Adimen gaitasun handiko ikasleei erantzutea eskola inklusiboan (182)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/19 - 2022/10/24
30
Euskara
EHUko Hezkuntza Fakultatea, Leioa.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2022/09/19 2022/10/17 17:30-20:00 As-Og
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/10/21 2022/10/24
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Bukatuta
30
Aurrez aurrekoa

Eskola inklusiboak ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa eskatzen digu. Hezkuntza-sistemaren erronka estrategikoetako bat aniztasunari erantzutea denez, erantzun horrek aurreikusten du adimen gaitasun handiak dituzten ikasleei arreta ematea, ikuspegi zabal eta inklusibotik, eta Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoak ezarritako lehentasunak kontuan hartuta. Hezkuntza-praktikak malgua izan behar du, eta sortzen diren premiei erantzuteko neurri espezifikoak bildu behar ditu. Horretarako, gaitasun handiak dituzten ikasleen esparrua landu behar da bereziki eta sakonean, haien premietarako egokiak eta eskola inklusiboarekin eta bizikidetza positiboarekin koherenteak izango diren proposamenak egiteko. Ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia. Beraz, ezin da ahaztu gure erabaki profesionalek ikaskuntza/irakaskuntza prozesuetan duten garrantzia eta ikasle guztien eskola-arrakasta lortzeko duten rol erabakigarria.

Hezkuntza-sistemaren erantzukizuna da adimen gaitasun handiko ikasleei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren neurriak ezartzea. Era berean, irakasleei, ikasleei berei, familiei eta beste agente batzuei dagokie erantzunkidetasunez jokatzea, erantzunak ikasleengan emaitza arrakastatsua izan dezan. Jakina da ikasle guztiak desberdinak eta bakarrak direla eta ikasle guztien ezaugarririk azpimarragarriena aniztasuna dela, baina gogorarazi beharra dago adimen gaitasun handiko ikasleek ere oso talde heterogeneoa osatzen dutela, eta talde horren aniztasuna taldeko pertsona bakoitzaren adinakoa dela.

Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko planaren (2019-2022) ildoak eta eskema jarraituaz, ikastaro honetan adimen gaitasun handiko ikasleen ezaugarri komunak ezagutuko ditugu, EAE-n ikasle-talde honen azterketa estatistikoaren eta diagnostikoaren analisia eginez; diagnostiko eta identifikaziorako tresnak zein orientabideak emango ditugu; eragile ezberdinen partehartzearen azterketa egingo dugu; eta esku hartzerako metodologia berritzaileak, orientabideak eta estrategiak zabalduko ditugu.
 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Adimen gaitasun handiko ikasleen errealitatearen eta erantzun egokia emateko beharraren inguruan sentsibilizatzea; Hezkuntza-komunitatea prestatzea (AGH zer diren jakitea – kontzeptualizazioa) AGH ikasle horiei erantzun egokia eman diezaien. Eskola Inklusiboaren ildotik ikasle horiei erantzun egokia emateko prestatzea; Eskola eremuan identifikatzeko eta detektatzeko prozesua eta tresnak ezagutzea; Ikastetxean adimen gaitasun handiko ikasleekiko esku hartzea sistematizatzen laguntzea, haien hezkuntza-arrakasta sustatzeko; Metodologia berritzaileak eta baliabide desberdinak partekatzea; Hezkuntza- eta gizarte-agenteekin lankidetzan jarduteko eta parte hartzeko prozesuak sustatzea, jarduketa koherenteak eta bateratuak bermatzeko; Familia eta eskola arteko komunikazioa eta elkarlana bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea; Hezkuntza Sailaren agiri markoa ezagutzea.
Ikastaroaren edukia

Aurkezpena-. EgelaPi plataforma eta ikastaroaren ezaugarriak (3 ordu).

1. Modulua-. Heterogeneoren errealitatea, adimen gaitasun handiko ikasleen ezaugarri komunak (kognitiboak, emozionalak, sozialak) eta dituzten hezkuntza premiak. Genero eta adimen gaitasun handiak (4 ordu).

2. Modulua-. Ikasleen ezaugarrien gaineko gogoeta (mitoak eta errealitatea) eta terminoen (adimen gaitasun handiak, goiztiartasuna, supergaitasuna eta talentua) zehaztasuna (4 ordu).

3. Modulua-. Ikasle horiek antzemateko tresnak eta eragile ezberdinen rola prozesuaren zati bakoitzean (familia, irakasle, tutore, aholkulari eta Berritzeguneko HPB aholkularia). Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022 ezartzen dituenak. Eragileen arteko koordinazio eta elkarlana (4 ordu).

4. Modulua-. Adimen Gaitasun Handiko ikasleei arreta Heziberri 2020 markoan. Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022 (4 ordu).

5. Modulua-. Metodologia eta gelako praktika egokiak, CURRICULUMA ABERASTEA (4 ordu).

6. Modulua-.Ikasgelan erantzun egokia/esku-hartzea. CURRICULUMA ABERASTEA adibide praktikoak (4 ordu).

Azken ataza- (3 ordu).

Metodologia

Ikastaroa, presentziala den arren, IKT-en soportea izango du ikastaroaren jarraipena behar den bezala eta erregistratua egin ahal izateko. Horretarako, UPV/EHUk unibertsitateko kideen eskura jartzen duen EgelaPi izena duen irakaskuntza telematikorako plataforma erabiliko dugu oinarri. Ikaskuntza-metodo honek prestakuntza egokia ematea nahi du, ikastaro honetarako bereziki diseinatutako hainbat material didaktiko digitalizatua erabiliz. Material hori testuek, ilustrazioek, bideoek, glosarioek, estekek eta ariketek osatzen dute.

Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko. Gainera, partaideen tutoretza- eta arreta-erregimen iraunkorra dakar.

Ikastaroa euskaraz emango da bere osotasunean, nahiz eta hainbat baliabide beste hizkuntzetan aurkeztuko diren.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, faseen ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.

Parte-hartzaile bakoitzaren ikastetxean eragina edo inpaktu zuzena izan nahi du ikastaro honek, prestakuntza honetan ikasitakoaren bitartez eta zehazki, egin beharreko azken atazaren bitartez; honen asmo nagusiena parte-hartzaileen bidez ikastetxeetan eskuratutako ezagutzak integratzea da: ikasitako eduki guztiak ikastetxe bakoitzeko klaustroetara eramango den amaierako aurkezpen edo memoria batean integratzea, irakasleon kolektiboa prestatzen jarraitu ahal izateko. Asmo handiko helburua bada ere, Hezkuntza Sailaren Adimen Gaitasun Handiko ikasleentzako Planaren helburuekin koherentea izan nahi du.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak