Oinarrizko Zeinu Hizkuntza (164)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/03/06 - 2023/04/21
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 H - On Line 2023/03/06 2023/04/21
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/03/06 2023/04/21
EUSKAL GORRAK-FEDERACION VASCA DE ASOCIACIONES DE PERSONAS SORDAS
Jose Luis Palacios Mitxelena
Tramitatzen
20
On-line

Oinarrizko Zeinu Hizkuntza izeneko ikastaroa, etorkizun batean entzumen ezgaitasuna duten edo gorrak diren ikasleen irakasle izatea suertatu dakieken hezitzaileei zuzenduta dago, baita egun, halako ezaugarriak dituzten ikasleen irakasleei ere. Aitzitik, gogoan izan behar da, ikastaro hau oinarrizkoa ikasteko parada dela, Zeinu Hizkuntza menperatzeko beharrezko hizkuntza-gaitasuna eskuratzeak, nahitaez, iraupen luzeko eta Zeinu Hizkuntzan guztiz zentratutako prestakuntza eskatuko luke. Ikastaro hau, Zeinu Hizkuntzarekin lehen kontaktua izan eta oinarrizko edukiak barneratzeko aukera bikaina da. 

Zeinu Hizkuntza, inguruarekiko bizipen bisualetik modu naturalean sortu eta garatutako izakion lenguaiaren begi-keinuzko modalitatea da. ZH ikusizko kanalaren bitartez jaso eta, batez ere, eskuen konfigurazio, kokapen eta mugimenduaren bitartez adierazten dugu, baita aurpegi- eta gorputz-adierazpenaren bidez ere. Ahozko hizkuntzatik (AH) bereizita modu naturalean garatu den hizkuntza da eta, horrenbestez, egitura sintaktiko zein antolakuntza modu propioak dituen arren, AHk adina osagai eta ezaugarri ditu. Barne koherentzia dauka eta edozein AH egituratzen duten maila linguistikoak dauzka (fonologikoa, morfosintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa). Hortaz, bere hiztunei edozein esaera eta esanahi igortzeko gaitasuna ematen die.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren (1 eta 2) Hezkuntza Entzumen eta Mintzamena
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Hezkuntza Bereziko langileak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Pertsona gorren garapen integralean komunikazio tresna bezala zeinu hizkuntzaren erabilera erraztea; Zeinu hizkuntzaren errabileraren jarrera bultzatzea; Eskolan komunikazio zeinu hizkuntzan garatzeko oinarrizko ezagutza eskaintzea; Zeinu hizkuntza ikasteko saio praktikoak egitea eta eskola esparruan kokatzea.
Ikastaroaren edukia

1 .Zeinuren bat dakizu?

2.Agurrak.

3.Aurkezpena.

4. 1etik 30era zenbakiak.

5 .Nolakoa zara?

6. Gorputza.

7 .Izaerak eta sentimenduak.

8. Hiriak eta Autonomia erkidegoak.

9. Familia.

10. Etxea.

11. Koloreak.

12. Posesiboak.

13. Galderazko partikulak I.

14. Lana eta enplegua.

15. Heziketa.

16. Ezgaitasuna eta teknologia.

17. Adeitasuna.

18. Leku eta kantitate aditzondoak

Metodologia

Estatuko Espainiar Zeinu Hizkuntzen Irakaskuntza Sareko kide garenez, Cnse fundazioako Signocampus (www.signocampus.es), e-learning plataformara sarbidea dugunez, “Oinarrizko zeinu hizkuntzako” online modalitatean emateko aukera dugu. Plataformak, era malgu batean, desplazamendurik gabe, hizkuntza bat ikasteko aukera ematen du, gizarteak duen aparteko eskaerak betez eta hizkuntzaren hedapenari lagunduz. Signocampus, e-learning plataformaren bitartez eskainiko dugun ikastaroaren printzipio metodologikoak, informazio eta komunikazio teknologia desberdinen eta Internetek eskainitako baliabide desberdinen erabileran datza. Ikastaro hau, konstruktibismoaren ikuspegi orokorrean barneratzen da, eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuak(EEMB) sustatzen duen hizkuntzak ikasteko ikuspegiarekin harreman estua du. Gainera, helduen ikasketari buruzko teoriak ere kontuan hartu dira, horregatik, ikastaroaren diseinuak learning-by-doing eredu pedagogikoa jarraitzen du. Eredu honek, nahiz eta irakasleria, ezagutzen lehenengo igorleak izan, benetazko igorleak, ekintzak izaten dira.

Ikasle bakoitzari, ikastaro guztian zehar lagunduko dion tutore bat egokituko zaio. Ikaslea tutorearekin berak behar beste alditan harremanetan jarri ahalko da, dituen zalantzak edo edozein galdera egiteko eta behar izatekotan, bakarkako tutoretzak adostu ditzake. Ikastaro honetan, irakaslearen papera oso garrantzitsua izango da, bere eskuetan ere baitago ikastaroaren arrakasta, bera izango baita ikasleei ikastaroan zehar orientazioa emango diena, zalantzak argituko diena, arazoak konpondu, dinamizatuko duena…

Ikaskuntza-prozesua eredu aktibo eta parte hartzailean oinarrituko da. Ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza izango da. Horren arabera, ikasleak testuinguru bakoitzari dagokion hiztegia, esaerak eta egiturak ezagutuz joango da, gela-inguruneko egunerokotasunari lotutako gertaera eta egoera errealetan benetako komunikazio-gaitasuna izatea ahalbidetuko diotenak.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa emateaz arduratuko diren irakasleak honako teknika hauetaz baliatuko dira ikasleek barneratutako ezagutza eta gaitasunak baloratzeko:
- Galdetegiak eta eztabaidak.
- Ebaluaketa jarraia.
- Autoebaluaketa.
- Banako azken lana.

Ikastaroari dagokion ebaluaketa dela eta, honen amaieran, ikasle bakoitzari asebetetze galdetegi bat banatuko zaio, Euskal Gorrakek irizpide gisa duen hobekuntza etengabea ziurtatuz.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe