Hezkuntza erantzuna Arreta Gabeziaren Nahasmendua Hiperaktibitatearekin duten ikasleentzako (187)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/01/10 - 2023/02/09
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 H - On Line 2023/01/10 2023/02/07
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/02/07 2023/02/09
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Andoni Arguiñano Madrazo
Tramitatzen
40
On-line

Gaur egun, gizartean gero eta kezka handiagoa dago ikasleei kalitatezko hezkuntza-erantzuna eskaintzeko beharraren inguruan. Erantzun horrek ikasleen arreta testuinguru normalizatu eta inklusibo baten planteamenduan oinarrituta egon behar du eta, aldi berean, banakoen desberdintasunen aurrean erantzun eraginkorra eman behar du. Eskola inklusiboak ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa eskatzen digu. Hezkuntza-praktikak malgua izan behar du, eta sortzen diren premiei erantzuteko neurri espezifikoak bildu behar ditu. Ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia. Beraz, ezin da ahaztu gure erabaki profesionalek ikaskuntza/irakaskuntza prozesuetan duten garrantzia eta ikasle guztien eskola-arrakasta lortzeko duten rol erabakigarria.

Jakina da ikasle guztiak desberdinak eta bakarrak direla eta ikasle guztien ezaugarririk azpimarragarriena aniztasuna dela. Hezkuntza-sistemaren erantzukizuna da ikasle guztiei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren neurriak ezartzea. Era berean, irakasleei, ikasleei berei, familiei eta beste agente batzuei dagokie erantzunkidetasunez jokatzea, erantzunak ikasleengan emaitza arrakastatsua izan dezan. Hori dela eta, egungo hezkuntza-erronka garrantzitsuenetako bat dibertsitateari erantzutea da, ikuspegi zabal eta inklusibo batetik. AFN-H duten haurren eta nerabeen errendimendu- eta jokabide-zailtasunen kausa haien barne-prozesuetan bilatu behar da. Hori argi ez badugu, ondorio okerra atera dezakegu, edozein zailtasun emozional, eta portaera-zailtasunak edo ikastekoak honako hauen ondorioa direla pentsatuta: familiaren baitako harreman pobre edo patologikoarena, hazteko jarraibide okerrena edo zuzendu beharreko jarrerak modu desegokian lantzearena.

Helduok ez dugu haur horien jokabideen eta zailtasunen errua, baina behar duten laguntza eman diezaiekegu horiez gain beste arazorik izan ez dezaten, eskola-porrotarik, autoestimu faltarik edo berez izan behar ez luketen frustraziorik izan ez dezaten, alegia. Zientziak frogatu duenez, nahaste horrek nolabaiteko lotura du sakonago aztertu den ikasteko hainbat zailtasunekin. Haur eta nerabe horien hezkuntzan gauden heldu guztiok (gurasoak, hezitzaileak eta bestelako profesionalak) koordinatuz baino ez ditugu lortuko nahi ditugun emaitzak. Irakasleei formazioa eta laguntza emanda eta haur nahiz nerabe horien heziketan esku hartzen dugun guztiok ahalegin txikia eginda, asko hobe daiteke haien bizimodua.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikastetxean ikaslegoaren aniztasunarekiko esku hartzea sistematizatzen laguntzea, ikasle guztion hezkuntza arrakasta sustatzeko; Ikaslegoaren interesetara egokituta dauden ikasketa-esperientzia aberasgarriak eta motibagarriak bermatzea; AFN nahasmena zer den ezagutzea; Detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak lantzea; Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea; Ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak diseinatzean, eskola-ingurunea aberastea sustatzea, orobat ikasleen, irakasleen eta horien guztien eta hezkuntza- komunitateko beste eragile batzuen arteko interakzioak hobetzea; Metodologi berritzaileak eta baliabide desberdinak partekatzea; Hezkuntza- eta gizarte-agenteekin lankidetzan jarduteko eta parte hartzeko prozesuak sustatzea, jarduketa koherenteak eta bateratuak bermatzeko; Familia eta eskola arteko komunikazioa eta elkarlana bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea; Hezkuntza Sailaren agiri markoa ezagutzea.
Ikastaroaren edukia

Aurkezpena-. EgelaPi plataforma eta ikastaroaren ezaugarriak (3 ordu).

1 Modulua-. AFN-Hri buruzko kontzeptualizazioa: Sintomak, ezaugarriak, motak, maiztasuna, zergatiak... nola funtzionatzen du garunak? (3 ordu).

2 Modulua-. Genero eta AFN-H (3 ordu).

3 Modulua-. Ikasle horiek antzemateko tresnak (detektzioa) eta eragile ezberdinen rola prozesuaren zati bakoitzean (familia, irakasle, tutore, aholkulari eta Berritzeguneko HPBk aholkularia); Detekzioan ematen diren zailtasunak (3 ordu).

4 Modulua-. Eragileen arteko koordinazio eta elkarlana (3 ordu).

5 Modulua-. AFN-H duten ikasleei arreta Heziberri markoan. Eskola inklusiboa garatzeko esparru-plana 2019-2022 (3 ordu).

6 Modulua-. Metodologia eta diziplina anitzeko gelako praktika egokiak. Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala IDU-DUA (3 ordu).

7 Modulua-. Erantzun ezberdinak egoera errealen aurrean (3 ordu).

8 Modulua-. AFN-H gida praktikoak (3 ordu).

Azken ataza- (3 ordu).

Metodologia

UPV/EHUk unibertsitateko kideen eskura jartzen duen EgelaPi izena duen irakaskuntza telematikorako plataformaren bidez egingo da ikastaroa. Ikastaroaren metodologia online eta urrutiko irakaskuntzan oinarritzen da. Horrek aukera ematen dio ikasleari ikastaroa jarraitzeko, edozein dela ere bere kokalekua. Ikaskuntza familiako eta laneko erantzukizunekin bateragarri egitea, eta joan-etorrien beharrik gabe ikastea. Ikaskuntza-metodo honek prestakuntza egokia ematea nahi du, ikastaro honetarako bereziki diseinatutako hainbat material didaktiko digitalizatua erabiliz. Material hori testuek, ilustrazioek, bideoek, glosarioek, estekek eta ariketek osatzen dute.

Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko. Gainera, partaideen tutoretza- eta arreta-erregimen iraunkorra dakar.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, faseen ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.

Parte-hartzaile bakoitzaren ikastetxean eragina edo inpaktu zuzena izan nahi du ikastaro honek, prestakuntza honetan ikasitakoaren bitartez eta zehazki, egin beharreko azken atazaren bitartez; honen asmo nagusiena parte-hartzaileen bidez ikastetxeetan eskuratutako ezagutzak integratzea da: ikasitako eduki guztiak ikastetxe bakoitzeko klaustroetara eramango den amaierako aurkezpen edo memoria batean integratzea, irakasleon kolektiboa prestatzen jarraitu ahal izateko.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/30 - 2023/02/24
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe