Haur Hezkuntza. Garapen pertsonala eta kanpo espazioa (054)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/17
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Ianire Andres De Olabarria
Bukatuta
30
On-line

Badira urte batzuk kanpo espazioen (oro har, eskolako espazioen) inguruko arreta eta ardura piztu dela Eskola Komunitateetan. Horren ondorio dira hainbat eskoletan burutu edo burutzen ari diren espazioen eraldaketak, kasu askotan, jolastokienak. Baina, zenbaitetan, eraldaketa horiek (nahiz eta itxuraz asko aldatu) azalekoak izateko arriskua egoten da, ez badira ezagutzen eraldaketaren funtsak, alegia, zeintzuk diren benetan haurren beharrak kanpo espazioetan, eta zeintzuk diren, ondorioz, espazio horiek bete behar dituzten ezaugarriak haurren beharrak asebetetzeko.
Ikastaro honek behaketa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu partaideengan, haurren behar horiek benetan identifikatzen ikasteko, eta horrela, espazioen kudeaketa eta eraldaketa zentzuzkoak zeintzuk diren ezagutzeko, oinarrian dauden benetako arrazoiak ondo ulertuta.
Ikastaroa praktikoa izanik, helburu nagusia izango da hezitzaileek kanpo espazioen ulermenerako eta kudeaketarako tresnak eta baliabideak eurenganatzea. Alegia, hainbat adituren jakintzetatik abiatuta, hezitzaileek euren gaitasunak aberasteko dinamikak proposatuko dira, kanpo espazioek haurren garapenean duten eraginaz hobeto jabetzeko, eta ondorioz, espazio egokien ezaugarriak hobeto definitzen ikasteko.
Horretarako, bloke bakoitzean irakurgaiak bidelagun izango dira, oinarrizko edukiak ezagutzeko, eta dinamika praktikoak proposatuko dira, pausoz-pauso kanpo espazio zehatz baten inguruko azterketa eta eraldaketa proposamenak egin ahal izateko, baina, beti ere haurren garapenerako funtsezko beharren eta espazioaren ezaugarrien arteko lotura ondo identifikatuta.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea, hartara, begirada berdina duten talde profesionala izatea; EAEko Haur Hezkuntzako hezitzaile profesionalek ehuntzea ahalbideratzea, herri langilea eta publikoa den heinean. Honi loturiko talde kulturala eratzea, alegia; Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko, hezitzaileentzat formazio baliagarria izatea; Ikastaro honek oinarri izango du haur bakoitzaren gertuko errealitatea, bakoitza dena izanik ere, eta formazioak helburu izango du hezitzaile taldeak ahalbidetzea haurrek, hain beharrezko dituzten, zaintza, segurtasun afektiboa eta esperientziak. Hartara, haurraren ongizaterako 237/2015 Dekretuak dioena eskoletan gauzatzeko formazioa izango da.
Ikastaroaren edukia

- Haurrak kanpo espazioan: behaketa teknika eta metodologiak.
- 237/2015 Dekretuko zutabeak (inklusioa, aniztasunaren zaintza, garapenerako autonomia, segurtasun afektiboa, sortzailea, ekintzailetasuna, kritikotasuna, taldekidea eta taldekide aktiboa) eta kanpo-espazioa: Dekretuaren oinarria eta espazioen ezaugarriak.
- Haurren beharrak eta garapen pertsonalerako oinarriak: jolasa, autonomia eta mugimendua.
- Komunitatea eta espazio kolektiboak: haurren hirirako eskubidea.
- Kanpo espazioen diseinua eta elkar-sorkuntza: espazioen eraldaketarako oinarriak, baliabideak eta metodologiak (partehartzea eta auzolana).

Metodologia
  • Abiapuntua: taldearen aurre-jakintzak aztertuko dira, baita motibazioak, hezitzaile taldeari egokitutako edukiak lantzeko, eskolen errealitateari erantzuteko baliabideak jorratzeko
  • Lehen fasea: ikastaroaren gaiarekin erlazionaturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, eta behaketan sakontzeko teknika eta oinarriak jorratuko dira.
  • Bigarren fasea: hausnarketa kolektiboak garatuko dira edukien inguruan, eta gaiaren oinarrietan sakonduko da praktika pertsonalean oinarritutako lanekin.
  • Hirugarren fasea: eskoletako errealitatean oinarritutako proiektua garatu, egoera errealei erantzunak emateko, eraldaketak eta hobekuntzak sustatzeko metodologia eta komunikazio tresnak landuta.
Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroko partaideek beraien aprendizaia ebaluatuko dute: norberaren abiapuntutik, ikasitakoa eta barneratutako baloratuz; baita ikastaroan faltan bota dutena eta espektatibak bete diren edo ez: edukiak, denboralizazioa, lan-karga, praktikotasuna, emalea…

Baliabideak
  • Testuak eta irakurgaiak hausnarketak abiatzeko eta erreferentziak oinarrian jartzeko.
  • Irakaslearen azalpenekin bideoak.
  • Azalpenak jarraitzeko edukien aurkezpenak.
  • Elkar-sorkuntzarako online aplikazioak, jardun dinamikoak burutzeko.
  • Ikastaroaren plataforma digitala.
Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe