Arte eta Teknologia gozatzeko: erretratuaren teknika ahaztuak edo maisu handien begirada optikoa XVI. mendetik aurrera (191)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/07 - 2022/11/30
30
Euskara
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARAZI IKT, S.L.
Bukatuta
30
On-line

Ikastaro honetan, erretratuaren teknikan oinarrituta lau mendeetako bidaia egingo dugu. Honetarako teknika eta estilo anitzak landuko ditugu, mundu osoko artista garrantzitsuen lanak aztertzen ditugun bitartean. Honekin lotuta, lurralde askotako influentziak ezagutzeko aukera ere izango dugu: Italia, Herbehereak, Alemania, Amerika… Modu honetan hain zabala den erretratuaren teknikan gehiago sakontzeko aukera izango dugu, era dinamiko eta parte-hartzailean.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasle guztien garapen osoa eta integratua lortzeko formazio baliagarria izatea. Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea (pertsonalak zein taldekoak), pertsona bezala beharrezkoak dituen konpetentziak eskuragarri jarri, manipulazioa, esperimentazioa, hausnarketa, ondorioztatzea, eraldatzea bultzatuz gaiarekiko zein etaparekiko.
Ikastaroaren edukia

1. XVI. MENDEA

   1.1. HARMONIA LORTZEA

  • Testuinguru orokorra. Toscana eta Erroma, XVI. mendearen lehen erdia
  • Leonardo da Vinci (1452-1519)
  • Sandro Botticelli ( 1445-1510)
  • Miguel Ángel Buonarroti (1475-1564)
  • Rafael (1483-1520)

1.2. ARGIA ETA KOLOREA

  • Testuinguru orokorra. Venezia eta iparraldeko Italia
  • Giovanni Bellini (1431 ?-1516)
  • Giorgione (1478?-1510)
  • Tiziano (l485?-1576)

1.3.IKASKUNTZA BERRIAREN IKASTAROA

  • Testuinguru orokorra. Alemania eta Herbehereak, XVI. mendearen lehen erdia
  • Alberto Durero (1471-1528)
  • Martin Schongauer (1453?-1491)
  • Lucas Cranach (1472-1553)

1.4. KRISI BAT ARTEAN

  • Testuinguru orokorra. Europa, XVI. mendearen bigarren erdia
  • Domenikos Theotokopoulos. El Greco (1541?-1614)
  • Hans Holbein el Joven (1497-1543)
  • Giuseppe Arcimboldo (1527-1593)

2. XVII. MENDEA

2.1 IKUSPEGI BERRIAK

  • Testuinguru orokorra. Europa katolikoa, XVII. mendearen lehen erdia
  • Michelangelo da Caravaggio (1573-1610)
  • Pedro Pablo Rubens (1577-1640)
  • Antón van Dyck (1599-1641)
  • Diego Velázquez (1599-1660)

2.2. NATURAREN ISPILUA

  • Testuinguru orokorra. Holanda, XVII. mendea
  • Rembrandt van Rijn (1606-1669)
  • Jan Vermeer (1632-1675)

3. XVIII. MENDEA

3.1. ILUSTRAZIOA

  • Testuinguru orokorra. Ingalaterra eta Frantzia, XVIII. mendea
  • Joshua Reynolds (1723-1792)
  • Jean-Honoré Fragonard (1732-1806)

3.2. TRADIZIOAREN HAUSTURA

  • Testuinguru orokorra. Ingalaterra, Amerika eta Frantzia, XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen lehen erdia
  • Jacques-Louis David (1748-1825)
  • Francisco de Goya (1746-1828)

4. XIX. MENDEA

4.1. ETENGABEGO IRAULTZA

  • Testuinguru orokorra
  • Jean-Auguste-Dominique Ingres (1780-1867)
  • Eugène Delacroix (1798-1863)
  • Gustave Courbet (1819-1877)
  • Pierre Auguste Renoir (1841-1919)

4.2. IKUSMOLDE BERRIEN BILA

  • Testuinguru orokorra. XIX. mendearen amaiera
  • Paul Cézanne (1839-1906)
  • Vincent van Gogh (1853-1890)
  • Henri Matisse (1869-1954)
Metodologia

Ikastaroaren edukiaren izaerarengatik alderdi teorikoa izango badu ere, ikuspuntu praktikoa indartzea aurreikusten da, gaiaren lanketa dinamiko eta arina lortuz. Edukiak banatzen diren lau bloke hauetan, garaiaren inguruko sarrera bat egingo da eta ondoren hautatutako artisten lanen azterketa egingo da. Irakasleek kontzeptuak barneratzeaz gain, ikasgelan hauek nola aplikatu ere ikasiko dute. Izan ere, ikastaroaren atal bat erretratuaren teknika ikasleekin lantzeko materialaren sorrerara bideratuko da. Eduki guztiak landu ondoren amaierako txostena osatu beharko da.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioaren bitartez partaideen aurre-iritziak ezagutuko dira. Ikastaroan zehar etengabeko ebaluazioa egingo da honako irizpideak oinarri hartuta: ikasleen parte hartzearen erregistroa eta egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena. Azkenik, eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa eskatuko zaie partaideei hobekuntzak planteatu ahal izateko.

Ikastaroaren eragina honako irizpide hauen arabera neurtuko da:

  • Arteak bete izan dituen funtzio sozialetan izandako aldaketak identifikatzea eta ulertzea.
  • Artearen ikuskera estetiko ugariak aztertzea eta garaian garaiko testuinguru historiko eta kulturalekin lotzea.
  • Artelan nabarmenak aztertzea, sailkatzea eta horiei buruzko iruzkinak egitea, eta horretan zenbait ikuspegi (teknikoa, formala, semantikoa, kulturala, soziologikoa eta historikoa) barnean hartzen dituen metodo bat aplikatzea, arteaz gozatzen ikasteko.
  • Artista nagusien artelan nabarmenenak identifikatzea, aztertzea eta interpretatzea eta horrela, artelan horiek beren garaiko gizartearen ispilu direla ohartzea.
Baliabideak
  • Moodle plataforma
  • Ikasgelan ariketa praktikoak bideratzeko argibideak jasotzen dituen txostena (deskargatzeko moduko pdf formatuan).
Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe