Klima aldaketa ikasgelan, oraingo erronka. (223)

2022/09/16 - 2022/09/30
2022/11/02 - 2022/12/21
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2022/11/02 2022/12/21
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
DIRECCIÓN DE APRENDIZAJE E INNOVACIÓN EDUCATIVA
Olatz Zabaleta Guereta; Ramon Olascoaga Arocena
Ematen
25
On-line

"ESKOLA AHALDUNTZEN BEROKETA GLOBALAREN AURREAN"

Iraunkortasun hezkuntzaren markoan, jasangarritasunaren esparru zientifiko eta sozialak uztartu nahi dituen ikastaroa da.
 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun zientifikoa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua etengabeko prestakuntza propioa planifikatzeko eta burutzeko, praktikari buruzko analisian eta hausnarketan oinarrituta
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Klima aldaketaren jatorria eta berotegi efektuko gasen ezaugarriak aztertzea; Klima aldaketaren ondorio globalak eta lokalak behatzea; Klima aldaketaren aurkako nazioarteko itun eta hitzarmenak ezagutzea; Euskadiko egoera arakatzea; Klima aldaketa eta Euskadiko Estrategia ezagutzea; Klima aldaketari aurre egiteko eskolen ahalmena eta lan lerroak aztertzea.
Ikastaroaren edukia

- Klima aldaketa, arazoaren jatorriak.

- Negutegi efektua eta hari eragiten dioten gasak.

- Klima aldaketaren ondorioak.

- Nazioarteko akordioak eta EAEko Estrategia.

- Ingurumen hezkuntza eta klima aldaketaren aurrean eskolen ahalmen eta zereginak.

- Klima aldaketa ikasgelan.

Metodologia

Ikasle-partaideak, ikastaroa on-line izateak eskaintzen duen autonomiaz eta tutorearen laguntzaz, ikastaroaren edukiak modu interaktiboan landuko ditu prestakuntza plataforma berariazkoaren bitartez, ikasgelan eta ikastetxean aplikatzeari begira. Moduluak kronograma zehatz baten arabera zabaldu eta itxiko dira, eta ikasleak zabaltze epe horietan bere prestakuntzari begira eragin beharko dio, eta era berean, haren ekarpenak epe horien barnean egin beharko ditu, ikasle-taldearen erritmoaren beraren arabera, bereziki lan kolektiboa ez oztopatzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Modulu bakoitzean ikasle-partaide bakoitzak gai horretako eginkizun guztiak egin beharko ditu. Eginkizunen artean, hainbat idazki labur, ekarpen, iritzi pertsonal, eztabaida kolektibo eta abar egongo dira landutako edukien arabera. Ekarpen horiek guztiak ebaluazioaren oinarria izango dira.

Baliabideak

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumen-hezkuntza/

http://www.berritzeguneak.net/ingurugelak.php

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04