Haur Hezkuntza. Haur literatura norberaren garapenaren bidaide. (053)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/05/02 - 2023/06/06
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Maialen Gorosabel Arrieta
Tramitatzen
30
On-line

Haur Literaturari buruzko ikastaro honetan teoria eta praktika uztartuko dira. Aurrena, Haur Literatura bera zer den, gure Dekretuarekin daukan lotura eta umeen garapenean daukan garrantziaz hausnartuko dugu, adituen testu eta bideoen laguntzaz. Ondoren, praktikara pasatuko gara eta bitartekari lanetan gure ekinak hobetzeko klabeak elkarbanatuko ditugu. Honetaz gain, ahozkotasuna, haur poesia, ipuinak/ipuin klasikoak eta album ilustratuak ere aztertuko ditugu. Bideo eta audioak lan tresna gisa baliatuko ditugu eta eginbehar guztiak taldekideekin partekatuko dira, hezitzaileon arteko sarea indartu eta elkarrengandik ikas dezagun.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
237/2015 dekretuak Haur Literaturari buruz dioena gogoratzea eta dekretuko zutabeekin loturak egitea, haur bakoitzak duen errealitateari erantzunez, horren beharrezkoak dituen eta dekretuan azpimarratzen diren zaintza, segurtasun afektiboa eta esperientziak ahalbideratzea sustatu ahal izateko; Haur Literaturaren definizioari buruz hausnartzea eta norbere definizio propioa bilatzea; Haurren garapenaren arlo desberdinetan Haur Literatura bidaide gisa ulertu eta profesional gisa, haurrei egiten diegun eskaintza moduaren arabera, nolako onurak eragin ditzakeen aztertzea, haurren garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko; Haur Literaturan bitartekariak duen garrantziaz ohartzea eta jardun honetan trebatzea; Haur Literaturaren barruan hainbat genero ezagutzea eta horien barruan, hezitzaileen arteko sarea osatuz, baliabide praktikoak elkarbanatzea, modu honetan, begirada berdina duen talde profesionala indartuz eta bultzatuz.
Ikastaroaren edukia

- 237/2015 Dekretuko zutabeak (Inklusioa, aniztasunaren zaintza, garapenerako autonomia, segurtasun afektiboa, sortzailea, ekintzailetasuna, kritikotasuna, taldekidea eta taldekide aktiboa) eta literatura.

- Haur Literaturaren onurak umearen garapenean; haurraren garapen osoa eta orekatua.

- Haur Literaturaren definizioa.

- Bitartekariak: nola aukeratu eta nola kontatu.

- Haur Literaturaren barruan zer:
    . Ahozkotasuna
    . Ipuinak eta ipuin klasikoak
    . Haur poesia
    . Album ilustratuak

Metodologia

Plataforma digital batean izango da ikastaroa. Astero gai desberdinak abiapuntu hartuta irakurgaiak, bideoak edo hausnarketa proposamenak jarriko dira. Parte hartzaileengan jarrera kritikoa eta hausnarketa bultzatuko dira eta bakoitzaren esperientzietan oinarrituz, baliabide eta teknika trukaketa ere egingo da, hezitzaileon arteko sarea eraikiz. Hasieran, bakoitza non dagoen kokatuko da, ikastaroarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak elkarjarriz. Gero, praktikak egingo dira, ekinez eta arituz egiten delako bidea; norbere eta taldeko kideen ekinak aztertuz eta hobetuz. Bukatzeko, aurrera eramandako hausnarketa teoriko eta ariketa praktikoak gune digitalean jasoko dira aurrera begirako elkarlana bultzatuz. Gaiari lotutako baliabide, material praktiko eta bibliografia eskainiko da, nahi duenak gaian sakontzeko aukera izan dezan.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaro praktikoa izanik, iritzi/hausnarketak azaltzea eta praktiketan parte hartzea ezinbestekoa izango da; norberak dakarrenetik abiatuz, besteengandik edan, hausnartu eta elkarrekin bidea eginez, norbere egiteko era berritu eta aberastu batekin bukatu ahal izateko. Ikastaroa bera ere ebaluatuko da; edukiak, denboralizazioa, praktikotasuna, emalea…

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak