EUSKARA 2022-23: Idatzizko eta ahozko adierazpenaren eta bitartekotzaren deskribatzaileen azterketa (EEMB) (236)

2022/09/16 - 2022/09/30
2023/03/10 - 2023/03/24
20
Euskara
Durangoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 20 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/03/10 2023/03/24 9:00-14:00 Al-As-Az-Og-Or
DIRECCIÓN DE APRENDIZAJE E INNOVACIÓN EDUCATIVA
Eneko Barrutia Echebarria; Lorea Gorostiaga Urzelai
Tramitatzen
50
Aurrez aurrekoa

HEOetako egiaztatze-probetako ahozko adierazpena, idatzizko adierazpena eta bitartekotza zuzentzeko irizpideak aztertzeko eta zuzentzaileen artean bateratzeko saioak.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua etengabeko prestakuntza propioa planifikatzeko eta burutzeko, praktikari buruzko analisian eta hausnarketan oinarrituta
Baldintzak
Baldintzak
  • HEO
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Idatzizko eta ahozko adierazpena eta bitartekotza ebaluatzeko diseinatutako atazak aztertzea eta EEMBko mailetako deskribatzaileetara egokitzea; HEOetan egiaztatzen diren mailetako idatzizko eta ahozko adierazpenerako eta bitartekotzarako ebaluazio irizpideak zehaztea.
Ikastaroaren edukia

- EEMBren deskribatzaileak.

- HEOetako maila bakoitzeko programazioak eta curriculumak.

- HEOetako ikasleek aurrez egindako idazlan batzuen laginak (ahozko eta idatzizko adierazpenerako eta bitartekotzarako laginak)

- Ahozko eta idatzizko adierazpenerako eta bitartekotzarako ariketak zuzentzeko taulak.

Metodologia

Parte-hartzaileen aldez aurretiko lana: azterketariek egindako ahozko ariketak (ahozko adierazpena eta bitartekotza) eta idatzizko idazlanak  (idatzizko adierazpena eta bitartekotza) aztertzea eta hauek ebaluatzea, dagozkien zuzenketa-irizpideak kontuan hartuta.

Saioetan bertan: parte-hartzaileak bi taldetan banatuta egongo dira: batetik A2, B1 eta, bestetik B2, C1. Taldeen lana HEOetako irakasle batek koordinatuko du. Talde bakoitzak mailari dagozkion dokumentuak aztertuko ditu; ondoren, bateratze-lana egingo da EEMBren arabera maila eta hizkuntza-jarduera bakoitzeko ebaluazio-irizpideak nola erabili hobeto ulertzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa emango dutenek proposatutako jarduerak egitea. Ikastaro praktikoa eta teorikoa.

Baliabideak

https://www.euskadi.eus/azterketak-hizkuntza-eskola-ofizialak/web01-a3hheoi/eu/

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak