Kooperazioa Heziketa Fisikoan (099)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/11 - 2023/03/15
30
Euskara
Karmelo ikastola IPI. San Joaquin Kalea, 2, 48004 Bilbo.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/01/11 2023/03/15 17:30-20:00 Az
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/03/09 2023/03/14 00:00-24:00 Al-As-Az-Og
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Jon Ortuondo Barcena
Tramitatzen
25
Aurrez aurrekoa

Ikastaroaren datak:

  • Urtarrilak 11, 18, 25, otsailak 1, 8, 15, 22, martxoak 1, 8 eta 15 (17:30-20:00) - asteazkenak

Gorputz Hezkuntzan, beste arloekin konparatuz, ikaskuntza kooperatiboa nahiko metodologia berria dela esan daiteke. Hala ere, azken urteetan eremu honen inguruan egindako ikerketek gorakada handia izan dute eta honi esker beste egitura lehiakor edo indibidualistaren aurrean bere nagusitasuna erakutsi du. Abantaila hauek ez dira soilik eremu motorrean ematen, baita psikologikoan, afektiboan edota sozialean ere.

Baina planteamendu kooperatiboa Gorputz Hezkuntzako saioetan inplementatzea ez da lan erraza. Alde batetik, arloak izan duen tradizio lehiakorrak gure ikasleen ohituretan eragina izan du eta hori aldatu beharra dago, eta bestetik, irakasleok formakuntza egonkorra eta baliabide didaktikoak faltan bota izan ditugu. Ostera, badira eredu eta estilo desberdinak (Velázquezen (2012) “Coopedagogia motriz” edota Fernández-Río-ren (2017) “Ciclo del Aprendizaje Cooperativo”) metodologia hau gure programazioetan eta egunerokotasunean aplikatzea erraztuko dutenak.

Ikastaro honen bitartez parte hartzaileek metodologia kooperatiboa Gorputz Hezkuntza arloan modu apropos eta eraginkor batean inplementatzeko gai izango dira. Honetaz aparte, metodologiarekin bat datorren ebaluaketa prozesua (formatiboa eta partekatua) barneratu eta praktikara eramateko gai izango dira.

Ikastaroan zehar planteatuko diren jarduera motorrak ahalik eta egoera errealean burutuko dira, parte-hartzaileek hurrengo egunetan haien testuinguruan aurrera eramateko helburuarekin. Gainera, ikastaldian jasoko diren ezagutzak ez dira soilik Gorputz hezkuntza arlora bideratuko, baizik eta beste ikasgai edo diziplinarteko proiektuetan praktikotasuna bilatuko dute. Horrek, eragina eta inpaktu handiagoa sor ditzake ikastetxean.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Mugimenduaren gaitasuna
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua hezkuntza-agenteekin eta sareekin elkarlana egiteko eta parte hartzeko, hezkuntza-ekintzaren eta zentroaren kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikaskuntza kooperatiboaren eta kooperazio-ekintzen zein -jokoen aukerak ezagutzea; Ikaskuntza kooperatiboa erabiltzeko aukerak esploratzea Heziketa Fisikoan; Esparru motorraren gaitasun ezberdinak garatzeko jarduera-motor kooperatiboetan trebatzea; Jarduera kooperatiboak burutzean sor daitezkeen zailtasunak analizatzea irtenbide egokiak emateko; Kooperazio motorraren eragina baloratzea garapen afektiboan, gisa-trebetasun ikaskuntzan eta gizarteratzeko jarreren garapenean; Kooperazio motorra norbere- eta gisa-balioen aldeko HF testuinguruan ulertzea eta kokatzea.
Ikastaroaren edukia

- Ikaskuntza kooperatiboa Gorputz Hezkuntzan: ikaskuntza egiturak, osagaiak, zailtasunak, teknikak eta inplementazio ereduak.
- Jarduera kooperatiboak: jolas eta erronka kooperatiboak.
- Joko eta jarduera kooperatiboekin esperimentazioa beren aukerak eta mugak baloratzeko.
- Ikaskuntza kooperatiboaren zikloa: ezaugarriak, 1. fasea: talde kohesioa , 2. fasea: IK eduki bezala eta 3. fasea: IK baliabide bezala.
- Ikaskuntza kooperatiboa eta konpetentzien araberako hezkuntza.
- Kooperazioaren eragina garapen afektiboan eta gisa balioetan oinarritutako hezkuntzan.
- Ebaluazioa ikaskuntza kooperatiboan. Ebaluazio formatiboa eta partekatua.

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) %80ko asistentzia

2) Bukaerako proiektua entregatu eta gainditu.

Baliabideak
  • Fernández-Río, J. (2017). El ciclo del Aprendizaje Cooperativo: una guía para implementar de manera efectiva el aprendizaje cooperativo en Educción Física. Retos. Nuevas tendencias en Educación Física, Deporte y Recreación, 32, 244-249.

  • Velázquez, C. (2012). La pedagogía de la cooperación en Educación Física. Colectivo la Peonza. Laguna de Duero. Valladolid.

  • Ortuondo Bárcena, J., Hortigüela-Alcalá, D., Bidaurrazaga-Letona, I., & Zulaika Isasti, L. (2022). Efectos de una intervención basada en el aprendizaje cooperativo sobre el autoconcepto físico de futuros docentes de Educación Física (Effects of a cooperative learning based intervention on the physical self-concept of pre-service Physical Education tea. Retos, 44, 827-836. https://doi.org/10.47197/retos.v44i0.90317

  • Bárcena, J. O. (2021). Aprendizaje cooperativo en Educación Física: Una intervención con futuros docentes de Educación Física (Doctoral dissertation), Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).

  • Ortuondo, J. y Zulaika, L. M. (2019). ¿Cómo implementar el aprendizaje cooperativo en la formación inicial de profesorado? Un ejemplo práctico en la asignatura juego y deporte. En P. J. Ruiz y A. Baena (coord.). Metodologías activas en ciencias del deporte. Vol. II. (97-118). Sevilla: Wanceulen S. L.

  • Ortuondo, J. (2018). Aprendizaje cooperativo. Teoría y práctica en las diferentes áreas y materias del currículum [Book Review]. Qualitative Research in Education, 7(3), 359- 361. doi:10.17583.qre.2018.3793

  • Janices, I., Ortuondo, J. y Ortiz de Urbina, Z. (2018). De la competición a la cooperación. El deporte rural vasco como ejemplo de transformación. XI Congreso Internacional de Actividades Físicas Cooperativas. Avilés.


 

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe