Simulazioen bideo azalpenak aukera emankorra Matematika eta STEAMerako (026)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/14 - 2022/12/19
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/12/18
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Ibon Barrio Ugidos
Ematen
20
On-line

Bideoak eta simulazioak oso tresna erabilgarria dira gure ikasleengana hurbiltzeko, pandemia garaian agerian geratu denez. Ikastaro honen helburua gure bideoak modu errazean sortzen eta editatzen ikastea da, baita simulazioekin konbinatzen ere, ikaskuntza eraginkorragoa eskaintze aldera.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
STEAM esparruko irakasgaiak lantzeko simulazioen bideo azalpenek duten erabilgarritasunaz eta malgutasunaz ohartaraztea, bereziki sistema konplexuak ulertzeko eta modelizatzeko; Ikasleentzako hurbilak, erakargarriak eta baliagarriak diren bideoak sortzen ikastea Flipped Classroom deituriko metodologian era egokian txertatzeko; Simulazioetan oinarritutako bideoak erabiliz ikasleen sorkuntza eta ikerkuntza sustatzen duten proposamen eta jarduera didaktiko berriztatzaileak eta aberatsak egitea; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz zein sortutako baliabide eta lanak zabalduz; Irakasleak gaitasun digitalaren garrantziaz ohartaraztea eta teknologia berrien erabilera sustatzea.
Ikastaroaren edukia

1. Bideoen ekoizpena:
• Bideoak sortu eta editatu.
• Tresnak: Screecastomatic, Screenity, Screencastify, Loom, Apowersoft, Flipgrid,…
• YouTube Kanala sortzea. Goiburuko irudia, irudi txikiak, kanala pertsonalizatu, etab.
• Burututako bideoen egiaztapena. Edpuzzle eta Google inprimakiak.

2. Simulazioak:
• Simulazio motak eta tresnak.
• Web-orriak: Educaplus, PhET, GeoGebra, Desmos, Descartes proiektua, Tinkercad, Educaplástica, …

3. Nazioarteko komunitatean dauden adibideak. Flipped Classroom metodologia.

4. Simulazioen bideo azalpenak eta unitate didaktikoak.

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da. Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Behar izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo meeten bidez online saioak egingo dira. Ikastaroa gai desberdinetan antolatuko da. Hasieran ikasleei egokitutako bideoak nola egiten diren argituko da. Ondoren, simulazioen mundua aztertuko da, tresna interaktibo hauek STEAM irakasgaien ikaskuntza-prozesuan duten erabilgarritasuna erakutsiz. Jarraian, nazioarteko komunitatean bideoak eta simulazioak uztartzen dituzten zenbait hezkuntza proposamenen adibideak azalduko dira. Bukatzeko, Flipped Classroom metodologiaren testuinguruan simulazioen bideo azalpenak unitate didaktikoetan nola txertatu daitezkeen eztabaidatuko da.

Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, tresna eta web-orrialde desberdinen nondik norakoak azaltzeko. Ikastaroan zehar partaideek jarduera didaktikoetan oinarritutako bideo-azalpenak egin behar izango dituzte. Sortutako baliabideak taldean partekatuko dira, onurak eta gabeziak plazaratuz. Gainera, ikastaroko parte-hartzaile guztien artean baliabideen biltoki bat sortuko da. Foroetan tutorearen zein gainerako parte-hartzaileen laguntza jasoko da eta ezagutza elkarrekin eraikiko da, partekatze-giro batean.

Ebaluazioa eta eragina

STEAM esparruko arloak lantzeko modu berriztatzaile, erakargarri eta praktikoa aurkeztuko zaie ikastaroko parte hartzaileei, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetuko duena. Izan ere, bideoek ikasleak motibatzen dituzte eta oso malguak dira, etxetik ikasteko edo errepasatzeko aukera eskaintzen dutelako, egoera eta ingurune desberdinetara egokituz. Hori gutxi balitz bezala, bideoak simulazioekin konbinatzerakoan, edukiak era bisual batean lantzen dira, sormena eta ikerkuntza suspertuz. Parte hartzaileak bideoen ekoizpena dirudien baino errazagoa dela jabetuko dira eta euren bideo propioak sortuko dituzte
simulazioetan oinarrituta. Bestalde, beste irakasle batzuek Flipped Classroom metodologia era arrakastatsu batean nola burutu duten ikusiko dute.

Ebaluazioa moodle plataformako eta proposamen didaktikoetan oinarritutako atazen bitartez egingo da. Ikastaroan zehar aurkezpenak bideoen bitartez gauzatuko dira. Amaieran azken proiektu bat proposatuko da: simulazioen bideo azalpenetan oinarritutako unitate didaktiko baten sorrera. Partaideen lankidetza eta elkarlana sustatuko da, bai foroen bitartez bai denon artean prestatutako baliabide biltoki baten bitartez. Biltoki hori irakasle guztien komunitatearen esku utziko da.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18