Zelula eukariotoaren irudien albuma (098)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/16
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 3 H - On Line 2023/01/09 2023/01/09 16:30-19:30 Al
2 20 H - On Line 2023/01/11 2023/02/13 17:00-19:00 Al-Og
3 3 H - On Line 2023/02/16 2023/02/16 16:30-19:30 Og
4 4 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/01/09 2023/02/16
JAKINTZA LANEZKO IKERKUNTZA
Beñat Zaldibar Aranburu; Eider Bilbao Castellanos; Pamela Ruiz Rodriguez; Urtzi Izaguirre Aramayona
Tramitatzen
20
On-line

Ikastaro honetan zelula eukariotoaren egituretan sakonduko da irakasleei tresna birtualak eskainiz. Irakasgaian kontzeptu orokorren birpasa teorikoa egiteaz gain, zenbait kontzeptu, jarduera ezberdinen bidez lantzea proposatzen da. Ikastaroaren abiapuntua, egingo duten zelula eukariotoaren marrazkia izango da, maila orokorra ezagutu eta zenbait kontzeptu ondo finkatzen lagunduko diguna. Ondoren, batetik, mikroskopio mota ezberdinak eta bakoitzak behar duen prozesamendu (zito)histologikoa ezagutu dezaten nahi dugu, partaideek zelula eukarioto baten irudien albuma osatu dezaten. Horretarako, saio bakoitzean eremu argiko mikroskopioarekin eta transmisio mikroskopio elektronikoarekin ateratako zelularen egitura desberdinen mikrografiak bilduko dituzte, beraien álbum propioa osatzeko zein ikasleekin burutuko duten dinamika prestatzeko. Bestetik, mikroskopio birtualekin arituko gara, gertakin mota desberdinak (kontrolak) eta patologiak dituzten laginak aztertzen ikas dezaten.

Ondoren, ikastaroaren garapenean erabiliko diren materialak proposatzen dira (unitate didaktiko orokorra, zelula eukarioto baten marrazkiari dagokion jarduera, eskaneatutako laginen behaketarako eta atlas histologikoen erabilpenerako prozedura, eta zelula eukariotoaren irudien albuma osatzeko txosten orokorra).

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun zientifikoa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Zientifiko-Teknologika irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Zelula eukariotoaren oinarrizko egitura eta ultraestruktura ezagutzea; Organulu eta egitura azpizelularrak ezagutzea; Organulu eta egitura azpizelular desberdinen kokapena ezagutzea zelulan; Prozesamendu histologikoa ezagutzea; Mikroskopio motak ezagutzea eta zelulen ezaugarriak zelan behatzen dira mikroskopio mota desberdinekin; Gertakin histologikoetan erabiltzen diren tindaketa mota deberdinak ezagutzea. Patologia desberdinak (minbizia, ...) histologiaren bidez ezagutzea; Atlas histologikoak erabiltzen ikastea.
Ikastaroaren edukia

1. Mintz plasmatikoa eta bere berezitasunak.
        - Mintz plasmatikoa handipen gutxirekin eta askorekin, transmisio mikroskopio elektronikoan.
        - Mintz plasmatikoaren berezitasunak:
                  Erpinaldean: mikrobiloxkak, glukokaliza, zilioak, estereozilioak.
                  Alboetan: Interdigitazioak.
                  Oinaldean: Oinaldeko tolesdurak.
2. Kanpo matrizea eta zelulen loturak.
        - Kanpo Matrizea:
                 - Oinaldeko xafla.
                 - Kolageno zuntzak eta elastina zuntzak.
                  - Zelularen pareta.
        - Zelulen loturak:
                 - Alboetan:
                        o Ornodunen lotura konplexua (lotura hertsiak, aingurapen gerrikoa, desmosoma),
                        o Ornogabeen lotura konplexua (aingurapen gerrikoa, desmosoma trenkadatua)
                        o Nexuak
                 - Oinaldekoak:
                        o Hemidesmosomak.
3. Zitosola eta zitoeskeletoa.
        - Zitosola.
                 - Erribosomak eta polisomak.
                 - Lipido tantak eta glukogenoa.
        - Zitoeskeletoa.
                 - Aktinazko mikropiruak: mikrobiloxkak, filopodio eta lamelipodioak, miopiruak.
                 - Piru ertainak: desmosomak eta hemidesmosomak.
                  Mikrotubuluak: zilioak, zentrioloak, mikrotubulu axonikoak.
4. Nukleo interfasikoa eta zelulen zatiketa.
        - Interfaseko nukleoa eta bere osagaiak:
                 - Nukleoaren gaineztadura.
                 - Nukleoaren poroa.
                 - Nukleoaren xaflaska.
                 - Heterokromatina.
                 - Eukromatina.
                 - Nukleoloa.
         - Zelularen zatiketaren faseak (mitosia eta meiosia).
         - Zelularen zatiketaren faseetako egiturak:
                 - Kromosomak.
                 - Ardatz mitotikoa eta berau eratzen duten mikrotubulu motak.
                 - Xafla metafasikoa.
                 - Zatiketa ildoa (zitokinesia).
5. Organulu zitoplasmatikoak eta zitosiak
        - Zelularen organulu ezberdinak eta organuluok egoera funtzionalaren arabera izan dezaketen morfologia:
                 - Erretikulu endoplasmatiko pikortsua eta leuna.
                 - Golgi aparatua.
                 - Lisosomak.
                 - Peroxisomak.
                 - Mitokondriak.
                 - Kloroplastoak.
        - Zitosiak eta parte hartzen duten egiturak:
                 - Hartzaile bidezko endozitosia.
                 - Endozitosi eta jariapen besikulak.
                 - Fagozitosia, fagosomak.
                 - Endosomak.
 

Metodologia

Ikastaro hau online sinkronoa izango da.

Urtarrilak 9 16:30etatik 19:30ak arte era presentzialean Plentziako PIEn

Urtarrilak 11, 16, 19, 23, 26, 30 eta otsailak 2,6,9 eta 13 on- line 17:00etatik 19:00etara

Otsailak 16 16:30etatik 19:30etara era presentzialean Plentziako PIEn


Proposatzen den ikastaro honen gehiena online burutuko da. Hasieran, ikastaroaren nondik norakoak azaltzeaz gain, ebaluazioarako osatu beharko den albuma eta unitate didaktikoa nola garatu behar diren azalduko da. Ondoren saio bakoitzean, edukien atalean zehaztutako kontzeptu orokorrak azalduko dira eta albuma osatzeko erabili daitezkeen baliabideak proposatuko dira. Ebaluaziorako ezinbestekoa izango da, albuma osatzea eta azkenengo saio presentzialean aukeztuko duten unitate didaktikoa prestatzea, ikastaroan ikasitako guztia beraien ikasle taldean aplikatzeko egokitzapena izan beharko
duena. Saioak eGelaPI plataforma propiotik eskuragarri egongo diren webex esteketatik jarraitu ahalko dira. eGelaPIn gainera, power point aurkezpenak zein eskuragarri dauden bideoak eskuratu ahalko dira. 

Osatu beharreko albumari dagokionez: Albuma, mikroskopio elektronikoarekin eskuratutako mikrografiekin osatuko da, transmisiomikroskopio elektronikoarekin eskuratutako irudiak lehenetsita. Albumean, zelula eukariotoaren ultraestruktura mailako ezaugarriak erakutsiko dira, eremu argiko mikroskopioari dagokion irudiarekin lagunduta. 

Ebaluazioa eta eragina

Ezinbestekoa izango da saioetan parte hartzea. Partaideek helburu guztiak biltzen dituen mikrografien album bat egin behar dute. Albumean, erabilitako terminologia, azaldutako kontzeptuen ulermena eta irudien aukeratze egokia gauzatu izana baloratuko dira. Honetaz gain, egindako mikrografien albumean oinarrituz, unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu beharko dute, ikastaroan zehar ikasitakoa beraien ikaslekin nola aplikatuko luketen azalduko duena.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04