Eskola Publikoa, ahaldunduz hobetu (249)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/07/11 - 2022/07/13
15
Euskara
Centro Elbira Zipitria, Paseo de Ondarreta 18, Donostia
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 15 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2022/07/11 2022/07/13 09:00-14:10 Al-As-Az
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Josu Mirena Etxaburu Osa
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Hezkuntzaren garrantzia ukaezina izanda, begibistakoa da azken boladan, orain arte izan ez duen presentzia mediatikoa bereganatu duela izan emaitzak tarteko, izan euskararen ezagutzarekin lotutakoak edota izan Hezkuntza Hitzarmena burutu nahiak sortutakoak. Hauek zein beste hainbatek ere Hezkuntza plazara ekarri du eta aspaldian ez bezala mintzagai eta aztergai bihurtu da gure gizartean. 

Uda Ikastaro honekin Euskal Eskola Publikoak bere alea jarri nahi du bilakaera honetan, bere bereak dituen esparru eta alorrei begiratuz, hots, Hezkuntza
Komunitatea osatzen dugun guztion erantzukizuna eta elkarrekin lan egitearen beharra eta nola ez ikastetxe publikoen lidergotza gauzatuko duten zuzendaritza taldeen izendapenetan emango diren aldaketak, zuzendaritza taldeen bilakaera profesionala eta zuzendaritzen ebaluazioa. 

Sinestuta gaude Euskal Eskola Publikoak asko duela esateko gaurko gizartearen baitan eta nola ez etorkizuneko gizartearen garapenean eta jakin badakigu lan hau askoren artean burutu beharko duguna dela. Euskal Eskola Publikoaren Legea 1993koa da eta gaur arte urte batzuk iragan dira. Eskola Publikoak bere bilakaera etengabean darrai eta ikastaro honetan Eskola Publikoaren ahalduntzearen garrantziaz jardungo dugu Hezkuntza Sistema bere osotasunean hobetu nahi bada.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Eskola Publikoaren bilakaera ezagutu. Nondik gatoz, zer bide egin dugu, zer dugu egiteko eta nola egingo dugu; Eskola Publikoaren garapen integralean kontuan hartu beharko genituzkeen gai sistemikoak ezagutu. Duguna eta garena ezagutuz, proposamenak egin; Zuzendaritza taldeak eta Lidergo pedagogikoa. Zuzendaritza taldeen formazioa, erantzukizuna, bilakaera profesionala,... aztergai jarri eta lan berezitu honen aldarria plazaratu; 1993tik 2022ra. Eskola Publikotik, Eskola Publikora. Izan ginena ezagutzea etorkizunari hobeto erantzuteko tresna bihurtu; Eskola Publikoa osatzen duten guztien ahalduntzea bideratzeko proposamena aurkeztu eta partekatu; Eskola Publikoa hobea lortzen joan gaitezen, lantzen, zaintzen, eraldatzen,...joan behar garen esparruei buruz jardun: lekuak, pertsonak, formazioa, ikerkuntzaren laguntza,...
Ikastaroaren edukia

11/07/2022
09:00 - 09:15 Erregistroa
09:15 - 09:25 Presentación por parte de la Dirección de la actividad/ Ikastaroaren helburuak eta egiteko moduak azaldu: Josu Etxaburu Osa / Koordinatzailea / HEIZE
09:30 - 10:30 Eskola Publikoa eta GAI SISTEMIKOAK; Eskola Publikoarentzat errokoak diren gaien azalpena eta hausnarketa: Iñigo Salaberria Aliaga / Presidentea / HEIZE  

10:30 - 11:30 Zuzendaritza berrien izendapena: DEKRETU INTEGRATZAILEA. Zuzendari berriak izendatzeko oinarri hartuko den dekretu berriaren azalpena: Begoña Pedrosa Lobato / Sailburuordea / Hezkuntza Saila
11:30 - 11:45 Pausa
11:45 - 13:00 Partehartze ariketa: Zuzendaritza taldeen oraina eta geroa. Zer dugu eta zer behar dugu.
13:00 - 14:00 Zuzendaritza Proiektuaren garrantzia Hezkuntza Komunitatearen ahalduntzean. Begirada desberdinak helburu beraren mesedetan: Ainhoa Pujana Uriarte / Ikuskaria / Hezkuntza Saila; Idoia Pujana Uriarte / Zuzendaria / Botikazar BHI
14:00 - 14:10 Síntesis

12/07/2022
09:00 - 10:15 Eskola Publikoa: 1993tik 2022ra. Zer ginen eta zer gara. Eskola Publikoaren bilakaera. Ez gara ginenak: Ana Eizagirre De Garate / Koordinatzailea / EEPGB (Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar)
10:15 - 11:15 Familien partehartzea Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuan. Hezkuntza Komunitatea. Konpromisodun partehartzea bultzatzen: Lurdes Imaz Gorostidi / Koordinatzailea / EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea)
11:15 - 11:30 Pausa
11:30 - 12:45 EEPGB. Eskola Publikoa ahalduntzeko proposamena. Zein da euskal gizarteari Euskal Eskola Publikoak eskaintzen dion proposamena?: Xabier Mendizabal Picabea / Koordinatzailea / EEPGB (Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar)
12:45 - 14:00 2.partehartze ariketa: Eskola Publikoa osatzen duen Hezkuntza Komunitatearen ahalduntzea. Zertan ahaldundu, zertarako ahaldundu, nola ahaldundu .
14:00 - 14:10 Síntesis

13/07/22
09:00 - 10:30 3.partehartze ariketa. Ikastetxe publikoak eta BERRIKUNTZA. Zer da berrikuntza, zertan berritu beharra dugu, berritzen lagunduko diguten berritzaileak, berrikuntzaren lekua ikastetxeetan,...
10:30 - 10:45 Pausa
10:45 - 11:45 Generotik hobekuntzara eta hobekuntzara, generotik Ikerketaren ondorioak partekatuko dira: Beronika Azpillaga Larrea / Ikertzailea / EHU
11:45 - 12:30 Zuzendari berriei zer eskatu eta zer eskaini. Zuzendarien formazioaren ezaugarri nagusiak: Aitor Santxo Falcon / Formazio arduraduna / Hezkuntza Saila
12:30 - 13:15 Banaka baino elkarrekin, hobeto. Motibazioaren garrantzia erronkak lortze bidean: Saioa Landa Lazcano / Zuzendaritzako kidea / Orokieta Herri Eskola
13:15 - 14:00 Lekutik, sorlekura. Espazio inspiratzaileak: Olatz Aldabe Iza / Zuzendaria / Lezo Herri Eskola
14:00 - 14:10 Cierre
Sintesia eta esker oneko agurra: Iñigo Salaberria Aliaga / Presidentea / HEIZE

Metodologia

Metodología oso praktikoa izango da, azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartuz, bertaratzen diren guztien parte-hartzea sustatuz.

Ebaluazioa eta eragina

.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak