TIK-en erabilera Plastika irakaskuntzan (087)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/02 - 2022/12/02
30
Elebiduna
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/11/02 2022/11/28 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/11/28 2022/12/02 Al-As-Az-Og-Or
FUNDACION ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA
Bukatuta
30
On-line

(EUS) Jatorrizko digitalen garaian, teknologia berriak egoki erabiltzen irakatsi behar diegu ikasleei. IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) egunero erabiltzen ditugun tresnak dira, eta gero eta gehiago erabiltzen dira eguneroko, lanerako edo ikasketetako. IKT tresnen erabilera bizitzako espazio askotan erabiltzen ditugu: hiko kudeaketa eta gestioetan, gure burua aurkeztu eta definitzeko, gure ingurukoekin komunikatzeko, kultura eta aisia kontsumitzeko eta baita ere, adierazpen eta sorkuntza artistikoa garatzeko.

Ikastaro honetan, IKTen erabilera plastika-eskolan ezartzen ikasiko dugu. 30 orduko prestakuntza horren bidez, ikasleak gai izango dira IKTak erabiliz hezkuntza plastikoko programa bat diseinatu eta praktikan jartzeko, teknologia horiek irakasgaiaren programan modu jarraian edo puntualean ezartzeko.

(CAS) En la era de los nativos digitales, debemos enseñar y educar a nuestros alumnos en el buen uso y uso práctico de las nuevas tecnologías. Las TIC (Tecnologías de la información y la comunicación), son herramientas que usamos a diario, y cada vez se implementan para más usos cotidianos, profesionales o de estudio. Utilizamos las herramientas TIC en muchos espacios de la vida: gestiones cotidianas, para presentarnos y definirnos, para comunicarnos con nuestro entorno, para consumir cultura y entretenimiento, así como para desarrollar la expresión y la creación artística.

En este curso, aprenderemos a implementar el uso de las TIC en clase de plástica. Mediante esta formación de 30 horas, el alumnado será capaz de diseñar y poner en práctica un programa de educación plástica mediante el uso de las TIC, para implementar estas tecnologías de manera continuada o puntualmente en el programa de la asignatura.

Mediante esta formación de 30 horas, el alumnado será capaz de diseñar y poner en práctica un programa de educación plástica mediante el uso de las TIC, para implementar estas tecnologías de manera continuada o puntualmente en el programa de la asignatura.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Plastika irakasleak
  • Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Formar al profesorado en el uso de TICs en el aula de plástica.
Ikastaroaren edukia

(EUS)

1. Zer dira IKT tresnak, nola aplikatzen dira artean eta nola eragiten dute sormen prozesuan eta arte ekoizpenean.

2. IKT tresnak azken urteetako arte garaikidean. Hainbat eredu, obra eta korronte mota.

3. Ikus entzunezko teknikak eta teknika mixtoak: plastika irakasgaian aplikatzeko proposamenak.

4. Arte bisualak eta gaur egungo informazio kontsumo joera.

5. Plastika irakasgaian aplikatzeko metodologia berriak IKT tresna zehatzetan oinarrituta.

6. Adierazpen artistiko-plastikorako tresna berritzaileak: arte bisualak, arte interaktiboak, arte sonoroa, teknika mistoak, arte digitala, argazkigintza adierazpen eta ikus entzunezko narratiba esperimentalak.

7. Tailer praktikoak: kasu praktikoen azalpena eta teknika konkretuen tailerra IKT tresnak baliatuta plastika irakasgaiaren programan txertatzeko.

(CAS) 

1. Qué son las herramientas TIC, cómo se aplican al arte y cómo influyen en el proceso creativo y en la producción artística.

2. Herramientas TIC en el arte contemporáneo de los últimos años. Diferentes modelos, obras y tipos de corriente.

3. Técnicas audiovisuales y mixtas: propuestas para su aplicación en la asignatura de plástica.

4. Artes visuales y tendencia al consumo de información actual.

5. Nuevas metodologías de aplicación en la asignatura de Plástica basadas en herramientas TIC específicas. (

6. Herramientas innovadoras de expresión artístico-plástica: artes visuales, artes interactivas, arte sonoro, técnicas mixtas, arte digital, fotografía  y narrativas audiovisuales experimentales.

7. Talleres prácticos: Exposición de casos prácticos y taller de técnicas concretas para incorporarlos al programa de la asignatura de plástica utilizando herramientas TIC.

Metodologia

(EUS)

Ikastaro hau online izango da eta horretarako Moodle plataforma erabiliko da. 

Aurkezpen, jarraipen zein itxiera saioak online saio sinkronoak izango dira. Gainontzeko jarduerak ikastaroko parte-hartzaile bakoitzak bere erritmora egin ditzake. Parte-hartzaileek Moodle plataforman izango dituzte eskuragarri edukiak, jarduerak, material didaktikoa zein komunikatzeko tresnak (foroa, esaterako). 

Ikastaroak teoria nahiz praktika bateratuko ditu. Oinarri teoriko eta kontzeptualak ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira, eta aste bakoitzean landutakoaren inguruan proposatuko dira jarduerak. Jarduera praktiko hauek izango dira ikastaroaren funtsa.  Ikastaroaren amaieran, berriz, ikastaroan eskuratutako gaitasun eta ezagutzetan oinarritutako azken lana egin beharko da. 

Ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikastaroko beste kideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek foroaren bitartez. Beraz, taldeko ezagutza eraikitzeko funtsezko tresna izango da foroa. 

Parte hartzaileen ikaskuntza-prozesua autonomoa izango bada ere, ikastaroaren arduradunak une oro jarraipena egingo du eta sor daitezken zalantzak argituko ditu. 


(CAS)  

Este curso se impartirá online, utilizando la plataforma Moodle.

Las sesiones de presentación, seguimiento y cierre serán sesiones síncronas online. El resto de actividades pueden realizarse a su ritmo por cada participante del curso. Los partícipes tendrán acceso a contenidos, actividades, material didáctico y herramientas de comunicación, como el foro, en la plataforma Moodle.

El curso combinará teoría y práctica. Los fundamentos teóricos y conceptuales se trabajarán a través de materiales audiovisuales y se propondrán actividades en torno a lo trabajado en cada semana. Estas actividades prácticas serán el fundamento principal del curso. Al final del curso se realizará un trabajo final basado en las competencias y conocimientos adquiridos en el mismo.

Durante el curso, los participantes podrán compartir sus opiniones, reflexiones, experiencias o dudas con otros compañeros del curso a través del foro. El foro será, por tanto, un instrumento fundamental para la construcción del conocimiento colectivo.

Si bien el proceso de aprendizaje de los participantes será autónomo, la responsable del curso realizará en todo momento un seguimiento y resolverá las dudas que puedan surgir.

Ebaluazioa eta eragina

(EUS)

Ebaluazioa egiteko orduan, ikastaroan zehar egindako askotariko jarduera praktikoak hartu dira kontutan. Parte-hartzaileen lana alderdi desberdinetatik (foroan parte-hartzea, ekarpenak, jarduerak, azken lana…) baloratu nahi denez gero, ebaluazio jarraitua izango da.  Ikasketa esanguratsua lortu nahi denez, feedback-ari garrantzia emango zaio ebaluatzeko tresna gisa.  

Ikastaroa gainditzeko gutxienez proposatutako zereginen %80 egin beharko da eta azken lanaren entrega derrigorrezkoa izango da. 

Bestalde, ikastaro honek irakaslearen jardueran eragin zuzena izan nahi du. Izan ere, landuko diren edukiak eguneroko irakaskuntza-, ikaskuntza- egoeretan txertatzeko baliagarri izango zaizkie irakasleei. 

Irakasleak ikasleen zentzu kritikoa eta adierazpen artistikoa garatzeko gaitasun eta tresna berriak eskaintzeko baliabideak izango ditu. Irakaslea gai izango da hezkuntza-sistemaren fase ezberdinetan dauden ikasleen adierazpen eta sorkuntza artistikoa ahalik eta gehien lantzeko tresnak erakusteko, eta belaunaldi berrien behar sortzaile, artistiko, teknologiko eta sozialetara egokitutako hezkuntza-metodologia berriak aplikatzeko.

Honela, ikasleek, hezkuntza artistikoan IKT tresnen bidez, teknologiaren aplikazio konsziente, kritiko eta sortzailea izateko gaitasuna izango dute, irakasleek bereganatutako ezagutzari esker.

Ikasleei programazio artistiko osoa eta eguneratua eskaintzeko aukera bermatuko du ikastaroak, irakasleek teknika eta ezagutza artistiko eta plastiko berritzaileetan eskuratuko duten ezagutzaren bidez.

(CAS)

La evaluación se realizará teniendo en cuenta la diversidad de actividades prácticas realizadas durante el curso. Dado que se trata de valorar el trabajo de las partícipes desde los diferentes aspectos (participación en el foro, contribuciones, actividades, trabajo final…), se tratará de una evaluación continua. Se pretende obtener un aprendizaje significativo, por lo que se pondrá el feedback como instrumento de evaluación.

La superación del curso requerirá la realización de al menos el 80% de las tareas propuestas, siendo obligatoria la entrega del trabajo final.

Por otro lado, este curso pretende incidir directamente en la actividad del profesorado. Los contenidos de la enseñanza servirán para que los docentes puedan incorporar las capacidades y recursos adquiridos en el programa de  aprendizaje de sus alumnas.

El profesorado dispondrá de recursos para ofrecer nuevas capacidades e instrumentos para desarrollar el sentido crítico y la expresión artística del alumnado. El profesor o profesora será capaz de mostrar herramientas para trabajar al máximo la expresión y la creación artística del alumnado en las diferentes fases del sistema educativo, así como aplicar nuevas metodologías educativas adaptadas a las necesidades creativas, artísticas, tecnológicas y sociales de las nuevas generaciones.

De esta forma, el alumnado, a través de las herramientas TIC en la educación artística, tendrá la capacidad de dar un uso y aplicación consciente, crítica y creativa de la tecnología gracias al conocimiento adquirido por el profesorado.

El curso garantizará la posibilidad de ofrecer al alumnado una programación artística completa y actualizada a través del conocimiento que adquirirá el profesorado, en técnicas y conocimientos artísticos y plásticos innovadores.

Baliabideak

(EUS)

Moodle. Ikastaroa gauzatzeko plataforma izango da. 

  • Foroak (parte hartzaileen arteko elkarrizketa eta hartu-emanak sustatzeko bidea) 
  • Karpetak (material-sorta) 
  • Lan materialak (Ikastaroari dagozkion formatu desberdinetako dokumentuak, orrialdeen loturak, ikus-entzunezko baliabideak… eskegiko dira)
  • Atazak (Modu digitalean entregatuko dira jarduerak dagokion formatuarekin)
  • Galdetegiak (Bertan erantzunak automatikoki zuzen daitezke) 
  • Glosarioa

Zoom. Ikastaroan zehar hiru zoom bidezko saio egingo dira, ikastaroa aurkezteko, honi jarraipena emateko eta ikastaroa amaitzeko.

Instagram. Erakuslehio funtzioa eta ezagutza kolektiboa sustatzeko tresna izango da. 

Ikastarorako Instagram profil bat sortuko dugu, non ikastaroan zehar proposatzen diren ariketa pedagogikoak eta ariketa bisualak bertan partekatzeko aukera izango duten ikasleek. Profil hau partekatua izango da, ikasle guztiek bertara sarbidea izango dute erabiltzaile eta pasahitza partekatuarekin. 

Sare sozial honen erabilerak sare sozialen hizkuntzan eta batez ere, arlo artistikoan sor daitezkeen edukiak zabaldu eta komunikatzeko tresna garaikideak menperatzeko ezagutza izatea ahalbidetuko du. Ikastaroan landutakoa eta ikasitakoa publikoki partekatzeko aukera izango dugu, ikastaroaren emaitzak ikusaraziz. 

Telegram. Telegram izango da ikastaroaren komunikazioa arintzeko kanala. Telegram bidez, astez asteko jarraipena egingo da. Moodle eguneratzen den aldiro, bertatik komunikatuko da, ariketen epeak gogoratuko dira, eta aldiro, Moodlean ere eskuragarri izango diren irakurketa edo intereseko estekak partekatuko dira.

(CAS) 

 Moodle. Será la plataforma para la realización del curso.

  • Los Foros (diálogo entre los participantes y la vía de la recaudación)
  • Carpetas (juego de materiales)
  • Materiales de trabajo (Se colgarán los documentos correspondientes a los diferentes formatos, enlaces de páginas, recursos audiovisuales…)
  • Tareas (Se entregarán las actividades de forma digital con el formato correspondiente)
  • Cuestionarios (En él se pueden corregir automáticamente las respuestas)
  • Glosario
  • Etc.

Zoom. Durante el curso se realizarán tres sesiones de zoom para la presentación, seguimiento y finalización del curso.

Instagram. Será un instrumento para fomentar el conocimiento colectivo y al mismo tiempo será un escaparate de lo trabajado durante el curso. 

Para el curso crearemos un perfil de Instagram en el que los alumnos podrán compartir las actividades pedagógicas y visuales que se proponen durante el curso. Este perfil será compartido, todos los alumnos tendrán acceso a él con usuario y contraseña compartidos.

El uso de esta red social posibilitará el conocimiento para dominar los instrumentos contemporáneos de difusión y comunicación de los contenidos que se puedan producir en el lenguaje de las redes sociales y, sobre todo, en el ámbito artístico. Podremos compartir públicamente lo trabajado y aprendido en el curso, dando a conocer los resultados del mismo.

Telegram. El telegram será el canal de comunicación del curso. Se realizará un seguimiento semanal por telegram. Cada vez que se actualice Moodle se comunicará desde ella, se recordarán los plazos de las actividades y se compartirán las lecturas o enlaces de interés que también estarán disponibles en Moodle.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/10 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/12 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12