Haur Hezkuntza. Garena vs. gaituztena. Eskolaren izaera komunikatzeko gakoak. (044)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/02 - 2022/12/12
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Amaia Ugalde Begoña; Maddi Ibaibarriaga Zubikarai
Ematen
30
On-line

Egiten duguna eskola komunitateko kideei zein herriari ondo komunikatzeko beharrezkoa da horren kontzientzia hartzea. Horrela egiten ez denean egiten dugun horren distortsioa komunikatzen dugu eta garena erakutsi beharrean gure irudi difuminatua eskaintzen da. Horrek albo kalteak ekar ditzake epe labur zein luzera. Beraz, helburua, zer garen komunikatuz geu garen hori indartzea izango da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
237/2015 Dekretua oinarri harturik, NIaren eraikuntzan eta haurraren garapena xede duen eskolaren komunikazioaz jabetzea, kontzientzia izatea berau doitua izateko; Gure eskolaren izaera ezagutu eta kanpora hori komunikatzeko gakoak ezagutzea. Garena eta ikusten gaituztena ahalik parekoenak izan daitezen ariketa egitea; Eskolako komunitate osoa kontuan hartuko duen komunikazioa gauzatzea; Haurrak erdigunean jarriko dituen mezuak helaraztea; Beste eskolek dituzten komunikaziorako bideak ezagutu eta horien erabilerari buruzko hausnarketa egitea, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntza emateko.
Ikastaroaren edukia

● Gure eskolatik zer, nola eta nori komunikatzen diogu?

● Komunikatzeko zer bide ditugu eta nola erabiltzen ditugu?

● Nola egingo dugu nahi duguna komunikatzeko?

● Komunikazioak pisu handia hartzen duen ekintzen azterketa: etxekoen bilerak, egokitzapen epea, matrikulazio kanpaina, webgunea eta sare sozialak.

● Epe ertainean zer aldatuko dugu?

● Nola baloratu komunikatu duguna.

Metodologia

Ikastaroa online eskainiko da. Unitate bakoitzaren hasieran informazioa eskainiko da eta hausnarketarako gaiak planteatuko dira. Horrez gain, adibide praktikoak jarriko dira teorikoki landutakoa argiago ikusteko. Unitatea amaitzeko, ariketa praktiko bat jarriko da, norbere esperientziatik egin beharrekoa. Ikastaroaren amaieran, aldaketarako proposamen bat egiteko eskatuko da, etorkizunean norbere ibilbidean aplikatzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Helburu nagusia garenaren eta egiten dugunaren kontzientzia hartu eta hori komunikatzeari daukan balioa ematea izango da. Bloke bakoitzean emandako hausnarketetatik, kanpo komunikazioan egiten ditugun ekintzetan aldaketak ematea izango da gakoa. Partaideek euren egunerokorako hobekuntza proposamenak egin beharko dituzte eta horiek izango dira ebaluaziorako bidea emango dutenak.

Baliabideak

-  Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak