Adimen emozionala eta aldaketaren kudeaketa zure lanpostuan (113)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/03 - 2022/11/29
30
Euskara
AULAS BILBAO, Viuda de Epalza 3 trasera, Bilbo
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2022/11/03 2022/11/29 17:15-20:30 As-Og
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/11/03 2022/11/29
IPACE PSICOLOGÍA APLICADA S.L.
Karmele Saenz Peña
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Ikertzaileen arabera, gaitasun emozionalak garatzeak ondorio positiboak ekartzen ditu ikaskuntza prozesuan, haurraren (eta helduaren) ongizatean, baita azken horrek bere bizitzan aurki ditzakeen oztopo eta arazoen prebentzioan ere. Eta hori posible ez denean, horiei aurre egiteko estrategia egoki eta osasungarriak garatzeko momentuan ere. Gaur egun, hezkuntzaren helburu nagusia gizabanakoaren garapen integrala bultzatzea da, hots, haurrak “izaten” ikastea. Hori, haurrak eduki akademikoak barneratzeaz harago doa, gaitasun emozionalak ere garatzen laguntzea eskatzen duelako.

Horretarako hezitzaileak gai honi nola heldu eta nondik hasi lantzen pentsatu beharko du. Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Parte-hartzaileek laneko gatazkak ebazteko gaitasunak bultzatzea/garatzea eta gatazka horiek bizitzako ikaskuntza-aukera bihurtzea; Emozioak, horien kokapena eta gure gogo-aldartean duten eragina ezagutzeko; eta parte-hartzaileei egokitzapen-ekintzarako eta lan-giro egokia sortzeko gida gisa emozio horiek erabiltzea ahalbidetuko dieten estrategiak eskura jartzeko; Asertibotasuna indartu eta maneiatzeko tresnak eskuratzeko. Errepresioa versus suspertzea; Talde-lana sustatu eta erraztea, eta laneko arazoak ebaztea, lan-taldean oinarrituta.
Ikastaroaren edukia

1. Adimen Emozionala: Adimen emozionala zer den ulertu nahian, bide bat egingo dugu. Hasiko gara aurrekariak aztertzen, ikerkuntza psikologian adimen emozionalaren inguruko kontzeptualizazioan dagoen desadostasuna dela eta, eredu desberdinak daudela ulertuko dugu eta adimen emozionala nola ebaluatu aztertuko dugu. Gaiaren sarrera honi bukaera emateko, gure interesei jarraiki, hots, adimen emozionala hezkuntzan nola sustatu, gaitasun emozionalak zer diren ikusiko dugu, eta ikastaro osoan zehar landuko ditugun bost gaitasunak zertan datzaten azalduko dugu. Honetarako Bartzelonako unibertsitatetik Bisquerra eta kolaboratzaileek (Grup de Recerca en Orientació Psicopedagògica) proposatutako eredua jarraituko dugu, adimen emozionala hezkuntzari begirako aplikazio aberats eta oso erabilgarria proposatzen dutelako.

2. Emozioak: - Definizioa eta ezaugarriak: emozioak zer diren eta hauen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ikusiko dugu. - Osaera: emozioa bere osotasunean ulertzeko, bere alderdi desberdinak zeintzuk diren ikusiko dugu, baita osagai hauetariko bakoitzean egin daitekeen esku-hartzea ere. - Sortze-prozesua: emozioen sortze prozesua zein den azalduko dugu, eta hau ulertuta irakasleak gaituko ditugu emozioak erregulatzeko eta haien ikasleei emozioak erregulatzen laguntzeko estrategia kognitiboetaz baliatuz. - Sailkapena: honen barnean hiru irizpide ikusiko ditugu, emozioen ulermenean eta esku-hartzean garrantzia dutelarik: emozio sinpleak vs. konplexuak; lehenengo mailako emozio egokitzaileak, lehenengo mailako emozio ez egokitzaileak eta bigarren mailako emozioak; eta bukatzeko taldearteko emozioak.

3. Gaitasun emozionalak: - Kontzientzia emozionala: sentitzen dugunaz kontzientzia hartu, jabetu eta identifikatu. Baita bestearen emozio-adierazpenak ulertzeko gaitasuna barne hartuko luke (banakakoak zein taldekoak). Kontzientzia emozionala lantzeko estrategia eta jarduerak landu. - Erregulazio emozionala: zer egiten dugun sentitzen dugun horrekin, emozioen kudeaketa. Errepresioa vs suspertzea. Emozioen erregulaziorako teknikak eta estrategiak landuko dira. - Autonomia emozionala: norbanakoarekin zerikusia duten gaitasun emozionalak landuko dira, hala nola, autokontzeptua eta autoestimua, motibazioa, eta errezilientzia. Baita hauek lantzeko estrategiak eta jarduerak ere.

4. Heziketa emozionala: - AE eta irakasleak: emozionalki adimentsua den irakaslea zer den ikusiko dugu, eta hau lortze aldera, ogibide honetan inportantea da estresa eta burn-out sindromea prebenitzeko estrategiak lantzea ere, irakasle erresilienteak sustatuz. - AE eta ikasleak: Alde batetik adimen emozionala aplikatzeko unean, hezkuntza ziklo desberdinen ezaugarriak kontutan hartu behar ditugu, gure esku-hartzean estrategia eta errekurtso egokiak planteatzeko. Bestetik, dekalogo bat ikusiko dugu adimen emozionala gelan aplikatzen hasteko funtsezko puntuekin.

5. Esku hartzeko metodologia eta baliabideak: Hezkuntza emozionalerako beharrezkoa den metodologiaz arituko gara. Honez gain, irakasleei programa desberdinen hainbat erreferentzia eskeiniko zaizkie, behar badute gai honen aplikaziorako euskarri bezala har ditzaten. Azkenik, ikasitakoaren aplikazioa landuko da, hots, irakasle bakoitza bere eskolaren beharrei begira, taldeka programa txiki bat prestatuko dute gero eskolan aplikatzeko.

Metodologia

Egitaraua, saio presentzialak eta burutu beharreko proiektuaz osatzen da. Ikastaroan alderdi teorikoak eta alderdi praktikoak egongo dira. Oinarri teoriko bat eskeiniko da, eta hau ariketa praktikoekin txertatuko da, ikasleek haien egunerokotasunean bizitako esperientziak gelara ekartzea sustatuz, era honetan ikastaroan ikusitakoa errelitatearekin lotuko baitugu. Alde teorikoari begira, formakuntza teorikoa eskeiniko da adimen emozionalaren inguruan eta honen eduki desberdinei buruzko hausnarketa bultzatuko da. Horretarako, partehartzaileei dokumentazio teorikoa biltzen duen materiala eskeiniko zaie ikastaroaren hasieran, haiek hau ikastaroan zehar aurrera eramango diren jarduera praktikoekin lortutako ikaskuntzaekin osatuz joan dezaten. Ikastaroaren irakasleak aldiz, Power Point aurkezpen baten bidez lagunduko ditu bere azalpenak, hauek hainbat bideorekin eta ariketa praktikoekin tartekatuko direlarik.
Parte-hartzaile eta irakaslearen arteko interakzio bat izango da, non aurkezpen teoriakoak egin ondoren, landutako edukin ezberdinen arteko hausnarketa bultzatuko da bai banaka, binaka, talde txikitan edo edukinen arabera, taldean sustatutako mahai inguruetan. Modu honetan, banakako hausnarketa zein kolektiboan eta lankidetzan oinarritutako ikaskuntza bultzatu nahi da. Gatazken ebazpena lantzeko erabiliko dugun jarduera bat adibidez rol-playin bat proposatzea izango da: irakasleei eskolan eman daitezkeen hainbat gatazka egoera taldera ekartzea eskatuko zaie, eta batzuk hautatu ostean, hauek antzeztuko ditugu, ondorengo egoeraren analisia ahalbidetuz: errol bakoitzaren emozio, pentsamendu jarrera eta jokabidea aztertzeko aukera emango digu, ikastaroan ikasitakoak praktikan jarri eta guztion artean alternatiba egokiak eta osasungarriak planteatuz.

Ebaluazioa eta eragina

Partaideen balorazioa galdeketa bidez izango da, ikastaroa amaitu ondoren programaren funtzionamenduari buruzko gogoeta eskaintzen digun tresna baita, hobetzeko moduak identifikatzen lagunduko diguten adierazleekin. Horrela, jasotako informazioak egoera edo zailtasunei aurre egiteko estrategia berriak garatzen lagunduko digu. Ikasleen lana ebaluatzeko orduan, asistentzia eta parte hartze aktiboaren balorazioa kontutan hartuko dira, baita bukaeran aurkeztu beharko duten programaren balorazioa ere. Programa hauen aurkezpenean ikastaroan zehar ikasitakoaren barneratze edo asimilazio maila ebaluatuko da (ebaluazio kualitatiboa) eta irakasleak behatutako hutsuneak edo gabeziak, irakaslearen eta ikaskideen ekarpenen bidez betetzea sustatuko da, ikasle talde bakoitzari bere programaren inguruko feedback-a eskainiz.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe