen (015)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/24
30
Euskara
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
EUSKAL IRAKASLEGOA-DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Tramitatzen
30
On-line

Ikastaro honetan, bide bat egitea proposatu nahi da hizkuntzak lantzeko orduan. Ikasleen parte hartzea sustatzeko erak aztertuko dira, euren komunikazio-gaitasuna hobetzea helburu. Nola? Proiektu bidez, egoera eta erronken bidez...; elkarrekin jardunda eta elkarlanean garatuta.

Praktikan oinarrituko gara, ondo atera diren ekimenak partekatuz eta egiten dugunetik abiatuta ikas prozesu esanguratsuari ate gehiago zabaltzen ahaleginduz. 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun artistikoa
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
  • Mugimenduaren gaitasuna
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Frantsesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Frantsesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Euskara irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gaztelania eta Literatura irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Inglesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasleen adina eta interesak kontuan hartuta erronka esanguratsuak proposatzea. Hizkuntzak eta gainontzeko arloak lotzen dituzten proposamen eraginkorrak egitea. Konpetentziak garatzen laguntzea.
Ikastaroaren edukia

Komunikazio konpetentzia eta gainerako konpetentziak, proiektu bidezko ikaskuntzarekin uztartuta.

Proiektuen egitura eta urratsez urratseko lanketa azken eginkizunari begira.

Arazo-egoerak, erronkak sortzen.

Jarduera motak eta komunikazioa/elkarrekintza.

Estrategiak eta baliabideak (IKTak).

Ebaluazioa eta transferentzia.

Metodologia

“Eginez ikastea” oinarri hartuta, egiten dugunaren gaineko hausnarketa sustatuko da.

Hutsune eta gabeziei erantzuteko eta ikasleen arteko elkarreragina bultzatzeko proiektuak zertan diren aztertuko da. Ereduak eskaini, eztabaidatu, balioetsi eta nork bere testu ingurunera eramateko moduko proiektu bat sortuko du pausoz pauso. Nork berea egingo badu ere, besteenak aztertu eta iradokizunak egingo dizkiogu elkarri. Prozesu horretan zehar, hainbat erraminta eta foro izango ditugu eskura elkarren berri jasotzeko. Lan kooperatiboa eta irakasleen arteko praktika suspertzeko, ALUD (Deustuko Unibertsitateko ) plataformak eskaintzen dituen baliabideak erabiliko ditugu: foroak, taldekako lantxo eta atazak, elkarren lanak balioztatzeko guneak. Ardura berezia jarriko da parte-hartzaileen jarraipena egiteko orduan eta elkarren arteko elkarreragina sustatzeko orduan. Ikastaroan, beraz, metodologia aktiboa gailenduko da, Deustuko Unibertsitateko ikaskuntza ereduan oinarrituta. Ikas prozesuan zehar 5 urrats jorratu behar dira, ikasi beharreko edukiak pixkanaka eraikitzeko eta jakintza hori modu esanguratsuan integratzeko, gerora berreskuratzeko, erabiltzeko eta transferitzeko. 5 urrats horiek hauexek dira: testuinguruan kokatu, behaketa eta gogoeta, kontzeptualizatu, esperimentatu eta ebaluatu.

Ebaluazioa eta eragina

Parte hartzaileek ikastaroko online jarduerak betetzeaz gain (%80),  proiektu bat sortu eta nork bere gelara eramango du.  Aurretik, irakasleen eta parte-hartzaileen feedbacka jaso eta egin beharreko moldaketak egingo dituzte.

Azkenik, proiektuak partekatuko dira eta, horrela, egindako lanaren oihartzuna biderkatuko da, etorkizunari begira sarean lan egitea ere sustatuko delarik.

Baliabideak

Ikastaroa ALUD plataforman (Moodle) ostatatuta egongo da. Ikasketariak ikastaroa astez aste egiten ibiliko dira. Eginkizunak batera egin eta feedbacka garaiz jaso ahal izateko.

Ikastaroan hainbat baliabide jarriko zaizkie eskura: ahozko eta idatzizko testuak, foroak, eztabaidak, galdekizunak, banakako eta taldekako jarduerak, tailerrak, webgune eta site interesgarri batzuen zerrendak, praktika onak...

Ikastaro bukaeran egin beharreko proiektuak partekatu egingo dira, baita feedbackak ere. 

Tutoretza saio sinkronoren bat ere proposatuko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/05/02 - 2023/06/30
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/28