Oinarrizko Zeinu Hizkuntza (142)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/26 - 2022/10/31
30
Euskara
Reyes Católicos 14, Donostia.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2022/09/26 2022/10/31 17:30-19:30 Al-As-Az
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/09/26 2022/10/31
EUSKAL GORRAK-FEDERACION VASCA DE ASOCIACIONES DE PERSONAS SORDAS
Jose Luis Palacios Mitxelena
Bukatuta
15
Aurrez aurrekoa

Oinarrizko Zeinu Hizkuntza izeneko ikastaroa, etorkizun batean entzumen ezgaitasuna duten edo gorrak diren ikasleen irakasle izatea suertatu dakieken hezitzaileei zuzenduta dago, baita egun, halako ezaugarriak dituzten ikasleen irakasleei ere. Aitzitik, gogoan izan behar da, ikastaro hau oinarrizkoa ikasteko parada dela, Zeinu Hizkuntza menperatzeko beharrezko hizkuntza-gaitasuna eskuratzeak, nahitaez, iraupen luzeko eta Zeinu Hizkuntzan guztiz zentratutako prestakuntza eskatuko luke. Ikastaro hau, Zeinu Hizkuntzarekin lehen kontaktua izan eta oinarrizko edukiak barneratzeko aukera bikaina da. 

Zeinu Hizkuntza, inguruarekiko bizipen bisualetik modu naturalean sortu eta garatutako izakion lenguaiaren begi-keinuzko modalitatea da. ZH ikusizko kanalaren bitartez jaso eta, batez ere, eskuen konfigurazio, kokapen eta mugimenduaren bitartez adierazten dugu, baita aurpegi- eta gorputz-adierazpenaren bidez ere. Ahozko hizkuntzatik (AH) bereizita modu naturalean garatu den hizkuntza da eta, horrenbestez, egitura sintaktiko zein antolakuntza modu propioak dituen arren, AHk adina osagai eta ezaugarri ditu. Barne koherentzia dauka eta edozein AH egituratzen duten maila linguistikoak dauzka (fonologikoa, morfosintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa). Hortaz, bere hiztunei edozein esaera eta esanahi igortzeko gaitasuna ematen die.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren (1 eta 2) Hezkuntza Entzumen eta Mintzamena
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Hezkuntza Bereziko langileak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Pertsona gorren garapen integralean komunikazio tresna bezala zeinu hizkuntzaren erabilera erraztea; Zeinu hizkuntzaren errabileraren jarrera bultzatzea; Eskolan komunikazio zeinu hizkuntzan garatzeko oinarrizko ezagutza eskaintzea; Zeinu hizkuntza ikasteko saio praktikoak egitea eta eskola esparruan kokatzea.
Ikastaroaren edukia

1. Alfabeto Daktilologikoa.
2. Norbere aurkezpena eta agurrak.
3. Pertsona-izenordainak eta erakusleak.
4. Edutezko adjektiboak.
5. Astegunak, hilabeteak eta urtaroak.
6. Orduak.
7. Baiezko eta galderazko perpausak.
8. Senide eta lagunen hiztegia.
9. Aurpegi-adierazpenak eta deskribapen fisikoak.
10. Eskolako hiztegia.
11. Gelako elementuen hiztegia.
12. Animalien hiztegia.
13. Kokapena eta orientazioa.
14. Leku-adberbioak.
16. Gorreriari buruzko hiztegia.

Metodologia

Ikaskuntza-prozesua eredu aktibo eta parte hartzailean oinarrituko da. Ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza izango da.

Horren arabera, ikasleak testuinguru bakoitzari dagokion hiztegia, esaerak eta egiturak ezagutuz joango da, gela-inguruneko egunerokotasunari lotutako gertaera eta egoera errealetan benetako komunikazio-gaitasuna izatea ahalbidetuko diotenak.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa emateaz arduratuko diren irakasleak honako teknika hauetaz baliatuko dira ikasleek barneratutako ezagutza eta gaitasunak baloratzeko:
- Galdetegiak eta eztabaidak.
- Ebaluaketa jarraia.
- Autoebaluaketa.
- Banako azken lana.

Ikastaroari dagokion ebaluaketa dela eta, honen amaieran, ikasle bakoitzari asebetetze galdetegi bat banatuko zaio, Euskal Gorrakek irizpide gisa duen hobekuntza etengabea ziurtatuz.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe