Haur Hezkuntza. Urrezko aroa haurtzaroa. (051)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/07 - 2022/12/15
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Ana Isabel Ablanedo Larrion
Ematen
30
On-line

Ikastaro honen bidez, Haur Hezkuntza egiten duten umeen garapen psikoafektiboaren ezagutzan sakondu nahi dugu. Garapen integrala helburu duen heziketa batek erdigunean jarri behar duelako etapa bakoitzaren esanahia, eta garapenari dakarkion funtzio zehatza, hezikeren sakoneko zentzua hori delako. Haurren garapenean bidelagun izan nahi duten helduentzat ezinbestekoa da harremanaren beste aldean dagoen pertsonatxoaren nolakotasuna ongi ezagutzea, horrela baizik ezin delako erlazioa enpatiatik abiatu, eta horren arabera baino ez delako erabaki behar, zer eskatu dakiokeen (eta zer ez) haur bati. Gure hezkuntzak haurren beharrak ezarri behar ditu bere eskaintzaren muinean, inoiz urratu behar ez diren marra gorriak zein diren beti argi edukitzeko. Garapen psikoafektiboaren muina 0-7 urteen tartean gertatzen da, eta horregatik da garai hori pertsona baten bizitzan delikatuena, eta gehien zaindu eta babestu beharrekoa. Psikologiaren ikuspuntutik, eta emozioen kudeaketaren alderditik oso denbora zaurgarria delako. Gaur egun ikastetxe askotan abian den eraldaketa prozesuan erdigunean jarri beharreko jakintzan areagotzeko pentsatutako ikastaroa da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea, hartara, begirada berdina duten talde profesionala izateko EAEko hezitzaile taldea; Haur/ikasle guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko, hezitzaileentzat formazio baliagarria izatea; Haur/ikasle bakoitza dena izanik ere, bere errealitate gertukoa (garapen, familiar, sozial) oinarri izanda, ikastaro honek hezitzaile taldeari, haurrak, horren beharrezkoak dituen zaintza, segurtasun afektiboa, esperientziak ahalbideratzeko formazioa behar du izan. Hartara, haurraren ongizaterako eta indarrean dagoen dekretuak dioena eskoletan gauzatzeko.
Ikastaroaren edukia

BLOKEA Giza-garapenaren logika:
1. Autorregulazioa vs. direktibotasuna.
2. Beharrak frustratu vs. asetu
3. Konkista maduratiboaren kontzeptua.
4. Behar naturalak vs behar sekundarioak.
5. Atxikimenduaren garrantzia.
6. Gizakiaren fase sexualak.
7. Mendekotasuna bizi, autonomia erdiesteko.
8. 0-7 urteak: nortasunaren muina eraikitzeko garaia.
9. Izaera vs. karakterra: ni naiz? ala nire inguruko helduen espektatiben emaitza?
10. Erritmoa errespetatzea.
11. Askatasuna-muga dialektika.
12. Indibiduazio prozesua.

BLOKEA Haurtzaroko ezaugarri natural orokorrak:
1. Egozentrismo naturala.
2. Omnipotentzia eta espantsioa.
3. Plazerraren printzipioak agintzen duen denbora.
4. Jolasa. Haurra izateko modu bakarra. Jolasten ikasi, jolasten bizi, jolasten erlazionatu.
5. Gorputzean bizi, gorputzarekin komunikatu, gorputzarekin ikasi.
6. Ikasketa esanguratsuaren baldintzak. Norbere esperientzia eta interesa oinarrian, haurrak curriculum propioaren egile izaten erakustea. Irakatsi vs. Erakutsi.
7. Fantasia.
8. Harremanak haurtzaroan.

BLOKEA 0-3 urteak
1. Garapen emozionalaren denbora.
2. Ahotasuna: mendekotasun naturalaren garaia, indibiduatzeko behar dugun denbora. Fase ezberdinak. Asegabeko ahotasunaren ondorio pertsonalak eta sozialak.
3. Bizitzaren lehen urtea, umetoki psikologikoa: sinbiosi-indiferenziazio garaia. Atxikimendua, konfiantzaren garapena.
4. Bi urteak, autoafirmazioaren garaia: NI/EZ! agresibitate naturala, destruktibitate sekundarioa.
5. Lehen mugen garrantzia: bizitzen laguntzen dutenak vs eragozten dutenak.
6. Separazio-indibiduazioaren bukaera: pertsona maitatuak nigan daude.

BLOKEA 3-6 urteak
1. Sozializazio oinarrizkoaren hasiera.
2. Genitalitatea: munduan eta harremanetan egoteko beste modu bat.
3. Lehen identitatea eraikitzea. Sinbolikoa, rola.
4. Kultura eta balioekiko lehen kontaktua.
5. Bizitasunerako gaitasunak: iniziatiba, sormena, espontaneitatea.
6. Harremanak: sinbiositik triangelura.
7. Mugak eta arauak: zer, nola, noiz.

BLOKEA Nolako eskola haur txikientzat?
1. Eskola: ikastokia-bizitokia.
2. Heldu-haur harreman asimetriko baina librea: zertan datza?
3. Muga gehiegirik eta utzikeriarik gabeko heziketa askea: askatasuna, harreman on, osasungarri eta osasuntsuaren baldin- tza.
4. Helduaren baitan dagoen haur zauritua identifikatzea.
5. Helduaren ardura.

Metodologia

Ikastaroa online motakoa izango da, Ikastaroaren helburua hezitzailearen eguneroko praktika izango denez, aktiboa eta parte-hartzailea izango da ikastaroaren beraren izaera. Edukiak helarazteko, ariketa praktikoak eginarazteko, eta hausnarketak ahalbidetzeko (banakakoak eta taldekoak) IKTez baliatuko gara. Aurrez aurreko saio bakoitzaren egitura antzekoa izango da. Irakasleak aldez aurretik grabatutako bideoak, artikuluak, apunteak, eta bestelako materialak aztergai izango ditugu, hasieran. Parte hartzaileak zalantzak argitzeko, iradokizunak egiteko edo ñabardurak eransteko unea etorriko da gero, elkarrekiko ikasketa etengabean, norberaren esperientziak partekatzeko denbora ere eskainiko dela- rik, noski. Erabiliko diren materialen eta ariketen aniztasuna azpimarratzekoa da: irakasleak grabatutako bideoak, artikuluak, liburuen kapituluak, audioak, kasu zehatzen azterketa, barneko hausnarketarako ariketak, garapen pertsonalerako gogoeta-hariak.

Tutoretza zerbitzu osoa eskainiko da ikastaro guztian zehar.
Ikasleak egin beharreko banakako proiektua gai/eginkizun hauetako bat izango da:

  • haur baten kasua aztertu.
  • eskola konkretu bateko bizitzaren atal bati buruzko hausnarketa kritikoa

Online saioak: azaroaren 15ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 12an - 17:30etatik 19:30ak arte

Ebaluazioa eta eragina

Parte hartzaileen jarduerak astero izango dira, ebaluatuak, era jarraiki batean, egindako ariketen inguruko feed-backaren bitartez egin eta helaraziko dena. Ikastaroan zehar barneratu beharreko kontzeptuak, lortu beharreko gaitasunak, burutu beharreko hausnarketak egin izana kontuan izango da ebaluaketa egiteko momentuan. Ebaluaketaren berri parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, modu pertsonalean. Indarguneak azpimarratuz, eta hobetu beharrekoak seinalatuz. Banakako proiektu praktikoa ikastetxean eta ikasgelan erabilgarri eta aplikagarri izatea ezinbestekoa da. Partehartzaileen iritziak eta hobetzeko proposamenak jaso eta kontuan hartuak izango dira ikastaro osoan zehar.

Baliabideak

- Moodle platafoma erabiliko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak