Bideetako arriskuen prebentzioa ikasgelan - I. Maila (227)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/09/19 - 2022/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 30 H - On Line 2022/09/19 2022/10/31
DIRECCIÓN DE APRENDIZAJE E INNOVACIÓN EDUCATIVA
Ainhoa Ugalde Begoña
Bukatuta
30
On-line

"IKASLEAK AUTONOMOAGOAK ETA SEGURUAGOAK IZATEA NAHI?"

Prebentzioa eta mugikortasun segurua zeharkako edukiak dira curriculum-arlo guztietan. Tradizionalki "Bide Hezkuntza" deitu izan dena, batzuetan, bigarren mailan geratu da. Hala ere, ikastetxe askok, beren ikasgeletan trafiko-istripuen prebentzioari heltzeko beharraz jabetuta, kanpoko agenteei uzten diete beren egutegi estuaren zati bat, bide-hezkuntzako jardueraren bat egin dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak haratago joatea proposatzen du, mugikortasun segururako hezkuntza modu integratuan sar dadin eskola-curriculumean. Arrazoia sinplea eta konplexua da aldi berean: heriotza goiztiarrari aurrea hartzea eta trafiko-istripuen ondorioz larri zauritutako pertsonen zerrenda geldiaraztea. 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Mugikortasun segururako heziketaren eskumen-arloko eta zeharkako ikuspegia ulertzea; Arriskuaren eraginpean jartzeaz eta horrek baioekin, jarrerekin eta emozioekin duen loturaz gogoeta egitea; Mugikortasun segururako heziketak ikastetxeetako eguneroko jarduera didaktikoan izan dezakeen aplikagarritasuna baloratzea. Eta zehazki, bideetako segurtasun eza mundo mailako eta lehentasunezko arazo gisa, non esku hartzeko beharra dagoen, identifikatzea; Mugikortasun segururako heziketa hainbat helburutarako beste heziketa batzuekin lotzea; Arrisku-jokabideen arrazoiak ezagutzea; Prebentzioa pertsonen -eta bereziki adingabeen eta gazteen- segurtasunerako ezinbesteko eta zeharkako estrategia gisa baloratzea; Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren baliabide didaktikoak erabiltzea; Haur eta gazteentzat istrupuen prebentziorako proposamen bat egitea, arriskuak gutxitzea eta nork bere egintzez eta emozioez jabetzea abiapuntutzat hartuta.
Ikastaroaren edukia

- Trafiko-istripuak, benetako arazoa.

- Zergatik gertatzen zaizkigu istripuak?

- Pertzepzioa, jarrera eta jokabidea.

- Arriskua.

- Prebentzioa; Prebentzioa egiten ikastea.

- Mugikortasun segururako gaitasunak: pertsona helburu duen prebentzio-eredua.

- Saioen programazioa.

Metodologia

Ikastaroa Moodle plataforma batean dago kokatuta. Kapitulu bakoitza eskuliburu gisa balio izango duen aplikazio interaktibo batean (Scorm) bistaratuko da. Aplikazio horrek azalpen didaktikoak eta ariketak egitea, bideoak bistaratzea eta/edo jokoak egitea aldizkatuko ditu. Foroetan parte-hartzeak ahalbidetuko du eztabaidatzea eta ezagutzak baliatzea eta, batez ere, parte-hartzaileen artean bizi-esperientziak eta esperientzia didaktikoak partekatzea. Halaber, parte-hartzaileen irakaskuntza-arloarekin loturiko jardueraren baten inplementazio didaktikoa egitea proposatuko da.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa gainditzeko hauek izango dira parte-hartzaile bakoitzaren betebeharrak: Aplikazio interaktiboak bistaratzea eta beroriek dakartzaten ariketa interaktiboak egitea; Foroetan aktiboki parte-hartzea; Ikasgelan bide-hezkuntzako jarduera bat gauzatzea eta horren emaitzak ebaluatzea; Ikastaroaren balorazioa: iIkasleen gogobetetasun-mailari buruzko online inkesta. Aprobetxamendu-ziurtagiria eskuratzeko bete beharreko baldintzak: Aplikazio interaktiboak bistaratzea eta beroriek dakartzaten ariketa interaktiboak %100 egitea; Foroetan parte-hartzea gutxienez behin foro bakoitzean; Ikasgelan burututako bidehezkuntzako jarduera eta horren emaitzak azaltzea.

Baliabideak

Kapitulu bakoitza eskuliburu gisa balio izango duen aplikazio interaktibo batean (Scorm) bistaratuko da. Aplikazio horrek azalpen didaktikoak eta ariketak egitea, bideoak bistaratzea eta/edo jokoak egitea aldizkatuko ditu.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2022/05/20 - 2022/06/04
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/03/01 - 2023/04/18
Inskripzioa: 2022/09/16 - 2022/09/30
Inpartizioa: 2023/02/06 - 2023/04/04