Zergatik eta zertarako ikasi geologia? Galdera hauei erantzuteko baliabideak (109)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/16 - 2023/02/28
30
Euskara
EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, 0.5 laborategia, Leioa/ Bilboko kaleetatik/ Sopelako hondartza.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 16 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/01/16 2023/01/19 16:00-19:00 Al-As-Az-Og
2 3 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/01/20 2023/01/20 15:00-18:00 Or
3 6 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/01/21 2023/01/21 09:00-15:00 Lr
4 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/01/16 2023/02/28
JAKINTZA LANEZKO IKERKUNTZA
Ainhoa Alonso Olazabal; Javier Murelaga Bereicua; Jesus Angel Uriarte Goti; Maria Cruz Zuluaga Ibargallartu; Maria Jesus Irabien Gulias; Miren Arantza Aranburu Artano; Miren Karmele Urtiaga Greaves
Tramitatzen
15
Aurrez aurrekoa

Proposatuko kurtsoarekin ikasleak geologiaren kontzeptuen eta erabiltzen den euskarazko hiztegiaren eguneratzea jasoko dute. Baino helburu hau baino garrantzitsuagoa ikasleek beraien zentroetan geologia azaldu behar dutenerako dauden baliabideak eta aukerak ezagutzea izango da. Horretarako ikasleak jasoko duten klase magistraletan geologiako arlo guztietako gaiak landuko dituzte eta gai bakoitzean area horretan aditua den irakasle-ikertzailea izango dute lagun.

Teoria jaso ostean geologian izaten ditugun klase praktikoak jasoko dituzte, laborategian laginekin, gelan ordenagailuarekin eta unibertsitatetik kanpo landa praktika eta ibilbide geologiko urbanoak. Era honetan geologian egiten ditugun praktika mota guztiak ikusteko aukera izango dute eta bakoitzak beraien zentroetan erabiltzeko ideiak jasotzea espero da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun zientifikoa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Zientifiko-Teknologika irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Geologiarekin lotura daukaten gaien ikuspuntu orokorra ematea; Geologiako oinarrizko lan-metodoak erabiltzen (eta/edo aplikatzen) ikastea; Arazo geologikoak erraz, azkar eta eraginkortasunez ebazteko ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzea Lurrean aurkitu dezakegun arroka, mineral eta fosil desberdinen bereizkea; Gure hirietako kaleak erakusten diguten arroken aniztasuna ezagutzea.
Ikastaroaren edukia

1- Barne geologia eta Euskal Herriko Geologia (klase magistrala) (2 ordu).

2- Mineralak (klase magistralak eta eskuzko laginekin zein mikroskopioekin laborategiko praktikak) (2 ordu). Mineral motak eta beraien identifikaziorako erabiltzen diren beraien propietateak.

3- Arroka igneo, metamorfiko eta sedimentarioak (klase magistralak eta eskuzko laginekin zein mikroskopioekin laborategiko praktikak) (3 ordu). Non sortzen dira arroka mota desberdinak eta beraien identifikazioa eskuzko laginekin eta baita ere xafla meheak eta mikroskopio petrografikoekin.

4- Fosilak (klase magistralak eta makrofosilekin zein mikroskopikoekin laborategiko praktikak) (2 ordu). Fosil talde nagusiak eta beraien erabilpena Lurraren historia ezagutzeko.

5- Kanpo geologia. GEOVISOR-a erabiltzen ikasi bertatik mapa topografikoak eta informazio geologikoa ateratzeko. (klase magistrala) (2 ordu).

6- Kalea geologiaren errekurtso didaktikoa bezala (irteera) (3 ordu). Kaleetan aurki dezakegun arroka eta fosil desberdinen identifikazioa.

7- Landa irteera (6 ordu).

8- Ikasleak prestatutako geologiako praktikaren gainbegiraketa (10 ordu, 5 irakasleekin bere zentroetan eta beste 5 presentzi-gabekoak ikasleak berain praktikak prestatzen).

Metodologia

Saioak klase magistraletan, laborategiko praktiketan eta bi irteeretan antolatuta daude. Klase magistraletan plaken tektonikaren teoriarekin lotuta dauden azkenengo hipotesiak erakutsiko dira eta beste saio guztietan arroka, mineral, kanpo geodinamika eta fosilak aztertuko dira. Petrologia, mineralogia eta paleontologian eskuko laginekin zein xafla meheak erabiliko dira. Mikrofosilen kasuan (foraminiferoak, adibidez) beraiek ikusteko lupak erabiliko dira. Bilboko Gran Via-tik gure hirietako eraikinetan aurki dezakegun arroka eta fosilak ikusiko ditugu eta era honetan gure kaleak arrokak eta fosilak ikusteko laborategia bihurtzen ikasiko dugu. Landa irteeran klase magistraletan ikusitako kontzeptuak landuko dira. Proposatuko kurtsoarekin ikasleak geologiaren kontzeptuen eta erabiltzen den euskarazko hiztegiaren eguneratzea jasoko dute. Baino helburu hau baino garrantzitsuagoa ikasleek beraien zentroetan geologia azaldu behar dutenerako dauden baliabideak eta aukerak ezagutzea izango da. Horretarako ikasleak jasoko duten klase magistraletan geologiako arlo guztietako gaiak landuko dituzte eta gai bakoitzean area horretan aditua den irakasle-ikertzailea izango dute lagun. Teoria jaso ostean geologian izaten ditugun klase praktikoak jasoko dituzte, laborategian laginekin, gelan ordenagailuarekin eta unibertsitatetik kanpo landa praktika eta ibilbide geologiko urbanoak. Era honetan geologian egiten ditugun praktika mota guztiak ikusteko aukera izango dute eta bakoitzak beraien zentroetan erabiltzeko ideiak jasotzea espero da.

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioan kontutan izango da ikasleen partehartzea eta bere jarrera klase magistral zein praktikoetan. Notaren beste atala ikasle bakoitzak bere zentroan prestatu behar duen geologiako praktikarekin lortzen da. Praktika hau, bere programazioarekin bat etorri ez gero, bere ikasleekin egin dezake gure gainbegiradarekin. Ezinezkoa baldin bada eguraldia dela eta mendi irteera egin, txostena entregatu beharko du atal hau ebaluatua izan dadin. Apirilena edo maiatzean nahiz eta kurtsoa bukatuta egon ikasleek nahiko balute ez daukagu arazorik beraiekin bakarrik edo bere ikasleekin landa interrera joateko. 

Ikastaro honekin irakasle hauek geologiaren duten informazioa eguneratzea eta klasean erakusteko baliabideekin hornitzea espero dugu. Batez ere landuko diren gaiak aipatutako kurtsoetan eman behar diren edukierekin bat datoz, hots, plaken tektonika, arrokak eta mineralak eta fosilak eta Lurraren historia. Beste urteetan daukagun esperientziarekin esan dezakegu gure jarduera ez dela bukatzen kurtsoarekin. Eman ditugun kurtsoetako ikasleekin kontaktuan jarraitzen dugu eta geologiarekin lotura duen edozein zalantza dutenean edo gure laguntza behar dutenean gurekin jartzen dira kontaktuan. Lortuko dugu ertainetako irakasleek geologia emateko orduan baliabide gehiago izatea eta honen ondorio izan daiteke geologia ikastera etortzen diren ikasle asko gure prestgara kurtsoko ikasleen ikasleak izaten direla.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe