Haur Hezkuntza. Askotariko espazioen antolaketa Haur Hezkuntzan. (047)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/24
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Estibalitz Caballero Zubeldia
Tramitatzen
30
On-line

Ikastaroaren helburu nagusia gure eskolako espazioen inguruko hausnarketa bultzatzea da. Horretarako, norberaren bakarkako lanak talde lanak adina garrantzia izanen du eta elkartrukaketa ezinbesteko lana izanen da. Ikastaroaren ibilbidean, besteak beste, espazio antolaketa modu eta esperientzia ezberdinak ezagutuko ditugu, haietatik jaso dezakeguna baloratuko dugu eta espazioen antolaketa, materialak, giroa eta irakaslearen begirada… erabat lotuta daudela ohartuko gara.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea, EAEko hezitzaile publiko taldea, begirada berdina duten talde profesional eta kooperatiboa izan dadin; Ikasle guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko, hezitzaileentzat espazioen inguruko formazio baliagarria jasotzea; Haur bakoitza dena izanik ere bere errealitate gertukoa (garapen, familiar, sozial) oinarri izanda, ikastaro honek hezitzaile taldeari, haurrak, horren beharrezkoak dituen zaintza, segurtasun afektiboa, esperientziak ahalbideratzeko formazioa behar du izan. Hartara, haurraren ongizaterako eta 237/2015 dekretuak dioena eskoletan gauzatzeko.
Ikastaroaren edukia
  • Hezitzaile talde izaera eta elkarlana.
  • Gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, antolaketa, materialen… erabilpena.
  • Norberaren eta besteen ekarpenak.
  • Espazioen azterketa eta hobekuntza.
Metodologia
  • Ikastaroaren hasierako fasean hezitzaile taldearen izaera kolektiboa eta elkarlana sustatzeko dinamikak landuko dira. Bakoitzaren aurkezpena, kokapena eta norantzaren hausnarketa elkarbanatuko dira.
  • Bigarren fasean: gaiaren inguruko araudia, kontzeptuak, edukiak, materiala, ideiak… aurkeztu eta hezitzaileen hausnarketak, aportazioak, ideiak… elkarbanatzeko aukera izanen da.
  • Hirugarren fasean: gaiarekin loturiko praktikak egingo dira haur bakoitzaren garapenaren osoa eta orekatua bultzatuko duen espazio hobekuntza aplikatuz.
  • Ikastaro osoan zehar, parte-hartzaileen lan dinamikak, hausnarketak eta talde identitatea jorratuko dira.
  • Ikastaroan aurkeztutako materiala, eginiko praktikak, hausnarketak eta foroetako parte-hartzeak, gune digital batean jasoko
Ebaluazioa eta eragina
  • Ikastaroan parte-hartutako guztiek beraien aprendizaiaren ibilbidea zein barneratutakoa adieraziko dute: norberak jaso duena, eskainitakoa eta foroetan parte-hartzea baloratuz.
  • Eskola eremuan aplikatutako aldaketa eta gune digitalean publikazioa.
  • Ikastaroaren beraren egokitasuna baloratzea. Edukiak, denboralizazioa, praktikotasuna, emalea...
Baliabideak

Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak