Arte garaikidea (093)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/20
30
Euskara
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/01/09 2023/02/09 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/06 2023/02/20 Al-As-Az-Og-Or
FUNDACION ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA
Tramitatzen
30
On-line

Gaur egungo bizitza etengabeko aldaketa eta ikerketa berriak pairatzen du. Gaur egungo bizimoduak etengabe jasaten ditu aldaketak eta ikerketa berriak, eta, ondorioz, handitu egiten dira. Artearen munduak ere etengabe aldatzen eta bilakatzen den egoera hori bizi du. Gero eta tresna, teknika, estilo eta mugimendu gehiago sortzen dira, sormen eta ikerketa artistikoari ateak zabalduz.

Ikastaro honen bidez, ikasleak arte garaikidean trebatuko dira. Arte garaikidearen oinarrizko ezagutzak, mugimenduak eta gaur egungo tendentziak ezagutuko dituzte eta horiek arte irakasgaietan modu teoriko eta praktikoan erakusteko tresnak bereganatuko dituzte.

Ikasitako arte- teoria oinarri hartuta, hainbat kasu praktiko eta teknika ikasiko ditugu ondoren, ikasgeletara edo praktika pertsonaletara proposamen berritzaileak eramateko baliabideak eskuratuz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Plastika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakaslea trebatzea arte garaikidearen inguruan.
Ikastaroaren edukia

1. Arte garaikidearen oinarrizko historia. 1960ko hamarkadatik gaur egunera arte.

2. Arte teknologiko eta performatiboa (Arte interaktiboa, arte sonoroa, ikusizko forma esperimentalak, motion graphics, gailu elektomekanikoak, arte digitala…)

3. Arte garaikidea ikasgelan aplikatzeko metodologia.

4. Arte garaikideko hainbat mugimendu ariketa praktikoen bitartez ezagutzea.

5. Proposamen praktikoa.

Metodologia

Ikastaro hau online izango da eta horretarako Moodle plataforma erabiliko da. 

Aurkezpen, jarraipen zein itxiera saioak online saio sinkronoak izango dira. Gainontzeko jarduerak ikastaroko parte-hartzaile bakoitzak bere erritmora egin ditzake. Parte hartzaileek plataforman izango dituzte eskuragarri edukiak, jarduerak, material didaktikoa zein komunikatzeko tresnak (foroa, esaterako). 

Ikastaroak teoria nahiz praktika bateratuko ditu. Oinarri teoriko eta kontzeptualak ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira, eta aste bakoitzean landutakoaren inguruan proposatuko dira jarduerak. Jarduera praktiko hauek izango dira ikastaroaren funtsa.  Ikastaroaren amaieran, berriz, ikastaroan eskuratutako gaitasun eta ezagutzetan oinarritutako azken lana egin beharko da. 

Ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikastaroko beste kideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek foroaren bitartez. Beraz, taldeko ezagutza eraikitzeko funtsezko tresna izango da foroa. 

Parte hartzaileen ikaskuntza-prozesua autonomoa izango bada ere, ikastaroaren arduradunak une oro jarraipena egingo du eta sor daitezken zalantzak argituko ditu.

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioa egiteko orduan, ikastaroan zehar egindako askotariko jarduera praktikoak hartu dira kontutan. Parte-hartzaileen lana alderdi desberdinetatik (foroan parte-hartzea, ekarpenak, jarduerak, azken lana…) baloratu nahi denez gero, ebaluazio jarraitua izango da.  Ikasketa esanguratsua lortu nahi denez, feedback-ari garrantzia emango zaio ebaluatzeko tresna gisa.  

Ikastaroa gainditzeko gutxienez proposatutako zereginen %80 egin beharko da eta azken lanaren entrega derrigorrezkoa izango da. 

Bestalde, ikastaro honek irakaslearen jardueran eragin zuzena izan nahi du. Izan ere, landuko diren edukiak eguneroko irakaskuntza-, ikaskuntza- egoeretan txertatzeko baliagarri izango zaizkie irakasleei. 

Irakaslea arte garaikideko ezagutzak baliatuta, plastika eta arte irakasgai osatuagoak eta eguneratuak diseinatu eta burutzeko gai izango da. Hezkuntza sisteman mugimendu artisitiko garaikideak ulertarazteak eta horietan oinarrizko ezagutza bermatzeak, etorkizuneko lanbide eta profesional garatu, egokitu eta prestatuagoak izatea ahalbidetuko du.

Teknologiaren erabilera egokia eta kritikoa eginez, arte garaikidean oinarrituta teknologia berrietan aplikazio sortzaileak baliatzeko aukera eta ezagutza bermatuko da hezkuntza sistematik abiatuta. Arte garaikideak dakarkigun hausnarketa berriek hezkuntza sisteman, eta ondorioz, ikasleen artean lantzeak zentzu kritikoa eta hausnaketarako irizpideak sustatu eta garatuko ditu.

Baliabideak

Moodle. Ikastaroa gauzatzeko plataforma izango da. 

  • Foroak (parte hartzaileen arteko elkarrizketa eta hartu-emanak sustatzeko bidea) 
  • Karpetak (material-sorta) 
  • Lan materialak (Ikastaroari dagozkion formatu desberdinetako dokumentuak, orrialdeen loturak, ikus-entzunezko baliabideak… eskegiko dira)
  • Atazak (Modu digitalean entregatuko dira jarduerak dagokion formatuarekin)
  • Galdetegiak (Bertan erantzunak automatikoki zuzen daitezke) 
  • Glosarioa

Zoom. Ikastaroan zehar hiru zoom bidezko saio egingo dira, ikastaroa aurkezteko, honi jarraipena emateko eta ikastaroa amaitzeko.

Instagram. Erakuslehio funtzioa eta ezagutza kolektiboa sustatzeko tresna izango da. 

Ikastarorako Instagram profil bat sortuko dugu, non ikastaroan zehar proposatzen diren ariketa pedagogikoak eta ariketa bisualak bertan partekatzeko aukera izango duten ikasleek. Profil hau partekatua izango da, ikasle guztiek bertara sarbidea izango dute erabiltzaile eta pasahitza partekatuarekin. 

Sare sozial honen erabilerak sare sozialen hizkuntzan eta batez ere, arlo artistikoan sor daitezkeen edukiak zabaldu eta komunikatzeko tresna garaikideak menperatzeko ezagutza izatea ahalbidetuko du. Ikastaroan landutakoa eta ikasitakoa publikoki partekatzeko aukera izango dugu, ikastaroaren emaitzak ikusaraziz. 

Telegram. Telegram izango da ikastaroaren komunikazioa arintzeko kanala. Telegram bidez, astez asteko jarraipena egingo da. Moodle eguneratzen den aldiro, bertatik komunikatuko da, ariketen epeak gogoratuko dira, eta aldiro, Moodlean ere eskuragarri izango diren irakurketa edo intereseko estekak partekatuko dira. 

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak