STEAM Arlo Artistikoan Haur eta Lehen Hezkuntzan (067)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/02/27 - 2023/04/21
30
Euskara
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/02/27 2023/04/21 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/27 2023/04/21 Al-As-Az-Og-Or
FUNDACION ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA
Tramitatzen
30
On-line

STEAM hezkuntzak irakaskuntza-ikaskuntza prozesura modu aktibo batean hurbiltzea ahalbidetzen du, diziplinen arteko hesiak haustea sustatzen duen joko esperimental batek bultzatutako prozesu aktibo baten bidez. STEAM hezkuntza arlo artistikoan hainbat aukera eta bide eskaintzen ditu arte, zientzia eta teknologia bidegurutzean.

Ikastaro honen bidez, STEAM metodologiak zer diren eta arlo artistikoan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan nola aplikatu daitezkeen ikasiko duzu. Artearen hezkuntza beste diziplina eta irakasgaietan hartutako ezagutzak nola uztartu daitezkeen ikasiko dugu modu teoriko-praktikoan. Gainera, ikasgelan praktikan jartzeko hainbat jarduera ikasiko ditugu, non artea eta teknologia uztartuko ditugun.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Arlo artistikoko irakaslea trebatzea STEAM proiektuen erabileran gelan.
Ikastaroaren edukia

1. STEAM metodologietan hastapen ezagutza orokorra eta metologien aplikazioa alor artistikoan. (Zer dira? Zertarako balio dute? Zer balio erantsi ematen dio ikasleen garapen osoari?…)

2. STEAM metodologiak arlo artistikoan egungo hezkuntza sisteman eta programetara aplikatzeko ereduak eta tresnak.

3. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan STEAM metodologien adibide arrakastatsua eta horien aplikazioak diziplina artistikoan gizartean eta ikasleengan sortu ditzakeen eragin positiboak.

4. Hezkuntza artistikoaren sistemaren lehen zikloetan STEAM metodologiak aplikatzen hasteko gida.

5. STEAM metodologiak plastika irakasgaian aplikatzeko adibideak eta metologien adibideak:

  • Paperezko zirkuitua egiteko tailerra.
  • Plastilinazko zirkuituak.
Metodologia

Ikastaro hau online izango da eta horretarako Moodle plataforma erabiliko da. 

Aurkezpen, jarraipen zein itxiera saioak online saio sinkronoak izango dira. Gainontzeko jarduerak ikastaroko parte-hartzaile bakoitzak bere erritmora egin ditzake. Parte hartzaileek Moodle plataforman izango dituzte eskuragarri edukiak, jarduerak, material didaktikoa zein komunikatzeko tresnak (foroa, esaterako). 

Ikastaroak teoria nahiz praktika bateratuko ditu. Oinarri teoriko eta kontzeptualak ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira, eta aste bakoitzean landutakoaren inguruan proposatuko dira jarduerak. Jarduera praktiko hauek izango dira ikastaroaren funtsa.  Ikastaroaren amaieran, berriz, ikastaroan eskuratutako gaitasun eta ezagutzetan oinarritutako azken lana egin beharko da. 

Ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikastaroko beste kideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek foroaren bitartez. Beraz, taldeko ezagutza eraikitzeko funtsezko tresna izango da foroa. 

Parte hartzaileen ikaskuntza-prozesua autonomoa izango bada ere, ikastaroaren arduradunak une oro jarraipena egingo du eta sor daitezken zalantzak argituko ditu.

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioa egiteko orduan, ikastaroan zehar egindako askotariko jarduera praktikoak hartu dira kontutan. Parte-hartzaileen lana alderdi desberdinetatik (foroan parte-hartzea, ekarpenak, jarduerak, azken lana…) baloratu nahi denez gero, ebaluazio jarraitua izango da.  Ikasketa esanguratsua lortu nahi denez, feedback-ari garrantzia emango zaio ebaluatzeko tresna gisa.  

Ikastaroa gainditzeko gutxienez proposatutako zereginen %80 egin beharko da eta azken lanaren entrega derrigorrezkoa izango da. 

Bestalde, ikastaro honek irakaslearen jardueran eragin zuzena izan nahi du. Izan ere, landuko diren edukiak eguneroko irakaskuntza-, ikaskuntza- egoeretan txertatzeko baliagarri izango zaizkie irakasleei. 

Arlo artistikoan STEAM metodologiak ezartzeko eta artea eta hezkuntzaren beste diziplina batzuk uztartzeko ezagutzak aplikatzeak ikasleen ikasketa-prozesua elikatuko du. Hezkuntza artistikoan oinarrituko ditugun STEAM metodologia eta ariketen bidez, ikasleek lehen hezkuntza zikloetatik adierazpen artistikorako baliabide anitz eta ugari izango dituzte. Baliabide horiek hezkuntza osatua, multidiziplinarra eta ez mugatzailea lortzeko oinarria izan daitezke. 

Irakasleek metodologia zientifiko, teknologiko eta artistikoetan sormena sustatzeako tresnak izango ditu, ikasleak edozein diziplina eta irakasgaitan gaitasun sortzaileak erabat garatzen jakiteko.

Sektore estereotipatu eta hermetikoetan irisgarritasuna eta aniztasuna sustatzeko tresnak ematea (STEAM) ezinbesteko pausoa da belaunaldi berriak berdintasunean eta parekidetasunean hezteko. Hezkuntza sistemaren hastapenetatik sektore teknologiko, zientifiko eta artistikoen estereotipoak gainditzen dituen hezkuntza bermatzearen erronkari heltzea ezinbestekoa da etorkizuneko gizartea berdintasunean oinarritzeko. 

Baliabideak

Moodle. Ikastaroa gauzatzeko plataforma izango da. 

  • Foroak (parte hartzaileen arteko elkarrizketa eta hartu-emanak sustatzeko bidea) 
  • Karpetak (material-sorta) 
  • Lan materialak (Ikastaroari dagozkion formatu desberdinetako dokumentuak, orrialdeen loturak, ikus-entzunezko baliabideak… eskegiko dira)
  • Atazak (Modu digitalean entregatuko dira jarduerak dagokion formatuarekin)
  • Galdetegiak (Bertan erantzunak automatikoki zuzen daitezke) 
  • Glosarioa

Zoom. Ikastaroan zehar hiru zoom bidezko saio egingo dira, ikastaroa aurkezteko, honi jarraipena emateko eta ikastaroa amaitzeko.

Instagram. Erakuslehio funtzioa eta ezagutza kolektiboa sustatzeko tresna izango da. 

Ikastarorako Instagram profil bat sortuko dugu, non ikastaroan zehar proposatzen diren ariketa pedagogikoak eta ariketa bisualak bertan partekatzeko aukera izango duten ikasleek. Profil hau partekatua izango da, ikasle guztiek bertara sarbidea izango dute erabiltzaile eta pasahitza partekatuarekin. 

Sare sozial honen erabilerak sare sozialen hizkuntzan eta batez ere, arlo artistikoan sor daitezkeen edukiak zabaldu eta komunikatzeko tresna garaikideak menperatzeko ezagutza izatea ahalbidetuko du. Ikastaroan landutakoa eta ikasitakoa publikoki partekatzeko aukera izango dugu, ikastaroaren emaitzak ikusaraziz. 

Telegram. Telegram izango da ikastaroaren komunikazioa arintzeko kanala. Telegram bidez, astez asteko jarraipena egingo da. Moodle eguneratzen den aldiro, bertatik komunikatuko da, ariketen epeak gogoratuko dira, eta aldiro, Moodlean ere eskuragarri izango diren irakurketa edo intereseko estekak partekatuko dira.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak