Haur eta gazteek nola garatuko dute kulturarteko gaitasuna? (043)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/12 - 2023/02/13
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 2 H - On Line 2023/01/12 2023/01/12 18:00-19:30 Og
2 22 H - On Line 2023/01/13 2023/01/31
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/01 2023/02/12
4 1 H - On Line 2023/02/13 2023/02/13 18:00-19:30 Al
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Sandra Ruiz de Eguino Carpintero
Tramitatzen
30
On-line

Prestakuntza honen asmoa irakasleak kulturatekotasunaren ezagutzan eta trebatzean prestatzea da, ikasleekin praktika inklusiboak bultzatuz eta hezkuntza eredu plural eta inklusiboa sustatuz, non pertsonen arteko desberdintasunak gizarte aberatsago eta pluralagoa sustatzeko bide hartuko diren. Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza zentroen egungo egoera gero eta kultur anitzagoa denik ezin ukatu daiteke, gizarte aldakor eta heterogeneoaren islada izanik.

Kulturartekotasuna, beraz, eskolak onartu beharreko erronka modura hartu daiteke, eskola komunitatea osatzen duten agenteek identitate eta harreman moten dibertsitateari era inklusiboan aurre egiteko tresnak garatzeko beharra izanik. Kulturartekotasuna bultzatzeko bidean, garrantzizkoa da irakasleek ikasleengan eta hauen egunerokotasunean duten eragina eta potentziala kontutan izatea, ikasle etorkinen sozializazioaz gain, identitate guztien arteko elkarbizitza eta aberastasuna bultzatuko duten praktika eta baldintzak sustatuz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasle guztiengan kulturartekotasun gaitasuna garatzeko tresnak eta baliabideak irakasleei eskaitzea.
Ikastaroaren edukia

I.Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta kulturen arteko elkarbizitzara lotutako kontzeptuetan murgilketa (1,5 ordu, saio telematikoa) Urtarrilak 12, 18:00etatik 19:30ak arte.
Ikastaroaren aurkezpena. Aurre-ebaluazioa eta online plataforma eta materialen aurkezpena. Kulturen arteko elkarbizitzako kontzeptuak: Identitate kulturala, kode morala, sineskerak, ohiturak, Ulises sindromea, etnozentrismoa, integrazioa/inklusioa.

II. Ardatza: Kulturen arteko harremana: indarguneak eta oztopoak (10 ordu) Urtarrilak 13tik 23ra arte.
Kulturartekotasunaren oinarri teorikoak: berdintasuna, elkar ezagutza eta elkarrekintza, errespetua, onarpena, tolerantzia, pluralismoa, berdintasuna, dibertsitatea, kultura aniztasuna, aberastasuna.Kulturartekotasunaren garapenerako oztopoak: Desberdintasunean oinarritutako diskurtsoak, segregazioa, asimilazionismoa, aurreiritziak, estereotipoak, hizkuntza, eskola praktika baztertzaileak, eta abar.Ariketa: Kulturartekotasunaren garapenari dagokionez, gure eskolan aurkitzen ditugun oztopoak eta indar guneak. Gure errealitatea behatuz.

III. Ardatza: Kulturartekotasunean oinarritutako praktika inklusiboak eskolan (12 ordu) Urtarrilak 23tik 31era arte.
Eskola praktika inklusibo arrakastatsuak: Eskola inklusiboa garatzeko esparru plana 2019-2022 gida abiapuntu.. Kulturartekotasuna sustatzeko baliabideak eta trebetasun eta gaitasun pertsonalak: kulturen arteko ezagutza, errespetuan eta enpatian oinarritutako dinamikak, hezkuntza praktika dialogiko eta kooperatiboak, eskola komunitatearen inplikazioa. Ariketa: Nola egin dezakegu gure gelan kulturartekotasuna sustatzeko?

IV. Ardatza: Kulturatekotasuna sustatzeko egitasmoa: proposamen pertsonala (5 ordu) Otsailak 1etik 12ra arte.
Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Hurrengo elementuak izango ditu lanak: Gure gela edo taldearen deskribapena kulturartekotasunari dagokionez; Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, erabiliko diren tresnak edo estrategiak; Praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak azalduz eta zailtasunak deskribatuz, ikasitako kontzeptu eta esperientziekin alderatuz. Azkenik, ikasitakoaren analisia. Praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, aurre ikusten diren zailtasunak, aztertutako teoria eta praktikekin konparaketa eta ikasitakoaren analisia.

V. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 ordu, saio telematikoa) Otsailak 13, 18:00etatik 19:30ak arte Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz PADLET tresnaren bitartez. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez. IKTen erabilera ebaluaziorako ere erabiliko da, Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnekin, galdetegiak eta espazio irekiak eskainiz. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko, sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak eskaintzen dituen baliabideen erabilera sustatuz (EIMA, IRALE, Ikasgunea, Amarauna eta BIZIKASI). Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.

Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. 

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe