Hizkuntzen Trataera Integratua: Euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza modu integratuan lantzen (055)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/16 - 2023/02/24
30
Euskara
Online
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/01/16 2023/02/24 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/17 2023/02/23 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Maria del Mar Boillos Pereira
Tramitatzen
30
On-line

Indarrean den hezkuntza curriculumean zehazten denez, hizkuntzen trataera integratuak (HTI) izan behar du ikastetxeetako hizkuntza-proiektuaren ardatza, eta ikastetxeko esparru guztiei eragiten die. Ikastaro honetan HTIren gakoak zein diren ikasteaz gainera, gure ikastetxeetako hizkuntza-tratamenduari buruzko gogoeta egingo dugu, bai eta gure ikastetxeko beharrizanetan oinarrituta interbentzio bat sortzeko proiektua idatzi ere.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua etengabeko prestakuntza propioa planifikatzeko eta burutzeko, praktikari buruzko analisian eta hausnarketan oinarrituta
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Frantsesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Frantsesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Hizkuntzen trataera bateratua ulertzeko oinarrizko hainbat kontzeptu berrikustea; Hizkuntzen trataera bateratuak EAEko hezkuntza-legearen markoan duen lekua zein den ikastea eta aurrekarien berri izatea; Hizkuntza trataera bateratuaren definizioa, oinarriak eta printzipioak zein diren ikastea; Norberaren ikastetxean egiten den hizkuntzen trataerari buruz taldean hausnartzea; Norberaren ikastetxearen egoera gainontzeko ikaskideekin konpartitzea eta ikastetxeetako hizkuntza-trataera bereiziaren beharrizanaz gogoeta egitea; HTB aplikatzeak norbere ikastetxean lekarzkeen onura eta arriskuei buruz hausnartzea, bai eta mehatxu eta aukeren bueltan ere; HTBren bideragarritasunari buruzko sintesi bat egitea AMIA taula baten bidez; Beste ikastetxe batzuetako esperientzien berri izatea eta esperientzia horien oinarriei eta ezaugarriei buruzko hausnarketa egitea taldean; Ikastaroan landutako eduki teorikoa martxan diren proiektuekin lotzea; Norbere ikastetxerako HTB esperientzia diseinatzea; Beste ikaskide baten esperientzia-zirriborroa zuzentzea eta osatzea; Online-komunikaziorako gaitasuna indartzea.
Ikastaroaren edukia

Hizkuntza zientzien ekarpenak eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.

  •     Hizkuntzen trataera bateratuaren oinarriak: zenbait kontzeptu eta definizio (atalazea, interdependentzia eta hizkuntzen arteko transferentzia)
  •     Hizkuntzak eta curriculuma, ikuspegi integratu baterantz: ereduak, esperientziak eta programazioak.
  •     Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua.
  •     Hizkuntza trataera bateratuaren printzipioak: inklusio soziala eta linguistikoa, hizkuntza- eta kultur aniztasunarekiko jarrera positiboak sustatzea, komunikazioa lehenestea, hizkuntzak testuinguru errealetan erabiltzeko espazioak sortzea eta sustatzea. 


Eredu didaktikoa eta hizkuntzen-programazio integratua: orientabideak.

  •     Ereduen azterketa.
  •     Norberaren testuinguruko hizkuntza-proiektua eta hizkuntza (euskara, gaztelania, atzerriko hizkuntza eta ikastetxeko gainerako hizkuntzak) programazioak.
  •     Programazio bateratu baten proposamena.
Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

2. Astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da (proiektuaren diseinua eta proiektuaren aurkezpena eta partekatzea). Guztira, 5 ordu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaro honen ebaluazioa jarraitua eta konpetentzietan oinarriturikoa izango da, honen xedea etengabeko hobekuntza izango delarik.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/05/02 - 2023/06/30