Matematika interaktiboak (023)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/10 - 2023/02/16
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/01/10 2023/02/16
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/09 2023/02/16
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
Tramitatzen
20
On-line

Matematika ikasteko modu barri bat aurkeztu nahi da ikastaro honetan; ikasgelan lan metodologia aktiboagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa, motibatzaileagoa eta pertsonalizatua ekarriko duena, eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetuko duena. Ikastaro honetan, Matematika irakasleei hainbat material didaktiko aurkeztuko zaizkie beraien ikasleekin modu erraz batean erabil ditzaten matematika irakasteko eta ikasteko, bai zuzenean dauden bezala erabiliz, bai beraien egoeretara egokituz, baita material berriak garatuz ere. Sortzen dituzten materialak portfolio batean bilduko dituzte, aurrerago ikasitako eta sortutako guztia eskuragarri izan ditzaten.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Partaideen prestakuntza ikastaroaren arloan sustatzea. Matematika eta zientzia gainontzeko esparruekin kateatzea. Matematikaren irakaskuntzan ezagutza eta baliabide gehiago izatea.Ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak gelatan erabiltzeko praktika berritzaileak zabaltzea eta ikasleen aukerak areagotzea; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz, sortutako baliabideekin eta bizi izandako egoerekin sinergiak bilatu. Ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea; Matematika interaktiboak gelaren dinamika suspertzeko eta arintzeko aukera bikaina bezala agertzea eta geletan praktikan jartzea.
Ikastaroaren edukia

Matematikak lantzeko hainbat aplikazio aztertuko dira ikastaroan:

● Educaplus
● Thatquiz
● Jclic
● Bideotutorialak sortzen
● Phet
● Geogebra: Gauss proiektua, Daniel Mentrard, Manuel Sada
● Googleforms
● Educaplay
● Irudiak eta bideoak: thinglink, Edpuzzle
● Descartes: EDAD, ASIPISA, DESCARTES UD, CANALS, PI
● Graspable math, Photomath
● SketchUp
● Learning Apps
● Gamifikazioa: dragon box, Ajda, diedrom...

Aplikazio edo webguen horietako jarduerak gure ikasleen beharretara egokitzen ikasiko dogu, eta gure gelan berrikuntza sortzeko eta ikasleak motibatzeko pausoak ematen joango gara.

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da. Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Azalpenak adibide praktikoetan oinarrituta egongo dira. Ikastaroko parte hartzaileek aztertutako erreminta bakoitzarekin ikusitako adibideak egokitu egingo dituzte beraien egoera propioetara, bai mailari dagokionez, bai gaiari dagokionez, baita ikasgelan erabiltzen dituzten dinamikei dagokienez ere.

Aztertuko diren erreminta horien ezaugarrietako bat da oso flexibleak eta moldagarriak direla; eta horrek erraztu egiten du ikasleriaren berariazko beharretara egokitzea. Ez dira gai konkretuetarako bakarrik prestatutako adibide itxiak; behar aldakorretara eta norberaren progresiora egokitzea errazten duten adibideak baizik. Ikasleek beren progresio propiora egokitu ahalko dituzte adibideok.

 Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, pausoz pauso erremintaren funtzionamendua eta jarduerak nola egiten diren azalduko zaizkielarik. Ikastaroko parte-hartzaileek jarduera didaktikoak prestatuko dituzte beti ere bere ikasleen beharretara egokituta, eta portfolio itxura izango duen blog edo site batean bilduta geratuko dira. 

Beharrezkoa izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo meeten bidez online saioak egingo dira.

Ebaluazioa eta eragina

Matematika ikasteko modu barri bat aurkeztu nahi da ikastaro honetan; ikasgelan lan metodologia aktiboagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa, motibatzaileagoa eta pertsonalizatua ekarriko duena, eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetuko duena.

Ikastaro honetan, Matematika irakasleei hainbat material didaktiko aurkeztuko zaizkie beraien ikasleekin modu erraz batean erabil ditzaten matematika irakasteko eta ikasteko, bai zuzenean dauden bezala erabiliz, bai beraien egoeretara egokituz, baita material berriak garatuz ere. Sortzen dituzten materialak blog edo site batean bilduko dituzte, aurrerago eskuragarri izan ditzaten, eta sarean beste kideekin partekatzeko aukera izan dezaten.

Moodle plataformaren bidez eskatuko diren tareak egin beharko dira. Tarea horiek proposamen didaktikoekin egongo dira erlazionatuta eta portfolio itxura duen bloga edo sitea erabiliko da biltegi bezala. Proposamen didaktiko horiek, baita horiek gelan ikasleengan izandako eragina ere ikastaroko foroen bidez ezagutzen joango gara. Ikastaroan zehar agertzen diren zalantzak eta eztabaidak foroen bidez ebatzi edota erantzungo dira.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/05/08 - 2023/06/23
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/17
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe