Dantzak, gorputz adierazpeneko baliabideak Heziketa Fisikoan (094)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/02/04 - 2023/03/29
30
Euskara
UEU egoitza. Markeskola jauregia, Otaola hiribidea 1.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/02/04 2023/03/22 17:30-20:00 Az-Lr
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/03/23 2023/03/29 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Irene Zubizarreta Balboa; Maria Begoña Juaristi Egiraun
Tramitatzen
25
Aurrez aurrekoa

Ikastaroaren datak:

  • Otsailak 4 eta martxoak 4 (09:00-14:00) - larunbatak
  • Otsailak 8, 15, martxoak 8, 15, 22 (17:30-20:30) - asteazkenak

Gure proposamena mugimendu adierazkorrean oinarritzen da, bertan gorputz-adierazpena eta gorputz-adierazpeneko baliabideak modu zabalean jasotzen dira. Izan ere, proposamenean gorputz-adierazpenak, dantzaz gain, bestelako jarduera hauek ere biltzen ditu: mugimendu askea, mugimendu adierazkorra eta sortzailea, antzezlan laburrak, imitazioak, talde kohesiorako jolasak, inprobisazioak, margo-zapi-mozorro bidezko adierazpena eta erlaxazio eta meditazio ariketak. Egungo egoeran, gure ume eta nerabeen beharrizanak aldatu egin dira eta horrek beraien ongizatean eragin zuzena izan du, antsietatea, bakardadea eta depresio egoerak sortuz. Hori dela-eta, ongizatea eta osasuna erregulatzeko asmoz eta gorputza ardatz hartuta, hori lantzeko beharrizana ikusten dugu. Gure ikasleen ongizatea zenbat eta hobea izan, ikastetxe barruko elkarbizitza osasuntsuagoa izango dela uste dugu. Gure oinarrizko konpetentzia motorra da, eta zeharkako konpetentzien artean honakoak nabarmentzen ditugu:

1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia.
2. Gorputzak dakarren informazioa interpretatzeko eta jabetzeko konpetentzia.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia: norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, era berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea. Lankidetzan aritzea eta aniztasunari leku egitea.
4. Ideiak eta proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea.
5. Ikaslearen autoerrealizaziorako bidea egitea bere izaera guztietan: izaera emozionala, intelektuala, motorra. Norberaren autoerregulazio prozesua garatzea.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Izaten ikastea
  • Mugimenduaren gaitasuna
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Heziketa Fisikoko irakasleak gorputz adierazpenerako trebatzea, dantza ezberdinen aukerak ezagutuz beren baliabide motorren bilduma osatzeko; Dantza jarduera berri, motibagarri eta gozagarriak ikastea eta trebatzea ikasleen konpetentzia motorra aberazteko; Gure kultura eta beste kulturen dantzen aukerak ezagutzea eta erabiltzea ikasleen gorputzaren bidezko komunikazioa errazteko.
Ikastaroaren edukia

- Taldea sortzeko baliabideak: zirkuloa. Zirkuloa zertarako.
- Taldekide izatearen garrantzia.
- Burutik gorputzerako bidaia.
- Arnasa eta arreta.
- Gorputzean espazio berriak egiten. Imitazioa, errepetizioa.
- Yogako asanak eta bikotekako luzaketak.
- Erlaxazio-teknikak.
- Erritmoa eta melodia mugimenduaren bidez.
- Norbere erritmoa, zirkuloa osatzen duten kideen erritmoak.
- Gorputzaren plastika.
- Gorputz-adierazpena.
- Ahotsa gorputzaren adierazpide gisa.
- Sormena gorputzaren eta mugimenduaren bitartez.
- Mugimendu adierazkorraren baliabideak: Gorputza arindu, gorputza piztu, adierazi.
- Proiektua. Lan pertsonala.

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) %80ko asistentzia

2) Bukaerako proiektua entregatu eta gainditu.

Baliabideak
  • Ardiles, Hugo (2012). La vida en mis cuerpos. Buenos Aires. Editorial Dunken.

  • Blay, Antonio (2016). Creatividad y plenitud de vida. Barcelona. Ediciones Omega.

  • Heziberri 2020. Eusko Jaurlaritza.

  • Montseny, Ricar (2002). Integración cuerpo-mente. Barcelona. Editorial Indigo.

  • Palcos, María Adela (2004). Escritos. Buenos Aires, Ed. Río Abierto.

  • Río Abierto. El masaje en el sistema Río Abierto. Buenos Aires, Argentina.

  • Río Abierto España-Espacio Movimiento. https://rioabierto.es/

  • Rossi, Vicenzo (2006). La vida en movimiento. El sistema Río Abierto. Buenos Aires. Editorial Kier.

  • Swami Vishnudevananda (1998). El libro de YOGA. Madrid. Alianza Editorial.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe