Bigarren Hezkuntzan ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa landu aplikazio digitalen bidez. (121)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/10/03 - 2022/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/10/03 2022/10/31
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/26 2022/10/28
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Maialen Urbieta Agirrezabalaga; Mikel Goicoechea Gazagaecheberria
Bukatuta
30
On-line

Ahozko hizkuntza berebizikoa da hizkuntza barneratzeko, bai eta gaitasun sozialak garatzeko ere. Izan ere, gizaki interdependenteak garen hainean, pertsona arteko komunikazioa lantzea garrantzitsua da, eguneroko egoerei erantzuteko ezinbesteko tresna. Alta, hizkuntza irakasteko eta ikasteko teknika berritzaileen premia gero eta nabarmenagoa da, eta bide horretan aplikazio eta baliabide digitalak aintzat hartu eta horien bitartez konpetentzia linguistikoak eskuratzea dagokigu, egungo errealitatearen parametroetan hazi eta hezi nahi badugu.

Zentzu horretan, ikastaro honetan ahozko hizkuntza lantzeko tresna digitalak ezagutarazi eta horiekin trebatzeko oinarriak jarriko dira, irakasleek aurrera begira ikas-irakaskuntza prozesuetan baliatu ditzaten. IKTekin ez ezik, modu ludikoan egiteko parada ere eskainiko du ikastaroak, gerora norbere ikastetxean prozedura ludiko horiek praktikan jartzeko helburuarekin.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Zientifiko-Teknologika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa ezagutzea; Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko baliabide eta aplikazio digitalak ezagutu eta horietan trebatzea; Ahozkoa ardatz duten askotariko praktikak burutzea; Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzea; Literaturarekiko interesa piztea, modu ludiko eta digitalean, eta horiek zabalpenerako baliabideak sortzea; IKTak curriculumean era didaktikoan integratzeko tresnak eskuratzea; Euskarazko booktuber komunitatea handitzea eta euskarazko booktrailer produkzioa areagotzea.
Ikastaroaren edukia
  • Nola izan booktuberra.
  • Booktuber saioak egiteko tresna digitalak.
  • Booktrailerra: zer da eta motak.
  • Booktrailer bat modu egokian egiteko kontuan hartu beharreko atalak eta ezaugarriak.
  • Booktrailerrak egiteko tresna digitalak.
  • Nola egin booktrailer bat.
  • Bideo bikoizketak egiteko aplikazioak.
  • Nola egin bideo bikoizketak.
Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,

1. Astea

  • Ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa: aukdera eta gakoak
  • Nola izan booktuberra
  • Booktuber saioak egiteko tresna digitalak
  • Booktuberrak gara: saio bat egin eta ikaskideekin partekatu

2. Astea

  • Booktrailerra: zer da eta motak
  • Booktrailer bat modu egokian egiteko kontuan hartu beharreko atalak eta ezaugarriak
  • Booktrailerrak egiteko tresna digitalak

3. gaia:

  • Bideo bikoizketak egiteko aplikazioak
  • Nola egin bideo bikoizketak: kontuan hartu beharreko elementuak

4. gaia:

  • Proiektua: ikasitakoak praktikan jartzen.
Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

  1. Nota orokorraren %60a lortu beharko da.
  2. Proiektua entregatu eta gainditu beharko da.
Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/12 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/10 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12