AppInventor. Hezkuntzarako aplikazioak sortzen. (144)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/02/27 - 2023/04/28
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
AONIA SOFTWARE S.L.
Tramitatzen
20
On-line

Ikastaro honen helburua da AppInventor-en ezagutza eta erabilera sustatzea, hezkuntzan aplikazioak sortzeko aplikazio gisa. AppInventor ikasleengan gailu mugikorretako aplikazioen ezagutza sustatzen duen tresnetako bat da, eta zuzeneko eragina du ikasleen enplegagarritasunean. Ikastaroaren bidez, AppInventor eta haren oinarrizko elementuak ezagutuko ditugu, eta gure ikasleentzako ikaskuntza-esperientziak diseinatuko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Teknologia Orokorra irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Gailu mugikorretarako aplikazioak sortzen ikastea; Oinarrazko programazioa lantzea blokeka.
Ikastaroaren edukia

1. modulua. AppInventor ezagutzen: aplikazioen sorkuntza ikasgelan.

2. modulua. Aplikazioen programazioa. Blokeak eta erabilerak.

3. modulua. AppInventor ikasgelan.

Metodologia

Ikastaroa online izango da, blended learning formatuarekin, eta gutxi gorabehera 8 asteko iraupena izango du, astean 4 ordu inguru eskainita. Hasierako inaugurazio-saioa presentziala izango da (modu telematikoan ere egin liteke, behar izanez gero), eta grabatu egingo da. 2. eta 3. moduluen formatua web-mintegia izango da, eta horiek ere grabatu egingo dira.

Irakasleek plataformaren bidez eskuratuko dituzte edukiak, SCORM formatuan; horrela, ikasleen aurrerapenaren jarraipen zehatz eta informatua egin ahal izango dute. Edukiak eskuratzeko, beren ordenagailuetan ez dute inolako osagarririk instalatu beharko, eta Interneteko nabigatzaile eguneratu bat besterik ez erabiliz lan egin ahal izango dute. Prestakuntza-jarduera amaitu ondoren ere, irakasleak plataforman sartu ahal izango dira, hilabetez, materialaren zati bat errepasatzeko eta deskargatzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Proposamen hau bereganatutako ezagutzak eta trebetasunak ikasgelako prestakuntza-jardunean aplikatzeko sortuta dago. Horretarako, irakasle parte-hartzaileek honako hauek izango dituzte eskura:
● Ulermena egiaztatzeko jarduerak, bai edukia ikusi eta bertan nabigatu bitartean (bideo-eskolak eta SCORM sortak) bai modulu bakoitzaren amaieran.
● Proposamen praktikoak, ebazpen-gidak barne, irakasleek ikasitakoa ariketa praktikoak eginez probatzeko aukera izan dezaten.
● Irakasleak diseinatutako proposamen pedagogikoa jasoko duen amaierako memoria, bai eta jarduera hori bere ikasleen ikaskuntzan txertatzeak izango duen eraginari buruzko hausnarketa ere.

Hala, proposamena irakasleak bere ikaskuntzak ikasgelan aplikatu ahal izateko dago diseinatuta, horrela bai irakaslearengan duen eragina bai ikasgelan duena ebaluatu ahal izateko.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe