TIK-en erabilera Musika irakaskuntzan (064)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/10/03 - 2022/10/31
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/10/03 2022/10/31
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/24 2022/10/28
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Felipe Murillo Eguiguren; Ines Osinaga Urizar
Bukatuta
30
On-line

Gaur egungo gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia hartu dute. Nola txertatu hauek ikasgelan, ikaskuntza esperientzia aberasteko balio dezaten? 

Ikastaro honetan irakaslearen ahalduntzea bilatuko da, gaur egungo baliabide digitalek bere ezagutzei hego berriak eta norabide interesgarriak zabal ditzaketela frogatuz.
Orokorrean, lehen eta bigarren hezkuntzan ezinbestekoa da gaur egun irakaslea gailu eta zoru teknologikora egokituta eta gaurkotua egotea. Musika irakaskuntzan berariaz, aukera berri interesgarriak irekitzen dizkio, bai sortzeko, baita ikasleekin bat egiteko leku pedagogikoak aurkitzeko ere.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Gelako IKT-en erabileran musika irakaslea trebatzea; Irakasle bakoitzak egoera, testuinguru eta eskura dituen baliabideak kontutan izanik, interesgarriena litzaiokeena aukeratzeko asmoz, IKT desberdinen ezagutza orokor bat izatea; Partitura editoreen bidez musika idaztea eta editatzea; Audio editoreen bidez musika grabatzea eta editatzea; Sareak eskaintzen dituen aukerak eta mugak ezagutuz, eta horretarako aukerak eta mugak argi izanik, musika argitaratu eta konpartitzea; Egile eskubideen marko legala ezagutzea; Proiektu kolaboratiboak lantzeko baliabideak ezagutu eta erabiltzea; Sare sozialetarako edukiak sortzeko baliabideak ezagutzea; Musika saioak egituratu eta erregistratzeko baliabideak eskaintzea; Transmisioa bermatuz eta euskal folklorean indarra jarriz, musikaren ikuspuntu eguneratua eta gaur egungo kontestu digitalera egokitutako jarrera eta baliabideak transmititzea.
Ikastaroaren edukia
  • Sarrera: informazio eta komunikazioaren teknologia gaur egungo hezkuntzan. Aukerak eta mehatxuak.
  • Informatika musika gelan. Nola eta zertarako?
  • Audio editoreak. Grabatu, editatu eta esportatu.
  • Partitura editoreak. Idatzi, editatu eta elkarbanatu.
  • Samplinga, soinuekin lan egiteko era bat.
  • Soinu-bildumak. Libreak eta ez libreak.
  • Copyright, copyleft eta jabetza intelektuala.
  • Bandlab. Proiektu kolaboratiboak eta bestelako aukerak.
  • MusicLab. Ordenagailua, beste instrumentu bat.
  • Ikasgelatik mundura. Sortutakoa plazaratzeko bide eta modu desberdinak.
  • Musikak: musiken aukeraketa eta baliabideak. Egokitasunaren eta aberastasunaren irizpideak. Transmisioa eta kanona.
  • Errekurtsoak antolatzen: proposamen teoriko-praktiko bat.
Metodologia

Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.  

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/10 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/12 - 2023/02/28