Ikasleen konpetentzia digitalak Bigarren Hezkuntzan (215)
2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/14 - 2022/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 24 H - On Line 2022/09/14 2022/10/31
2 1 H - On Line 2022/09/14 2022/09/14 17:00-18:00 Az
3 1 H - On Line 2022/09/21 2022/09/21 17:00-18:00 Az
4 1 H - On Line 2022/10/05 2022/10/05 17:00-18:00 Az
5 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2022/09/14 2022/10/31
NAHITEK DIGITAL SLU
Ematen
30
On-line

Bigarren Hezkuntzan konpententzia digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dira ikastaro honetan eta ikasleekin landu beharreko konpetentzia digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa. 

Formakuntza aktibo eta autonomo baten bitartez ikastaroko helburuak lortuko dituzu eta ikasleekin konpetentzia digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztuko zaizu. Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak izan beharko baitira. Ikastaroa online burutzeko erabiliko den plataforma Moodle izango da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasleek etapa bukaeran lortu behar dituzten konpetentzia digitalak ezagutzea; Arazo-egoeretan konpetentzia digitala txertatzeko estrategiak erabiltzea; Zehar konpetentzia izaki, irakasleak bere irakasgaietan lantzeko estrategia egokienak eskuratzea; Konpetentzia digitala ebidentzien bitartez ebaluatzea.
Ikastaroaren edukia

1. DigComp herritarren konpetentzia digitalak.
• Ikuspegi orokorra:
o DigComp.
o Heziberri 2020.
o Irakasleen konpetentzia digitala.
o Bigarren Hezkuntzarako irteera-profila.
• Informazioaren kudeaketa.
• Komunikazio-kolaborazioa.
• Eduki digitalak sortu.
• Segurtasuna.
• Arazoak bideratzea.

2. Baliabide digitalen erabilera kritiko eta arduratsua.
• Konpetentzia digitalarekin lotutako ikaskuntza-jarduerak prestatzeko online aplikazioak.
• Interneten erabilera gure ikasleekin ikasteko ekosistema digital gisa.
• Ikasleekin jarduerak garatzeko aukera emango diguten aplikazio zehatzak.

3. Konpetentzia digitalen integrazioa Heziberri curriculumean: Unitate Didaktikoetan txertatu.
• Konpetentziak lantzen. Heziberri 2020.
• Konpetentzia digitalak arazo egoeretan txertatu. Heziberri 2020, DBH arazo egoerak bilduma.
• Konpetentzia digitalak unitate didaktikoetan txertatu. Heziberri 2020, DBH unitate didaktikoak bilduma.

4. Konpetentzia digitalaren ebaluazioa.
• Esperientzia pedagogikoak IKTekin.
• Gaitasun digitala garatzeko IKTen bidezko jardunbide egokiak, eta hainbat curriculum-maila eta -arloren identifikazioa.
• Gaitasun digitalerako proposamen didaktikoak.
• Irakaslearen figura, ikasgelan gaitasun digitala garatzeko.
• Konpetentzia digitala lantzeko estrategiak eta metodologiak.

Metodologia

Ikastaroa Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak izan beharko baitira. Ikastaroan metodologia aktiboak erabiliko dira, eta praktikan oinarrituta. Garrantzi handia izango du partaideen arteko kolaborazioak eta elkarrekintzak.

Ebaluazioa eta eragina

Amaieran partaide bakoitzak konpetentzia digitalen inguruko hausnarketa egin beharko du eta bere ikasleen konpetentzia digitala garatzeko erabilgarria izango den Arazo-egoera bat sortuko du.

Ikastaroan zehar, ikasleek hainbat jarduera praktiko burutuko dituzte (eztabaida foroetan parte hartu, bakarka eta talde lanean burutu behar diren ariketa praktikoak egin), horrela tutoreak ikasleen maila jakingo du uneoro. Ikasle batek etengabeko ebaluazio honetan ez baditu gutxiengoak lortzen, berarekin jarriko da kontaktuan, maila baxua edo desmotibazioaren arrazoiak jakiteko eta laguntzeko. Jarduerak, indibidualki eta lan talde baten barruan, egingo dira, eta guztietan, tutoreak feedbacka emango die eta beharrezkoa denean hobetzeko iradokizunak emango zaizkie.

Helburuen lorpen-maila eta ikasleen gaitasunen garapena ezagutuko da partehartzaileek azken proiektua entregatzen dutenean, hori dela eta azken proiektua egitea derrigorrezkoa izango da ikastaroa gainditu ahal izateko.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/10 - 2023/02/28
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/09 - 2023/02/12
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/01/12 - 2023/02/28