Idazketa tailerra, Lehen Hezkuntzan idazmen sortzailea lantzeko gakoa. (057)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/10/03 - 2022/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/10/03 2022/10/31 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/26 2022/10/28 00:00-24:00 Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Oihana Iguaran Barandiaran
Bukatuta
30
On-line

Lehen Hezkuntzako curriculumean gaitasun komunikatiboaren garrantzia berresten da; eta bestetik, hainbat adituk diotenez, Lehen Hezkuntzan sormena, literatura eta idazketa sortzailea lantzea erabat garrantzitsua da. Beraz, hezkuntza formalak bide horretan izan dezakeen pisua eta papera ezin albora dezakegu. Hala bada, Lehen Hezkuntzako irakasleek gisa honetako prestakuntza jasotzeak eragin nabarmena izango du ikasleekiko erakutsi daitekeen jarreran eta arlo honetan sustatu daitezkeen egitasmoen kalitatean ere bai. Ikastaro honetan idazketa literarioaren teknikak ezagutuko dira eta sormenezko adierazpideez jabetzeko oinarriak jarriko dira. Aldi berean, zeharka testuen interpretazio kritikoa ere jorratuko da.

Jakin badakigu, idazte ariketa batek irudimena ez ezik, zentzumen guztiak erne izatea eskatzen duela, eta noski, baita praktika eta ekinaren ekinez trebetasunak eskuratzen joateko pazientzia ere. Guzti hori lortze aldera, idazketa tailerra izango da ikastaroaren ardatz nagusia, metodologikoki zein didaktikoki, gaitasun komunikatiboaren eta sormenaren oinarria diren neurrian. Finean, idazle izatera bultzatzeaz gain, irakurle eta entzule gisa aritzeko aukera ematen dute tailer literarioek, eta aukera hori probestera dator ikastaro hau.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Lehen Hezkuntza irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • E.P.A. Lehen Hezkuntza
  • H.H. Lehen Hezkuntza Gaztelania eta Literatura
  • Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasleak idaztera animatzeko eta idatziz gozatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzea; Idazketa-tailerraren oinarrizko ezaugarriak eta bertan landu daitezkeen ariketa desberdinak ezagutzea; Idazmenaren bidez ikasleen sormena aktibatzeko idazketa-tailerrak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea; Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak eskaintzea; Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak eta mekanismoak ezagutzea.
Ikastaroaren edukia

•Zeri esaten diogu Literatura?
•Literatur-generoak.
•Idazmenaren indarra eta onurak.
•Narraziogintza, narrazioaren eraikuntza.
•Pentsamendu narratzailea eta pentsamendu sortzailea.
•Idazmen sortzailea.
•Blokeoari aurre egiteko mekanismoak.
•Idazketa tailerra: ezaugarri orokorrak.
•Idazketa tailer baterako aholkuak eta ereduak.
•Idazketa tailerra Lehen Hezkuntzan.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.  

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/05/02 - 2023/06/30
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe