Matematika eta Geogebra: bikote osagarria (032)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/03/01 - 2023/04/05
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/04/02
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Ibon Barrio Ugidos
Tramitatzen
20
On-line

GeoGebra matematikaren irakaskuntzan aspaldian baliatzen dugun tresna ezaguna da. Ikastaro honen helburua programaren erabileran sakontzea da, baita bereziki eskaintzen dituen hezkuntza-aukerak ezagutzea ere.. Ikasleek GeoGebra erabiliz sortutako baliabide ugari ezagutuko dituzte eta eurenak egiten ikasiko dute. Gainera, matematikatik haratago beste irakasgai batzuk lantzeko adibideak erakutsiko dira.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Matematikaren eta STEAM arloen irakaskuntzarako baliabideak, jarduerak edota unitate didaktikoak ezagutzea eta sortzea GeoGebra aplikazioaren laguntzaz; Matematika eta GeoGebra uztartu simulazioa eta modelizazioa sustatzeko eta geletako saioen dinamika eta aukerak zabaltzeko; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak eta sortutako baliabideak partekatuz, praktika berritzaileak bultzatzeko; Ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea; Bai ikastaroko kideekin, bai irakas-komunitatearekin egindako lanak partekatzea.
Ikastaroaren edukia

• Sarrera.
- Deskarga eta instalazioa.
- Foroak eta materialak.
- GeoGebra tresnaren erabileraren justifikazioa (kontzeptuen ulermena, ariketa interaktiboak, jardueren autozuzenketa, lehiaketa kooperatiboak, problemak irudikatzea, etab.).

• Oinarrizko tresnen errepasoa.
- Puntua, zuzena, bektorea, poligonoa, zirkunferentzia, etab.
- Ebakidura, erdigunea, perpendikularra, erdibitzailea, etab.
- Angelua, distantzia, malda, etab.

• GeoGebran sakontzen.
- Irristailua. kontrol-laukia, sarrera-eremua, botoia, testu-dinamikoa, etab.
- Listak eta sekuentziak.
- CAS kalkulu formala, 3D grafikoak, kalkulu-orriak, probabilitate-kalkulagailua, etab.

• Matematika irakasteko eta ikasteko jarduerak.
- Materialak eta baliabideak ezagutzea eta sortzea.
- Oinarrizko hezkuntza curriculuma eta GeoGebra baliabideak. Proiektuak.

• GeoGebra eta STEAM. Jarduerak eta baliabideak.
- Fisika.
- Artea.
- Ekonomia.
- Beste esparru batzuk.

• Lan-orri dinamikoak. Liburuak.
- Sortzea, editatzea eta partekatzea.
- Elementu erabilgarriak.
- Diseinuaren gidalerroak.

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da. Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Behar izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo meeten bidez online saioak egingo dira.

Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, programaren nondik norakoak azaltzeko eta baliabide berritzaileak era bisual eta hurbilean aurkezteko. Une oro hezkuntza curriculuma kontuan hartuko da irakasleentzako erabilgarriak diren jarduerak eta proposamen didaktikoak lantzeko. Adibideetan oinarritutako atazak eta trebakuntza-jarduerak izango dira. Horiek parte-hartzaile bakoitzak banaka egingo ditu eta Moodle plataformara igoko dira. Irakasle bakoitzari egokitutako zuzeneko feedback-a egingo zaio. Parte hartzaileek, banaka edo taldeka, jarduera didaktikoak prestatuko dituzte beti ere bere ikasle, gai eta ikastetxeen beharretara egokituta. Proposamen horiek praktikara eramango dituzte eta amaieran euren esperientziak eta iritziak partekatuko dituzte. Denon artean curriculuma lantzeko GeoGebran egindako jardueren biltokia egingo da. 

Foroen bitartez bai tutorearen bai gainontzeko parte-hartzaileen laguntza jasotzeko aukera egongo da, zalantzak argitzeko, proposamen didaktikoak eztabaidatzeko, osatzeko edota borobiltzeko, esperientziak elkar banatzeko, eta, azken batean denon artean ezagutza eraikitzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Matematika lantzeko modu berriztatzaile, erakargarri eta praktikoa aurkeztuko zaie ikastaroko parte hartzaileei, irakaskuntzaikaskuntza prozesua hobetuko duena. Programaren erabileran sakonduko da, baina bereziki GeoGebrak hezkuntza curriculuma era berri batean bideratzeko aukerak goraipatuko dira.
Matematikako proposamen didaktikoez gain, diziplinarteko jarduerak didaktikoak sustatuko dira, STEAM estrategia garatuz.

Ebaluaziorako ondokoak hartuko dira kontuan:
• Atazak eta jarduerak era egokian egitea eta partekatzea.
• Proposamen didaktikoa sortzea, abian jartzea eta gainontzekoekin partekatze eta eztabaidatzea.
• Foroetan parte-hartzea.
• Jarrera sortzailea eta partehartzailea erakustea.

Baliabideak

-  Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe