G SUITE, Google Classroom eta Matematika (019)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/08 - 2022/12/09
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/11/08 2022/12/09
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/12/01 2022/12/09
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Xiomara Gezuraga Sarduy
Ematen
20
On-line

Google Classroom ikasgela antolatzeko erremintarekin, matematika irakasteko erak proposatu nahi dira. Partehartzaileak, lehenik, ikasle bezala arituko dira lanean, ataza ezberdinak aztertuz eta osatuz. Ondoren, irakasle bezala aritzen direnean, ikasgela sortu eta antolatzen ikasiko dute, Google Classroom eta bestelako matematikako aplikazioen bidez. Azkenik, era aktiboan eta hezigarrian kudeatuko dute sortutako ikasgela, lanak bidali,  ebaluatu eta kalifikatzeko aukera ezberdinak erabiliz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
G suite, Google Classroom eta matematika: aukerak, estrategiak eta dinamikak ikasleen grina sustatzeko lantzea; partaideen prestakuntza ikastaroaren arloan sustatzea; matematika eta zientzia gainontzeko esparruekin kateatzea; matematikaren irakaskuntzan ezagutza eta baliabide gehiago izatea; ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak gelatan erabiltzeko praktika berritzaileak zabaltzea eta ikasleen aukerak areagotzea; partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz, sortutako baliabideekin eta bizi izandako egoerekin sinergiak bilatu; ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea.
Ikastaroaren edukia

GSuite, Google-ek eskaintzen dituen tresnak erabiliz,  partekatzeko eta lankidetzan aritzeko bide aproposak direla ohartu eta erabiltzen ikastea da helburu. Hauen artean hezkuntzara zuzenduta dagoen Google Classroom-ekin, ikasle-taldeak, gelak, galderak, jarduerak sortuko ditugu. 

Matematika saioak, dinamika parte hartzaile honen bidez, nola aberas daitezkeen erakutsi eta irakatsi nahi da. Classroom-ekin lotura duten aplikazioak aztertu, Matematika dokumentuak (formulak, grafikoak...), galdetegiak, ariketa interaktiboak, taldekide guztien erantzunak jaso eta emaitzak taldean ikusi eta komentatu... Hori guzti hori, nola gorde eta berrerabiltzen ere ikasiko dugu. 

Partaideek beren garapen, galdera eta ezagutzak partekatzeko foroak egongo dira. Baliabideak eskuragarri egongo dira beti  ikastaroko partaideentzat.

Hauek izango dira landuko diren saioak:

1. saioa: Aurkezpena. GSuite-en sarrera,  Classroom ikasle bezala eta adibide bilduma.

2. saioa: Irakasle bezala. Sortu ikasgela.

3. saioa: Irakasle bezala. Ikasgelako lanaren antolaketa.

4. Saoia: Irakasle bezala. Bestelako programak.

5. Saioa: Irakasle bezala. Ikasgelaren kudeaketa. 

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da. Google Classroom nola antolatuta dagoen eta zer nolako aukerak ematen dizkigun aztertu eta landuko dugu ikastaroan zehar. Saio bakoitzean Google Classroomen ezaugarri edo atal bat azalduko da, matematikari lotutako adibideak erabiliz. Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, pausoz pauso erreminta bakoitzaren funtzionamendua eta jarduerak nola egiten diren azalduko dutenak. Saio bakoitzean irakasleak ikasleen zalantzak argitu, lanak zuzendu, ebaluatu eta iradokizunak egingo dizkie, beraien lanari buruz zein ikastaroan izandako zailtasun, gomendio eta ideiei buruz. 

Ikastaroko parte-hartzaileek hasieran ikasle bezala arituko dira, balibide eta erramintak ikasleen ikuspuntutik ezagutzeko. Ondoren, irakasle izatera pasako dira: beraien gela sortuko dute; ikasle taldeak eratuko dituzte; jarduera didaktikoak prestatuko dituzte; eta azkenik, gela dinamizatuko dute. Hau da: ikasle eta irakaslearen arteko feedbacka sorraraziko dute, ikasleen jarraipen zuzen egingo dute eta ikasleak ebaluatuko dituzte. Sortutako materiala nola biltegiratu eta berrerabili ikasiko dugu. Ikastaroan egindako lanak gordetako portfolioa osatzeko erabiliko dugu Classroom.

Beharrezkoa izatekotan, ikastaroan zehar bideodeien bidez online saioak egin daitezke. Ikastaroaren bukaeran, parte-hartzaileengandik jasotako feedback-az gain, ikastaroari buruzko asegarritasun inkesta bat egingo zaie.

Online saioak izango dira eta data hauetan argitaratuko dira, beranduen eguerdiko 12:ooetan:
- 1. saioa: azaroaren 8an
- 2. saioa: azaroaren 14ean
- 3. saioa: azaroaren 17an
- 4. saioa: azaroaren 22an
- 5. saioa: abenduaren 1ean
- Ikastaroaren bukaera abenduaren 9an

Ebaluazioa eta eragina

Matematika ikasteko modu berri bat aurkeztu nahi da ikastaro honetan; ikasgelan lan metodologia aktiboagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa, motibatzaileagoa eta pertsonalizatua ekarriko duena, eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetuko duena.

Hau guztia, neurtzeko, irakasleak saioz saio zuzenduko eta ebaluatuko du, baina batez ere, iradokizun hezigarriak egingo dizkie parte-hartzaileen ideia, zalantza eta gomendioei. Ebaluaziorako zera hartuko da kontuan: eskatuko diren atazak egitea; proposamen didaktiko horiek (atazek) eta baita horiek gelan ikasleengan izandako eragina, foroen bidez ezagutu eta partekatzea; ikastaroan zehar agertzen diren zalantza edo arazo teknikoak foroetan adieraztea eta argitaratukoari erantzutea; sortutako lana Classroom-en biltzea.

Ebaluaziorako zera hartuko da  kontuan:

  • Eskatuko diren atazak egitea. 
  • Proposamen didaktiko horiek (atazek) eta baita horiek gelan ikasleengan izandako eragina, foroen bidez ezagutu eta partekatzea. 
  • Ikastaroan zehar agertzen diren zalantza edo arazo teknikoak foroetan adieraztea eta argitaratukoari erantzutea.
  • Sortutako lana Classroom-en biltzea.
Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04