Idazteko gogotik kontaketa literariora (251)

2022/05/20 - 2022/06/04
2022/07/18 - 2022/07/20
15
Euskara
Palacio Miramar, Pº de Miraconcha 48, Donostia
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 15 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2022/07/18 2022/07/20 09:00-14:00 Al-As-Az
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Maria Asuncion Landa Echeveste
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Denok ezagutzen ditugu graziaz gertaerak eta abenturak kontatzen dituztenak, edo irudimen eta hitz-jarioz espresatzen direnak; baina, hala ere, ordenagailu pantailaren edo folio baten aurrean zuri geratzen dira. Kontaketa bat idazteak badu bere hondoa, izan ere, literatur arteak ofiziotik asko du, irakats daiteke, baita ikasi ere. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.
Ikastaro honek baliabide praktikoak eskaini nahi dizkie irakasleei, plazera eta sormena oinarri hartuta idazten laguntzeko, besteak beste, laguntza didaktikoa izan nahi du, sormena eta Heziketako errealitatea uztartuz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...; Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, hodi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa; Idatzi irri egiteko (literatura eta umorea). Autodeskribapenerako idazketa (NIaren literatura. Identitatea eta autobiografia). Mikroipuinen idazketa: ezaugarriak eta ereduak; Zine-eszenak lagun izango ditugu, idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko; Literartur generoa, narrazio laburra izango da. Eta Eskola eta Heziketako erreferentiak ugariak izango dira.
Ikastaroaren edukia

18/07/2022
09:00 - 09:15 Erregistroa
09:15 - 09:25 Presentación por parte de la Dirección de la actividad: Mariasun Landa Etxebeste / Idazlea
09:25 - 11:00 1. Sesioa: Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren
11:00 - 11:30 Pausa
11:30 - 12:45 2. Sesioa: Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta
adibide argigarriak topatu. 

12:45 - 14:00 3. Sesioa: Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan.

19/07/2022
09:00 - 10:30 1. Sesioa: Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa.Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak
10:30 - 11:00 Pausa
11:00 - 12:15 2. Sesioa: Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NIaren literaturara. Identitatea eta autobiografía. Autodeskribapenaren idazketa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. 
12:15 - 14:00 3. Sesioa: Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan


20/07/2022
09:00 - 10:30 1. Sesioa: Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan
10:30 - 11:00 Pausa
11:00 - 12:15 2. Sesioa: Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan
12:15 - 14:00 3. Sesioa: Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa

Metodologia

Metodologia: banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

Ebaluazioa eta eragina

.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak