Kulturarteko gatazken prebentzioa ikasgeletan (071)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/20 - 2022/10/20
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 2 H - On Line 2022/09/20 2022/09/20 18:00-19:30 As
2 22 H - On Line 2022/09/21 2022/10/10
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/11 2022/10/18
4 1 H - On Line 2022/10/20 2022/10/20 18:00-19:30 Og
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Bukatuta
30
On-line

Prestakuntza honek ikasgelan kultura aniztasunean sortzen diren gatazkak identifikatu eta hauei aurre egiteko jarrera eta prozedurak aurrera eramateko irakasleentzako konpetentziak garatzea du helburu.

Euskal Autonomi Erkidegoaren errealitatearen analisia egin eta gero, irakasleak egunerokotasuneko lanean aurkitzen dituzten kulturartekotasunarekin zerikusia duten erronkak azalduko dira, bereziki arazoen ebazpena eta prebentzioa oinarri duten horietan. Bestalde, gai honi aurre egiteko trebetasunak landuko dira, ikasgelan sortzen diren arazoei aurre egin eta baita klaustroan sortutako beharrizanei erantzuteko, ikasle eta irakasleen harremanetik harago sortutako arazoei aurre egin eta eskola eta familien arteko harremanean sortutako arazoei irtenbidea emateko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasgelan ematen diren kultura arteko gatazkak identifikatzeko tresnak garatzea; Ikasgelan ematen diren kultura arteko gatazkei aurre egiteko tresna baliagarriak ezagutzea eta aplikatzea; Gatazkei aurre egiteko estrategiak sortzeko gaitasuna garatzea; Kultura desberdinen arteko elkarbizitza sustatzeko trebeziak garatzea; Gatazken prebentziorako eskola komunitatearen inplikazioa lortzeko trebeziak garatzea; Hezkuntza-komunitatearekin koordinaketa lana garatzea gatazkak lantzeko.
Ikastaroaren edukia

Ardatza: Oinarriak eta kultura arteko gatazkekin lotutako kontzeptuetan murgilketa (1,5 ordu, saio telematikoa) Irailak 20, 18:00etatik 19:30ak arte.
Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Aurre-ebaluazioa eta online plataforma eta materialen aurkezpena. Oinarrizko kontzeptu teorikoak: Kultura, aniztasuna, identitatea, estereotipoak eta aurreiritziak, arrazakeria, eta abar.

II. Ardatza: Kultura arteko gatazken identifikazioa:behaketa prozesua (10 ordu) Irailak 21etik 30era arte.
Kultura arteko arazo motak: arrazakeria, bazterketa, xenofobia, indarkeria, zapalkuntza, mespretxuak, eta abar. Kulturarteko gatazkak identifikatzeko tresnak. Ariketa: Gure ikasgeletan ematen diren kultura arteko gatazken analisia eta behaketa.

III. Ardatza: Ikasleen arteko gatazken prebentzioa: nola jorratu eskolan? (12 ordu) Urriak 1etik 10era arte.
Arazoen prebentziorako eta ebazpenerako trebetasunak: entzute aktiboa, enpatia, kultura arteko ezagutza, arazoen ikuspegi positiboa, komunikazioaren aspektu desberdinen indartzea, eta abar. “Ikastetxearen elkarbizitza plana egiteko gidan” oinarritutako gakoak: irakaslea erreferente, arazoen ebazpen positiboa, inklusiorako dinamikak, eskola komunitatearen inplikazioa, ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintza, ikasle bitertakariaren papera: ikasgelan kulturarteko gatazken prebentziorako baliabideak.

IV. Ardatza: Kultura arteko gatazkei aurre egin eta hauek ekiditeko prebentzioa egiteko: proposamen pertsonala (5 ordu) Urriak 11tik 18ra arte.
Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak. Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, erabiliko diren tresnak. Praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak azalduz eta zailtasunak deskribatuz, ikasitako kontzeptu eta esperientziekin alderatuz. Azkenik, ikasitakoaren analisia. Praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean aurre ikusten diren zailtasunak, aztertutako teoria eta praktikekin konparaketa eta ikasitakoaren analisia.

V. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 ordu, saio telematikoa) Urriak 20, 18:00etatik 19:30ak arte Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez.

Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza. Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. 

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa eta koebaluazioa.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24