LOMLOEa eta Matematikarako ikas egoerak LHn (030)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/03/01 - 2023/04/18
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/03/01 2023/04/18
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/04/18
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Jose Manuel Lopez Irastorza
Tramitatzen
20
On-line

Ikastaro honetan, curriculumaren egitura berria eta LOMLOEk dakartzan aldaketa nagusiak (konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak, zentzu matematikoak, problemen ebazpena, ikas-egoerak,…) aurkeztuko zaizkie parte-hartzaileei. Arreta berezia jarriko da konpetentzia espezifikoak zehazteko erabili diren konpetentzia-bloketan: problemen ebazpena, arrazoiketa eta proba, konexioak, adierazpena eta komunikazioa eta bloke sozioafektiboa. Irakaskuntza-lana bideratzea, programazio didaktikoen diseinua erraztea eta matematikoki aberatsak diren jarduerak  eta ikuspegi konpetentziala duten ikas-egoerak sortzen laguntzea izango dugu helburu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Matematika eta zientzia gainontzeko esparruekin kateatzea; Matematikaren irakaskuntzan ezagutza eta baliabide gehiago izatea; Curriculum berriak dakartzan aldaketak eta aukerak aztertzea: irteera-profila, funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak; Lege berriaren marko pedagogikoak sustatutako ikas egoerak LHrako: oinarriak, egitura, adibideak eta gure errealitatera egokitu eta sortu; Matematikako konpetentzia espezifikoak aztertzea, horiek matematikaren didaktikan duten garrantzaz jabetzeko; Metodologia aktiboak sustatzea ikasgeletan, ikaskuntza-prozesurako eraginkorrak diren ikas-egoera aberatsak sortuz; Teknologia berrien erabilera sustatzea ikasgelan matematikarako konpetentzia garatzeko; Ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak geletan erabiltzea praktika berritzaileak zabaltzeko eta ikasleen aukerak areagotzeko; Ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea.
Ikastaroaren edukia

• Lege berriren azterketa eta aspektu berri nagusiak: printzipioak, funtsezko konpetentziak eta irteera profila.

• Curriculumaren aldaketak, matematikaren ikuspuntutik: konpetentzia espezifikoak, zentzu matematikoa oinarrizko ezagutzak.

• Ikas-egoeren definizioa eta egitura: ikaskuntzarako diseinu unibertsala aplikatuz.

• Ikas-egoeren azterketa: matematikaren aplikazioa testuinguruan eta matematika jarduera aberatsak eta inklusiboei hurbilketa (“low threshold high ceiling” jarduerak).

• Ikas-egoera berriak sortzeko prozedura.

Metodologia

Ikastaroa bloke desberdinetan antolatuko da eta horietako bakoitzak sarrera teorikoa eta garapen praktikoa izango du. Sortutako edota proposatutako baliabideak gelan praktikan jartzea bultzatuko da. Honela, onurak eta hobetzekoak taldean partekatu ahal izango dira, hausnarketa bultzatuz. Kideen arteko interakzioa bilatuko da ikasitakoari buruzko ondorioak ezarri ahal izateko. Ekoiztutako baliabideak talde barruan eta kanpoan zabaltzea proposatuko da, sare sozialak erabiliz.

Ebaluazioa eta eragina

Kideen partaidetza aktiboa baloratuko da, hala nola, proposatutako jardueretan egindako hausnarketak eta produkzio lanetan ahalegintzea. Ikasitakoaren erabilera ikasleekin gauzatzea eta finkatzea baloratuko da.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe