Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan (059)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/02 - 2022/12/16
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/11/02 2022/12/16 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/12/12 2022/12/15 00:00-24:00 Al-As-Az-Og
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Mireia Delgado Exposito
Ematen
30
On-line

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau. Askotan irakurmena zatika aztertzen dugu eta horrek zailtasunak sortzen dizkigu. Ulermenezko irakurketa gertatzeko ezinbestean kontuan hartu beharreko hari desberdinak (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala…) eta berau eskuratzeko zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea, kontuan hartu, erlazioan jarri eta hezkuntza-praktika hobetzen laguntzera dator ikastaro hau. Betiere ikasgelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin. Ondoren, beraiek ere esanguratsua izan den hori, esanguratsu bihurtzeko beraien eguneroko hezkuntza-praktikan.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Lehen Hezkuntza irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • E.P.A. Lehen Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Frantsesa irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakurketa prozesuaren ezaugarriak ezagutzea eta aztertzea; Irakurmena lantzeko oztopoei aurre egiteko gakoak topatzea; Irakurketa ikasgelan lantzeko baliabideak eskuratzea; Askotariko praktika arrakastatsuak ezagutzea; Irakurketa ikasgelan ebaluatzeko oinarrizko irizpide arrakastatsuak ezagutzea; Askotariko ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz, beraien irakurketa prozesuan laguntzeko estrategiak bereganatzea; Lan honetarako erabat baliagarria den kalitatezko bibliografia ezagutzea; kastetxeko irakurketa plana hobetzeko irizpideak jasotzea.
Ikastaroaren edukia

1. Irakurketa prozesuaren ezaugarriak.
    ● Irakurketa prozesuaren ezaugarriak.

2. Oztopoak eta irtenbideak.
    ● Baliabideak eta praktika arrakastatsuak.
    ● Irakurketa garatzeko estrategiak.
    ● Balorazio irizpide estrategiak.

3. Ikastetxeko irakurketa plana.
    ● Irakurketa plana.

4. Kalitatezko bibliografia.
    ● Kalitatezko literatura.
    ● Genero ikuspegia liburuetan.
    ● Bibliografiak sortzeko irizpideak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Irakurketa prozesuaren ezaugarriak. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Oztopoak eta irtenbideak. Guztira, 8 ordu.

3. Astea: Ikastetxeko irakurketa plana. Guztira, 6 ordu.

4. Astea: Kalitatezko bibliografia. Guztira, 6 ordu.

5. Astea: proiektua. Guztira, 5 ordu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

Moodle plataforma

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/24