Google Classroom: ikas-irakasteko ingurune birtuala (207)
2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/05 - 2022/10/09
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 23 H - On Line 2022/09/05 2022/10/09
2 4 H - On Line 2022/09/12 2022/10/03 17:30-18:30 Al
3 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/09/05 2022/10/09
ELURNET INFORMATIKA ZERBITZUAK, S.L.
Tramitatzen
30
On-line

Ikastaro honetan ikasgela birtualak Google Classroom bidez sortzeko eta kudeatzeko baliabideak ezagutuko dira.  Zehazkiago, plataformak ikasgelan komunikazioa hobetzeko eskaintzen dituen tresnetan eta ikasleen eskola-jardueraren eta lanaren jarraipen eraginkorra egiteko ematen dituen soluzioetan oinarrituko gara. Ikastaroaren azken helburua lankidetza-tresnek hezkuntza-ingurunean eskaintzen duten hobekuntza-paradigma ulertzea da.

Ikastarorako Google Classroom bera erabiliko dira eta ikasleek bertan beraien ingurune propioa sortu eta kudeatu beharko dute. Ikastaroan zehar proposatuko diren ariketa praktikoen bidez, ikasle bakoitzak bere gelarako erabilgarria izango den ikasketa ingurunea diseinatu eta eraiki joango da Google Classroom erabiliz. Talde lana sustatu egingo da Google Classroom eskaintzen dituen komunikazio tresnen bidez, egoera errealak planteatuz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakasleen konpetentzia digitala hobetzea; Ikaslearen ikasketa aktiboa eta eraginkorra bultzatzea; Partaidearen ikasgairako balioko duen ingurune propioaren antolaketa minimoa lortzea, GSuite erabiliz; Google Classroomen aukerak praktikan jarri.
Ikastaroaren edukia

Aurrez aurreko saioa: aurkezpena.

1. MODULUA: Zure gela sortzen.
   - G Suite eta Google Classroom sarrera.
   - Zure gela sortzen. 
   - Classroom-en nabigazioa. 
   - Gelaren kudeaketa.  
   - Ikasleen matrikulazioa.
   - Ikastaroaren itxura.

2. MODULUA: Zure gelaren kudeaketa. 
   - Gaiak. 
   - Oharrak. 
   - Jarduerak. 
   - Galderak. 
   - Edukiak. 
   - Edukiak berrerabiltzen. 
   - Komunikazioa ikasleekin. 
   - Komunikazioa gurasoekin.

3. MODULUA: Irakasten Google Classroom-ekin
   - Metodologia aktiboak eta Google Classroom. 
   - Trantsizioa prestatzen. 
   - Zereginak sortzen. 
   - Igotzea vs estekatzea. 
   - Irakasten Youtube erabiliz. 
   - Dokumentuak erabiltzeko moduak. 
   - Galdetegiak.
   - Talde/bakarkako jarduerak.
   - Jardueren entregak. 
   - Ebaluazioa.

4. MODULUA: Ikaslearen ikuspegia. 
   - Ikaslearen bista. 
   - Ikaslearen nabigazioa. 
   - Oharrak. 
   - Galdetegiak. 
   - Jarduerak. 
   - Edukiak. 
   - Kalifikazioak.

5. MODULUA:  tresnen integrazioa eta M-learning. 
   - Google Classroom aplikazioa. 
   - Dinamikak mugikorrekin, zer egin dezaket mugikorra erabiliz?
   - Chrome nabigatzailearekin integrazioa. 
   - Kanpo tresnen integrazioa. 

Aurrez aurreko saioa: Itxiera
Ikastaroaren bukaeran egindako lana amankomunean jartzeko.

Metodologia

Ikastaroa metodologia aktiboak erabiliz garatuko da, hau da, ikasleetan eta praktikan oinarrituta; eginez ikasiko dugu. Ikasle bakoitzak bere lan esparrua sortu beharko du Google Classroom erabiliz eta bertan azaltzen diren kontzeptuak praktikan ipini beharko du. Partaideen ikasketa prozesua gidatzen joango gara jarduera, talde dinamikak eta lan orrien bidez, besteak beste. Garrantzi handia emango diogu partaideen arteko kolaborazioa eta elkarrekintzari, guztion artean eta taldearen indarra aprobetxatuz jakintza kolektiboa eraikitzeko.

Ikastaroan eduki audiobisuala interaktiboa erabiliko da, bideo interaktiboak eta beraiek lantzeko lan orriak zein talde dinamikak izanik oinarrizko elementua. Parte-hartzaile eta orokorrean ikasleen ikaste-era ezberdinak kontutan hartzen ditugu, horregatik, eduki asko formatu ezberdinetan eskainiko dira, hau da, eduki berdina lantzeko formatu ezberdinak eskaini ahal izango dira aldi berean; bideo interaktiboa, eduki berdina testu moduan dokumentu inprimagarri batean eta eduki bera mp3 formatuan adibidez podcast bezala entzuteko.Tresnen erabilera eta edukiaren ulermena hobetzeko ere gida azkarrak eta infografikoak eskainiko dira.

Parte-hartzaileekin komunikazioa foro ezberdinen bidez burutuko da nagusiki; ohar taula, foro teknikoa eta zalantzetarako foro espezifikoak. Gainera hainbat webinar edo online tutoretzak burutuko dira galdera konplexuagoak azaltzeko, saio hauen grabaketa egingo da eta erabiliko den plataforman egongo dira eskuragarriak behin bukatu ondoren.

Azkeneko saio presentzialean ikastaroan egindako lanen aurkezpena burutuko da, amankomunean ipiniz ikasitakoa, aurrera ateratako erronkak eta denon artean ondorioak atera zein hortik aurrera jarraitu beharreko pausuak finkatuta utzi.

Ikastaroan eduki osagarrirako arlo espezifiko bat edukiko du, ezagutzetan sakontzeko nahi izanez gero eta erabilgarriak izan daitezkeen tresnak eskuragarri edukitzeko. Bestalde edukiei etengabeko atzipena emango zaie behin ikastaroa bukatu ondoren.

Ebaluazioa eta eragina

Kurtsoaren hasieran aurkezpen dinamika bat garatuko da ikasleen ezaugarriak, hasierako jakintzak eta lan esparrua ezagutzeko eta praktiketan eta talde dinamiketan taldekatzeo.

Ikastaroan zehar hainbat ebaluazio eta jarraipen tresnak erabiliko dira:

Eztabaidak eta talde dinamikak; gai ezberdinei buruzko hausnarketak egite eskatuko da ikastaroan zehar, foro bidez, elkarlanerako tresnen bidez (wikiak, glosategiak, horma digitalak…) 

Lan orriak; lan orrien bidez, azaldutako kontzeptuen gaineko hausnarketa pertsonala eta aplikazio zehatzen diseinuak landuko dira, lan orri hauen bidez partaideek bere kasu partikularrean kontzeptuak aplikatzeko aukera izango dute diseinu mailan.

Praktikak: Praktiken bidez, ikasleak ikastaroan landuko diren kontzeptuak aplikatu egingo du bere kasu partikularrean, kontzeptuak hobeto barneratuz.

Hiru jarduera mota hauen bidez ikasleen jarraipena burutu egingo da eta partaideen ebaluazio prozesuala. Feedback zuzena jasoko du bere jarduera hobetzen joateko. Modu honetan ere egon daitezkeen ikaste arazoak azkar detektatu ahal izango dira eta behar diren neurriak hartu zuzentzeko.

Amaiareko saioan egindako lanaren aurkezpen bat egingo da azkeneko hausnarketak elkarbanatzeko

Ikastaroaren bukaeran partaideak, beraien ikastetxean eta beraien ikasleekin erabiltzeko prest egongo den ingurune birtuala bat sortuta edukiko dute Google Classroom-en eta beraien irakaskuntza aurrera eramateko beharko dituen metodologiak, tresnak eta prozedurak. Ingurune birtualak dituzten onurak  eta beraiei esker erabili daitezkeen metodologia berritzaileak ezagutzeak, partehartzaileen irakaskuntza prozesua hobetuko du, eta beraien ikastetxeen hezkuntza proiektuan integratzeko gai izango dira.

Baliabideak

-