Sinbologia erlijiosoa nerabeak txunditzeko: jainkosa ama natura eta astroak gurtzetik gure bizitzako sinboloetara. (193)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/03/06 - 2023/03/30
30
Euskara
Zehaztu gabe
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARAZI IKT, S.L.
Tramitatzen
30
On-line

Ikastaroaren garapena 8 atal nagusitan antolatzen da. Atal bakoitzaren barruan sarrera labur bat dago, une historiko bakoitzaren berezitasunak azaltzeko. Ikastaroaren interesa Historia ikasgelara eramatean datza, ama jainkosen esanahi sinbolikoaren garapenak gure gizarte garaikidean oinerdetzan hartzen ditugun ikusmoldeak aztertuz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasle guztien garapen osoa eta integratua lortzeko formazio baliagarria izatea. Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea (pertsonalak zein taldekoak), pertsona bezala beharrezkoak dituen konpetentziak eskuragarri jarri, manipulazioa, esperimentazioa, hausnarketa, ondorioztatzea, eraldatzea bultzatuz gaiarekiko zein etaparekiko.
Ikastaroaren edukia

1. JATORRIA: JAINKOSA AMA PALEOLITIKOA

  • Ama jainkosa bizi-iturri sortzaile
  • Haitzuloa jainkosa amaren umetoki
  • Heriotzaren eta berpizkundearen jainkosa

2. JAINKOSA NEOLITIKOA

  • Europa
  • Animalien jainkosa
  • Erditzen duen jainkosa

3. KRETA: BIZITZAREN, HERIOTZAREN ETA BIRSORKUNTZAREN JAINKOSA

  • Aizkora bikoitzaren jainkosa
  • Birsorkuntzaren jainkosa
  • Labirintoko dama

4. BRONTZE AROA

  • Naturaren banaketa
  • Jainkosa amaren endekapena
  • Inbertsio handia

5. INANNA-ISHTAR: MESOPOTAMIAKO JAINKOSA

  • Inanna
  • Inanna eta legeak
  • Inannaren jaitsiera

6. ISIS: EGIPTOKO JAINKOSA

  • Isisen jatorria
  • Mila izenen jainkosa
  • Ama semea

7. GREZIAKO JAINKOSAK

  • Gea
  • Hera
  • Atenea
  • Afrodita
  • Deméter
  • Perséfone

8. JAINKOSA TESTAMENTU ZAHARREAN EZKUTATUA

  • Sofia: ama, alaba eta neska-laguna
  • Eva: bizidun ororen ama
  • Maria: jainkosaren itzulera
Metodologia

Ikastaroaren edukiaren izaerarengatik alderdi teorikoa izango badu ere, ikuspuntu praktikoa indartzea aurreikusten da, gaiaren lanketa dinamiko eta arina lortuz. Edukiak banatzen diren lau bloke hauetan, garaiaren inguruko sarrera bat egingo da eta ondoren hautatutako artisten lanen azterketa egingo da. Irakasleek kontzeptuak barneratzeaz gain, ikasgelan hauek nola aplikatu ere ikasiko dute. Izan ere, ikastaroaren atal bat erretratuaren teknika ikasleekin lantzeko materialaren sorrerara bideratuko da. Eduki guztiak landu ondoren amaierako txostena osatu beharko da.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioaren bitartez partaideen aurre-iritziak ezagutuko dira. Ikastaroan zehar etengabeko ebaluazioa egingo da honako irizpideak oinarri hartuta: ikasleen parte hartzearen erregistroa eta egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena. Azkenik, eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa eskatuko zaie partaideei hobekuntzak planteatu ahal izateko.

Ikastaroaren eragina honako irizpide hauen arabera neurtuko da:

  • Arteak bete izan dituen funtzio sozialetan izandako aldaketak identifikatzea eta ulertzea.
  • Artearen ikuskera estetiko ugariak aztertzea eta garaian garaiko testuinguru historiko eta kulturalekin lotzea.
  • Artelan nabarmenak aztertzea, sailkatzea eta horiei buruzko iruzkinak egitea, eta horretan zenbait ikuspegi (teknikoa, formala, semantikoa, kulturala, soziologikoa eta historikoa) barnean hartzen dituen metodo bat aplikatzea, arteaz gozatzen ikasteko.
  • Artista nagusien artelan nabarmenenak identifikatzea, aztertzea eta interpretatzea eta horrela, artelan horiek beren garaiko gizartearen ispilu direla ohartzea.
Baliabideak
  • Moodle plataforma
  • Ikasgelan ariketa praktikoak bideratzeko argibideak jasotzen dituen txostena (deskargatzeko moduko pdf formatuan).
Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18