Arduino: sentsoreak eta eragileak (151)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/09 - 2023/02/24
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
AONIA SOFTWARE S.L.
Tramitatzen
20
On-line

Ikastaro honen helburua da Arduino plaka ezagutzea eta ikasgelan erabil dadin sustatzea, bai eta STEAM jarduera eta proiektuetan nola aplikatzen den aztertzea ere. Arduino, zeinak hardware indartsua eta programazio-software moldakorra dituen, euskarri bikaina da programazioa ikasteko eta ikasleekin STEAM proiektuak garatzeko, plakaren elementu nagusiak nola dabiltzan jakitea eta ikasgelako proiektuetan aplikatzea ahalbidetzen dielako. Ikaskuntza hauek zuzeneko eragina dute ikasleen enplegagarritasunean, teknologiak gure eguneroko bizimoduan nola eragiten duen ulertzen baitute. Ikastaro honetan, Arduino plaka eta haren oinarrizko elementuak ezagutuko ditugu, eta gure ikasleentzako STEAM ikaskuntza-esperientziak diseinatuko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Teknologia Orokorra irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Arduino inguruko ezagutzak garatzea (sofware-hardware); STEM proiektu ezberdinen garapena aztertzea sentsoreen erabileraz baliatuz; Sentsore ezberinendandik jasotako datuen kontrola LCD bitartez gauzatzea.
Ikastaroaren edukia

1. modulua. Arduino ezagutzen.

2. modulua. Arduino plakaren programazioa. Blokeak eta erabilerak.

3. modulua. Arduino ikasgelan.

Metodologia

Ikastaroa online izango da, blended learning formatuarekin, eta gutxi gorabehera 8 asteko iraupena izango du, astean 4 ordu inguru eskainita. Hasierako inaugurazio-saioa presentziala izango da (modu telematikoan ere egin liteke, behar izanez gero), eta grabatu egingo da. 2. eta 3. moduluen formatua web-mintegia izango da, eta horiek ere grabatu egingo dira. 

Irakasleek plataformaren bidez eskuratuko dituzte edukiak, SCORM formatuan; horrela, ikasleen aurrerapenaren jarraipen zehatz eta informatua egin ahal izango dute. Edukiak eskuratzeko, beren ordenagailuetan ez dute inolako osagarririk instalatu beharko, eta Interneteko nabigatzaile eguneratu bat besterik ez erabiliz lan egin ahal izango dute. Prestakuntza-jarduera amaitu ondoren ere, irakasleak plataforman sartu ahal izango dira, hilabetez, materialaren zati bat errepasatzeko eta deskargatzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Proposamen hau bereganatutako ezagutzak eta trebetasunak ikasgelako prestakuntza-jardunean aplikatzeko sortuta dago. Horretarako, irakasle parte-hartzaileek honako hauek izango dituzte eskura:
● Ulermena egiaztatzeko jarduerak, bai edukia ikusi eta bertan nabigatu bitartean (bideo-eskolak eta SCORM sortak) bai modulu bakoitzaren amaieran.
● Proposamen praktikoak, ebazpen-gidak barne, irakasleek ikasitakoa ariketa praktikoak eginez probatzeko aukera izan dezaten.
● Irakasleak diseinatutako proposamen pedagogikoa jasoko duen amaierako azalpena, bai eta jarduera hori bere ikasleen ikaskuntzan txertatzeak izango duen eraginari buruzko hausnarketa ere.

Hala, proposamena irakasleak bere ikaskuntzak ikasgelan aplikatu ahal izateko dago diseinatuta, horrela bai irakaslearengan duen eragina bai ikasgelan duena ebaluatu ahal izateko.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/10 - 2023/02/16
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/17